Berpizkundea (Errenazimendua): kultura, arte eta ideiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,51 KB
Berpizkundea eta lotutako kontzeptuak
Berpizkundea eta artearen hedapena
Berpizkundea: XV. eta XVI. mendeko mugimendu soziokultural bat da. Berpizkundean agertzen ziren artistak kulturaren arloak ukitu nahi izan zituzten: arkitektura, eskultura, pintura, literatura eta musika. Florentzian hasi eta Europan zehar hedatu zen.
Teozentrismoa eta antropozentrismoa
Teozentrismoa: Jainkoa unibertsoaren zentruma dela uste zuen pentsamendu korronte bat da. Europan nagusi izan zen IV. mendeetik XV. mendera arte. Normalean hildakoen ondorengoari (haraindikoari) lurreko bizitzaren gainetik garrantzia ematen zitzaion. Teozentrismoa amaitu ondoren antropozentrismoa hasi zen.
Antropozentrismoa: Gizakia munduko elementu zentrala dela eta oinarri hartzen duen ikuspegi filosofikoa da. Europan, XVI. mendetik gaur egunera arte. Antropozentrismoaren sustraiak judaismoan eta kristautasunean aurki daitezke.
Kosmologia: geozentrismoa eta heliozentrismoa
Geozentrismoa: Teoria bat da, Lurra unibertsoaren erdigunea dela defenditzen duena. Horren arabera Eguzkia eta bestelako zeruko gorputzak Lurraren inguruan egiten dute bira. Europan V–VI. mendeetatik XVI. mendera arte izan zen nagusi.
Heliozentrismoa: Eredu astronomiko bat da. Eredu horren arabera, Eguzkia geldirik dago eta unibertsoaren erdian kokatuta dago; Lurra eta beste planetak Eguzkiaren inguruan biraka dabiltza. Europan XVI. mendetik gaur egunera arte zabaldu da.
Arkitektura eta elementu arkitektonikoak
Puntu erdiko arkua
Puntu erdiko arkua: Zirkunferentzia erdi baten itxura duen arkua da. Elementu arkitektoniko bat da. Europan Erdi Aroan sortu zen baina berpizkundean berreskuratu zuten. Kanoi gangaren elementu nagusia da.
Kanoi ganga
Kanoi ganga: Eliza erromanikoetan ohikoa zen elementu arkitektonikoa da. Erdi puntuko arkuen lerrokatzeaz sortzen da. Batez ere espazio luzeak estaltzeko erabili izan zen. Europan Erdi Aroan sortu zen baina berpizkundean berreskuratu zen. Kanoi gangaren elementu nagusia da.
Kupula semiesferikoa
Kupula semiesferikoa: Elementu arkitektonikoa da. Esfera erdi formako estalki bat da. Europan Erdi Aroan sortu zen baina berpizkundean berreskuratu zen. Kanoi gangaren elementu nagusia da.
Mugimendu artistikoak eta estetika
Errealismoa eta idealismoa
Errealismoa: XIX. mendearen erdialdeko mugimendu artistikoa izan zen. Errealista askoren asmoa errealitatea sakon aztertzea eta fideltasunez islatzea izan zen. Hau Europan sortu zen.
Idealismoa: XIX. mendearen erdialdeko mugimendu artistikoa izan zen. Helburua errealitatea baino ederrago edo idealizatuago irudikatzea zen. Errealismoaren kontrakoa izan zen. Hau Europan sortu zen.
Kontzeptu sozialak eta intelektualak
Profanoa eta humanismoa
Profanoa (zibila): Arte estiloa edo teknika da, erlijiosoa ez den guztia adierazten duena; adibidez koadroan paisai bat irudikatzea. XV. mendean Europan agertu zen.
Humanismoa: Humanismoa gizakia eta giza balioak nagusi jartzen dituen jarrera filosofikoa da. Europan XIV. mendearen erdialdean sortu zen, batez ere Italian. XV. eta XVI. mendeetan zehar Europan zeharo hedatu zen. Hezkuntza eredu hark Antzinako Greziako eta Antzinako Erromako hizkuntzei eta literaturari ematen zien garrantzia.
Gutenberg eta inprimaketa
Gutenberg: Asmatzaile nabari bat izan zen. Inprimaketaren teknologia garatu eta tinta egokitu zuen. Inprenta asmatu zuenez, liburuak merkeagotu ziren, ideiak zabaldu ziren eta jende gehiagok eros zitzakeen. XV. mendean bizi izan zen.
Pentsamendu zientifikoa eta akademiak
Pentsamendu zientifikoa: Arrazonamendu era bat da. XV. mendean, berpizkundean, garatu zen Europan. Ez da aurreiritzietan oinarritzen; esperimentatu, frogatu eta baieztatzen du.
Akademia: Jakintsuen bilerak ziren, non gai ezberdinak eztabaidatzen ziren. Han ikasketa humanistikoak hedatu ziren eta testu eta egile klasikoak aztertzen zituzten. Europan XVI. mendean agertu ziren.
Babesa, finantzak eta mezenas
Mezenas: Mezenas hitza berpizkundean erabiltzen zen, baliabiderik ez zuten artista gazteak bere babespean hartzen zituzten aberatsen erreferentzia egiteko. Horrela, XIV. mendetik aurrera Europan arteen aurrerapena babestu zuten, eta praktika hori gaur egunera arte iritsi da.
Margaritza teknikak
Olio pintura eta freskoa
Olio pintura: Pigmentu eta olioz nahastutako teknika duen margolaritza da. Teknikaren hastapenetan linaza-olioa erabiltzen zuten. Hau V. mendean hasi zen eta XV. mendean berpizkundean berreskuratu zuten, Europan.
Freskoa: Horma edo sabai igeltsu hezean kare-urez nahastutako koloreak erabiltzen egindako pintura da. Freskoek kolorearen garbitasun eta argitasun handia ematen diote lanari. Europan V. mendean sortu zen, baina XV. mendean berpizkundean berreskuratu zen.
Perspektiba
Perspektiba: Margotzeko teknika bat da; margolariak pinturari sakontasuna ematen dio. Hau XV. mendean sortu zen Europan.
Erreforma eta erlijioko aldaketak
Indulgentzia eta Lutero
Indulgentzia: Dokumentu bat izan zen, pekatuak barkatzeko ematen zena. Zenbait paper ordainduz bekatuak barkatzen zituzten. Diru horrekin San Pedro basilika eraikitzeko erabilitako diruaren kontuarekin lotu izan zuten; praktika hau XVII. mendean gutxitu edo desagertu zen.
Lutero: Martin Lutero XV. mendean jaio zen. Elizaren gehiegikerien aurka idatzi zituen 95 tesisek bizkortu zuten erreforma protestantearen etorrera. Mugimendu protestantea sortu zen. XVI. mendean hil zen.
Luteroren tesia: Martin Luterok idatzi zuen testu bat da; bertan 95 tesi azaltzen ditu, elizari egindako kritikak jasotzen dituzte. Europa zeharo eragin zuen, batez ere XVI. mendean. Tesian Luterok kristautasunaren erreformari buruzko oinarrizko kritika eta proposamenak aurkezten zituen.
Erlijio ordenak
Jesuita ordena
Jesuita: Orden erlijioso katoliko bat da. Europan XVI. mendean sortu zen, Iñigo de Loyola-ren (Ignazio de Loyola) ekimenaren bidez. Kideek hiru botoak egin behar zituzten eta ordena Aita Santuaren menpe funtzionatzen du; gaur egun ere mundu osoan eragin handia duten aktibitateak burutzen dituzte.