Berpizkundea eta Zientzia Iraultza (XV-XVII mendeak)

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,17 KB

Berpizkundea Erdi Aroaren eta Garai Modernoaren arteko zubia da: Erdi Aroaren amaieratzat 1453. urtea jotzen da, Konstantinopla erori zenean, eta 1600an bukatu zen Giordano Bruno bizirik hil zutenean.

Gizartearen Aldaketa: Erregimen Feudaletik Absolutismora

Gizartearen egitura feudala krisian erori zen, nobleziak boterea galdu zuen, eta zenbait errege-erreginek boterea funtzionarioen bidez administratzen hasi ziren. Boterea zentralizatu egin zen monarkaren eskutan eta erregimen honi monarkia absolutista deritzo. Estatu modernoak monarkia absolutisten bidez gauzatu ziren. Garaiko teoria politikoetan Estatu Absolutua defendatzen da; Monarkak botere guztiak bereganatzen ditu, ez du botererik konpartitzen beste erakundeekin. Ez dago estatutik kanpo edo gorago estatua lotzen duen ezer. Ez du kanpoko estatuen menpe egon behar, ezta elizaren menpe ere. Erdi Aroan ez bezala aginte politikoaren eta erlijiosoaren artean bereizketa emango da. Modu honetan, boterea ahultzea saihesten da eta estatuaren egonkortasuna bermatu; estatuaren helburu nagusia, beraz, hiritarren elkarbizitza baketsua ziurtatzea da, hiritarrek negozioak egoera egonkor batean egin ditzaten.

Ekonomia

Konstantinopla erori zenean (1453), Mediterraneoko ekialdearekiko merkataritza harremanak eten egin ziren. Merkataritza bide berriak bilatzen hasi ziren eta Amerikaren aurkikuntza gertatu zen. Hirietan biztanleak ugaritu ziren eta kapitalismo hasiberria garatzen hasi zen: Ekonomia espezietan oinarritzetik dirutan oinarritzera igaro zen. Horri esker, burgesia sortu zen. Garapen ekonomikoa ekartzeko teknikak hobetu behar ziren. Metalurgiako aurrerapenak, kartografiako aurrerapenak, inprentaren asmakuntza.

Erlijioa

Elizaren ahultzea. Apurka-apurka eliza katolikoa indarra galtzen joan zen. Batetik zientzia berria elizaren kosmologiaren aurka atera zelako, bestetik Luterok 1517an egin zuen erreformagatik. Luteroren erreformak inkisizioaren gehiegikeriak salatu zituen, eta Jainkoak harreman zuzena duela gizabanako bakoitzarekin ulertzen zuen. Gainera, gizartean erregeak beren boterea handituz joan zirelako, eta burgesia ere klase sozial dinamiko bezala agertuz joan zelako ere, Eliza ahulduz joan zen.

Humanismoa eta Antropozentrismoa

Humanismoa XIV. mendean sortu eta XV. mendean garatu zen. Balio sistema berria eta sentiberatasun berria ekarriko duen mugimendu intelektuala da. XIV. mendearen bukaeran humanitas arloko prestakuntzek garrantzi handia hartu zuten; hau da, gramatika, erretorika, poesia, historia eta filosofia morala. Filosofiak logikaren beherakada nabarmena pairatu zuen. Humanistek pentsamenduaren tresna bakarra logika zela pentsatzeari utzi eta kontzeptuen esanahia mendez mende lantzen eta aldatzen joan zirela ohartu ziren.

Humanistek Antzinako kultura berpiztu zuten eta latinez edo grekeraz idatzitako filosofo klasikoen testuak erreferentzia nagusi bilakatu ziren. Erdi Aroko teologoek doktrina kristaua lantzeko erabiltzen zituzten. Berpizkundean mistizismo guztiak baztertu eta klasikoetan bizitzeko eta elkarbizitzeko eredu berriak bilatzen zituzten. Ondorioz, Europako kultura teozentrikoa izatetik antropozentrikoa izatera igaroko da. Erdi Aroan gizakiak bere bizitzan, ezagutzan eta politikan ere Jainkoa zuen ardatz eta helburu. Teologia da horregatik zientzia guztien artean zientzia nagusia. Kultura antropozentrikoak ezaugarri hauek ditu:

  • Ezagutzaren helburua gizakia eta natura da.
  • Ezagutzaren bidea arrazoia izango da eta errebelazioa ezagutza iturri gisa baztertu egingo dute.
  • Politikan boterearen irizpidetzat eta oinarritzat giza arrazoia hartuko da. Politikaren ikuskera laikoaren hasiera da.
  • Gizakiak natura ikertu nahiko du natura kontrolatzeko eta haren kudeatzailea izateko.

Zientzia Iraultza eta Metodo Zientifikoaren Asmakuntza

Iraultza Zientifikoa Astronomian gertatzen da bereziki. 1543an hasi zen Nikolas Koperniko teoria heliozentrikoa argitaratu zuenean. Teoria berriak hiru oztopo aurkitu zituen bere bidean: zentzumenen datuak, Fisika eta Eliza. Arazo zientifikoak gainditzea beste zientzialari batzuen lana izan zen: Kepler, Galileo eta Newton. Hauek dira iraultza zientifikoaren protagonistak.

Entradas relacionadas: