Berpizkundea, Zientzia Iraultza eta Aro Modernoko Filosofia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 11,22 KB
BERPIZKUNDEA ETA ZIENTZIA-IRAULTZA
Berpizkundea XVI. mendean Europan hedatu zen ikuspuntua da. Berarekin Aro Modernoa hasi zen. Garrantzi handiko kultura-mugimendua izan zen, gizakiak zenbait esparrutan zituen gaitasunak berritu zituena.
Berpizkundeak ekarri zuen eraldaketa hainbat faktorei esker izan zen posible:
- Sozialak: Burgesia agertu zen.
- Erlijiosoak: Katolizismoaren eta Protestantismoaren zatiketa; Eliza ahuldu zen.
- Politikoak: Enperadorea eta Aita Santua ahuldu, estatu-nazioak sendotu, monarkia absolutua.
- Ekonomikoak: Merkantilismoa.
- Teknikoak: Ingeniariak eta fabrikak agertu.
ANTROPOZENTRISMOA
Antropozentrismoa Berpizkundeko korronte filosofikoa da, zeinaren arabera gizakia gauza guztien neurria eta unibertsoaren erdigunea den.
IRAULTZA ZIENTIFIKOA
Iraultza Zientifikoa XII. mendetik hasi zen, Oxfordeko eskolarekin. Hiru faktoreren ondorioa izan zen:
- Fisika aristotelikoari eta sistema astronomiko tradizionalari egindako kritika.
- Frogapen silogistikoa metodo zientifiko gisa ukatzea.
- Naturaren fenomenoen (termino matematikoetan adieraziak) behaketan eta esperimentazioan oinarritutako metodo zientifiko berri baten agerpena.
1. Arrazionalismoa
Arrazionalismoaren arabera, ezagutza baliodunak arrazoitik eta adimenetik sortzen dira. Arrazoimenak bakarrik sortzen ditu ideia argiak, eta esperientziak, berriz, sentsazio, inpresio eta irudikapen mental nahasiak. Arrazoimenaren nagusitasuna berresten du jaiotzetiko ideien ezagutzan eta existentzian, eta matematika hartzen du jakintza arrazionalaren eredutzat. Arrazoimenean oinarritutako jakintza unibertsala eta beharrezkoa da.
Benetako ezagutzaren eredu gisa matematikak hartu zituzten, haren ezaugarriak hauek dira:
- Subjektua da erdigunea: Hark erabakitzen du gertaeren egiazkotasuna edo faltsutasuna.
- Konfiantza arrazoian: Ezagutza-iturri garrantzitsuena arrazoia da, ezagutzak sor ditzakeen bakarra.
- Ezagutza sentikorraren gutxiespena: Zentzumenek sarritan huts egitera bultzatzen gaituzte.
- Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna.
- Munduaren arrazionaltasuna: Unibertsoko gertaerek justifikazio bat dute.
- Matematika da jakintza arrazionalaren eredua.
- Mekanizismoa: Unibertsoan gertatzen diren mugimendu guztiak tresna mekaniko batenak bezalakoak dira. Errealitate fisikoaren fenomeno guztiak printzipio mekanikoen bitartez azal daitezke.
2. Enpirismoa
Britainiar uharteetan nagusitu zen. Ezagutzaren jatorrizko iturria esperientzia da. Tesi nagusiek Aristoteles dute aurrekari, haren arabera pertzepzioak gauzen esentziara iristeko bidea ematen digu.
Ideia nagusiak:
- Esperientzia da ezagutza-iturri bakarra.
- Jaiotzetiko ideiak ez dira existitzen.
- Ezagutza zentzumenetatik jasotzen da.
- Egiaren irizpide bakarra: egiaztapen enpirikoa eta ezagutza sentigarria.
- Ezagutza baliagarria izan behar da gizartearentzat eta gizateriarentzat.
- Gure burmuinak inpresioetatik abiatuta sortzen dituen ideia konplexuek/kontzeptu unibertsalek ez dute balio objektiborik.
Zientzia-eredua esperimentala da. Gertakariak eta fenomenoen behaketa erabiltzen du. Metodo induktibo-esperimentala erabiltzen du egiazko ezagutzara iristeko. Helburua legeak eta hipotesiak formulatzea da, etorkizuna iragartzeko.
Jarraitu beharreko urratsak:
- Fenomeno naturalak behatu.
- Behatutako datuak bildu eta interpretatu.
- Hipotesiak matematikoki formulatu eta egiaztatu.
- Egiaztatu ondoren, naturaren lege gisa formulatu.
DESCARTESEN FILOSOFIA
Ideia Motak
Descartesek hiru ideia mota bereizten ditu:
- Jatorrizko ideiak (Innatoak): Gizakia jatorrizko ideiekin jaiotzen da. Gure adimenean ditugunak:
- Arimaren ideia (res cogitans edo substantzia pentsatzailea)
- Jainkoaren ideia (substantzia infinitua)
- Materiaren ideia (res extensa edo substantzia hedatua)
- Ideia Eratorriak (Adbentizioak): Gizakiak zentzumenen bidez objektu fisikoei buruzko datu sentigarriak eskuratzean eratzen dituen kontzeptuak (mendia, zuhaitza...).
- Irudimenezko ideiak (Faktizioak): Gizakiak sortutakoak (zentauroa, itsaslamina...).
Metodoaren Arauak: Intuizioa, Dedukzioa, Analisia eta Sintesia
Descartesek metodo ziur baten beharra azpimarratu zuen, Francis Baconen Novum Organum lanaren antzera, baina bere Metodoaren diskurtsoa idatziz. Silogismoa (ezaguna azaltzeko balio duena, baina ez egia berriak ikertzeko) baztertzen du. Metodo berriaren gakoa honako arauetan datza:
- Nabaritasuna edo Ebidentzia: Ezin da ezer egiatzat hartu ebidentea ez bada. Nabaritasunak bi ezaugarri ditu: argia eta nahastezina/bereizia.
- Analisia: Prozesu osoa egiara iritsi arte ahalik eta gehien zatitu, ideia sinple guztiek eduki ebidentea izan dezaten eta ideia konplexura iristeko.
- Sintesia: Ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz, beste gauza batzuk ulertzean datza. Dedukzioak intuizioen segida suposatzen du, eta egia baten ebidentziatik egia berri batera heltzea ahalbidetzen du.
- Berrikusketa edo Zerrendaketa: Ideiekin zerrenda bat egin behar da, eta hori osoa ez bada, arriskuan dago gure arrazoibidea.
Egiaren Irizpideak (Baztertuak)
Juizio baten egia edo faltsutasuna erabakitzeko erabiltzen ziren irizpide tradizionalak baztertu zituen Descartesek:
- Autoritate-Irizpidea: Erdi Aroan, Elizak edo Aristotelesek esaten zutena egia zen. XVII. mendean hori onartezina zen.
- Silogismoa: Ez du balio egia berriak ikertzeko.
- Indukzioa: Descartesek ez zuen onartu, baliozkotasuna kasu posible guztiak aztertzen direnean bakarrik gertatzen delako ("indukzio osoa").
Descartesek matematikaren bidez bilatzen du egiaren irizpidea, arrazoian oinarrituta.
Zalantza Metodikoa eta Cogitoa
Descartesek matematika erabiltzen du egia ziurrak bilatzeko eta horrela filosofia eta zientzia eraikitzeko. Printzipio horiek nabariak eta zalantza gabekoak izan behar dute, eta horregatik erabiltzen du zalantza metodikoa.
Zalantzaren funtzioak:
- Garbiketa Gnoseologikoa: Gure buruan zalantzan jartzea. Benetakoa ez den proposizioa baztertu behar dugu.
- Ziurtasun-Iturria: Existitzen den guztia zalantzan jarri behar da.
Zalantzaren hiru mailak:
- Zentzumenena: Zentzumenek engainatu gaituztela esperimentatu dugunez, ezin gara haietaz fidatu.
- Ametsena: Ametsetako eduki guztiak zalantzan jarri behar ditugu.
- “Jainko Gaiztoaren” Hipotesia: Jainko gaizto bat egon litekeelako, gure buruan ideia faltsuak jarri dizkiguna, baita egia matematikoetan ere.
Lehen Ziurtasuna: COGITO-a
Descartes ohartu zen dena gezurra zela pentsatzen zuen bitartean, pentsatzen ari zenez, bera zerbait zela. Horrela aurkitu zuen filosofian bilatzen ari zen lehen printzipioa:
“Pentsatzen dut; beraz, banaiz” (Cogito ergo sum).
Cogitoa lehen egia edo ebidentzia da, zalantza metodikoari aurre egiten dion bakarra. Niaren existentziaren pertzepzioa da (Res Cogitans). Ez da dedukzio baten ondorioa, intuizio bakarra baizik.
Jainkoa Descartesen Filosofian
Descartesek Jainkoaren existentzia frogatu behar du, beste gauza batzuei buruz ziur egoteko baldintza delako. Frogak res cogitans-etik (substantzia pentsatzailea) abiatzen dira:
- Lehen Froga (Substantzia Finitua): Izaki perfektuago baten ideia daukat (Jainkoa). Substantzia infinituaren ideia ez zitzaidan ezerezetik etorri, norbaitek (izaki perfektu batek) buruan jarri zidan (Jainkoa).
- Bigarren Froga (Izaki Perfektua): Perfektutasunaren ideian oinarrituta. Izaki perfektuago batek sortu eta kontserbatzen nau (Jainkoa).
- Hirugarren Froga (Argumentu Ontologikoa): Izaki oso perfektuaren ideia dut. Haren existentzia haren esentziatik banaezina da. Kontraesana litzateke izaki perfektua existentziarik gabe ulertzea. Beraz, Jainkoa existitzen da.
Gizakia: Dualismoa, Pasioak eta Askatasuna
Descartesek “Cogito ergo sum” printzipioan gizakiengan bi substantzia bereizi zituen (Dualismoa):
- Arima (Res Cogitans): Substantzia pentsatzailea. Gizakia besteetatik bereizten duena, pentsatzeaz kontzientea izatea da.
- Gorputza (Res Extensa): Substantzia hedatua. Lege mekanizistak jarraitzen ditu.
Bi substantziak oso hertsiki lotuta daude (glandula pinealaren bidez), baina independenteak dira.
Pasioak (Grinak)
Pasioak ariman sortutako sentimendu edo zirrara dira, gorputzarekin lotuta daudenak. Nahigabekoak eta ustekabekoak dira. Ez dira berez onak ez txarrak, kontrolatzeko gauza bagara.
Grina garrantzitsuenak tristura eta alaitasuna dira:
- Tristura: Arima gorputzarentzat kaltegarri diren gauzez ohartu, eta gorrotoa sentituz kaltegarria denarengandik ihes egiten du.
- Alaitasuna: Gorputzarentzat onuragarri diren gauzez ohartu, eta ondorioz, horiek maite ditu, eskuratzeko eta kontserbatzeko joera erakutsiz.
Arimak grinak menderatu behar ditu. Descartesen etika eudemonista, intelektualista, estoikoa eta kristaua da. Zoriontsu izateko, ezagutza ziurra lortu eta grinak menderatu behar dira, arrazoiaren aginduak jarraituz.
Askatasuna: Zalantza egiteak askatasuna egiaztatzen du. Pentsamendua askea da, eta ondorioz, gu gara gure ekintzen erantzule eta jabe.
ILUSTRAZIOA
Ilustrazioa mugimendu kultural, politiko, sozial eta ekonomikoa izan zen, XVIII. mendean Europan hedatu zena. Pentsamendu aldaketa, modernizazio kulturala eta gizarte aldaketa zituen helburu. Arrazoiaren erabilera, egia absolutua eta mundu hobeagoa lortzea bilatzen zuen.
Ezaugarri nagusiak:
- Arrazoiaren erabilera: Egia absolutua lortzeko modu bakarra. Dena zalantzan jarri behar da, arrazoia eta esperimentazioa erabiliz.
- Askatasun eta berdintasun indibiduala: Izaki guztiek pentsatzeko eta jokatzeko askatasuna dute.
- Ezagutzak eta Aurrerapena: Hezkuntzan eta zientzian garrantzia.
- Botere banaketa eta subiranotasun nazionala: Legegintza boterea, botere betearazlea eta botere judiziala pertsona desberdinetan banatzea, askatasuna eta berdintasuna lortzeko.
- Gizarte antolakuntzaren aldaketa: Gizarte mailak jaiotzez ez izatea proposatu zen, aberastasun mailaren arabera baizik.
- Hedapena: Kulturaren burgesia, talde zientifiko, artistiko eta literarioak, eta liburuak (entziklopediak) erabiliz Europara hedatu zen.