Berpizkundearen Ezaugarri Orokorrak eta Eragina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,53 KB

Berpizkundearen Ezaugarri Orokorrak

XV. eta XVI. mendeetan munduaz eta zientziaz ikuspegi berri bat sortu zen. Ikuspegi berri hark garai kultural oso dinamikoa ekarri zuen: Berpizkundea. Zenbait gertakarik eragin zuten mendebaldeko gizartean, eta aldaketa sakonak sortu zituen:

Politika Mailan

Europa estatuetan banatu zen, eta erregetza nazionalak azaldu ziren. Errege batzuen boterea handituz joan zen.

Ekonomia Arloan

Burgesia klase sozial dinamiko gisa agertzen joan zen: merkatari handiak eta banku-jabe boteretsuak ugaritu ziren. Aurkikuntza geografikoek produktu eta teknika berriak ekarri zituzten. Horrek garapen handiko prozesua sorrarazi zuen, non sortu berriko burgesek zientziaren aplikazio praktikoetan interesak jarri zituzten.

Erlijio Mailan

Kristau inperioaren deskonposatzea gertatu zen, batez ere Luterok egin zuen Erreformagatik, Erromarekin hautsi zuenean, 1517an Wittenbergeko elizako atean bere tesiak azaldu zituenean. Elizaren baitan zatiketa ekarri zuen. Europar nazio batzuek Elizatik autonomia lortzeko desira areagotu zen. Eliza botere politiko, ekonomiko eta ideologikoa galduz zihoan, estatu nazionalen mesedetan.

Kulturari Dagokionez

Obra klasiko askoren agerpena eman zen. Berpizkundeko gizakiak kultura klasikoetara itzuli zituen begiak, greziar filosofia eta zientzia kritikoki aztertuz. Egoera historiko berriak jarrera berri bat sorrarazi zuen, hurrengo mendeetan indar handia hartu zuena: Humanismoa.

Humanismoa

Humanistek gizakiaren potentzialtasunean sinesten dute. Nahiz eta gehienetan sinestedunak izan, haien unibertsoaren ikuskeran gizakia da zentroa, ez Jainkoa (Erdi Aroan teozentrismoa zen nagusi, gizakiaren helburua Jainkoa goratzea zen; ezagutza eta ekintza guztiak Jainkoarenganako fedearen zerbitzuan jarri behar ziren). Humanistaren ezaugarri nagusia laizismoa da (arrazoimenaren autonomia aldarrikatzen da bizitzaren arlo guztietan); baita ere jakin-mina, askatasun-grina eta indibidualtasuna.

Ezagutzaren Arazoa eta Zientzia

Ezagutzaren arazoa lehen mailako bihurtu zen, bizitzarekiko jarrera berriek (maitagarria da, naturala dena ona da...) bultzatuta. Filosofia eta zientzia banatu egin ziren. Arazo nagusia bietan metodoa izan zen. Filosofian Arrazionalismoa sortu zen XVII. mendean eta Enpirismoa XVIII.ean. Unibertsitatetik hasi zen lantzen filosofia, eta herri hizkuntzak erabiltzen.

Zientzia Modernoa eta Iraultza Zientifikoa

Zientzia modernoaren hasiera eta iraultza zientifikoa Berpizkundean eman ziren. Aurrerapen oso handiak eman ziren, sakonenak astronomiaren esparruan: Koperniko, Kepler eta Galileoren eskutik (heliozentrismoa, orbita eliptikoak, unibertso infinitua). Iraultza Galileoren metodo zientifiko berriaren eskutik etorri zen (Aristotelesen zientzia atzean utzi zen). Errealitate fisikoa matematika eta esperimentuak konbinatuz hasi zen aztertzen:

  • Sentipenezko fenomenoen behaketa
  • Hipotesi arrazionalak matematikoki formulatzea
  • Egiaztatzea
  • Azkenik, lege bihurtzea

Unibertsoa hizkuntza matematikoan idatzita dagoelako uste sendoa nagusitu zen. Zientzia berriak naturarekiko jarrera aldatu zuen: natura gizakiak ulertu eta kontrola dezakeen zerbait da. Zientziaren helburua natura aldatzea da, ez behatzea bakarrik. Horrekin loturik, unibertsoaren eredu mekanizista nagusitu zen. Unibertsoa makina handi baten antzekoa delako ikuspegia.

Entradas relacionadas: