Berpizkundea, Erreforma eta Iraultza Zientifikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,25 KB
Berpizkunde aroa XV. eta XVI. mendeetan kokatzen da. Adibidez, Petrarka, Berpizkundeko eragileetako bat, XIV. mendeko pentsalaria da.
Garai horretan, hirietan biztanleak ugaritu egin ziren, eta merkataritza kapitalismo hasiberria garatu zen. Ekonomia dirutan oinarrituz, burgesia sortu zen.
Italian, Berpizkundea, Erdi Aroko pentsamoldearen aurkako mugimendu gisa sortu zen, Milan, Venezia... bezalako hirietan.
Erdi Aroko instituzio hertsiei, Elizari nahiz instituzio feudalei, aurre eginez, gizakiaren aldeko aldarria egin zen Berpizkundean. Gizakiak bere buruaz duen ikuskera ere aldatu zen. Ordena teozentrikotik antropozentrikora pasatu zen; gizakiak munduaren batasuntzat dauka bere burua, Jainkoaren eta izakien zentrotzat.
Gertakari Garrantzitsuak
- Inprentaren sorrerak: Luther berritzaileak idatzitako lanen berri azkarrago izan zuten Europan.
- Lurralde berrien aurkikuntzak (Amerika): Ekonomian eta politikan garrantzi handia izan zuen. Desberdinak ziren beste kultura batzuk ezagutu ziren. Giza izaerari buruzko ikuspegi berria zabaldu zen.
- Kopernikoren heliozentrismoa: Iraultza zientifikoaren hasiera.
Humanismoa
XIV. eta XV. mendeetan sortu zen Italian. Antzinako kultura berpiztu nahi zuten eta latinez idatzitako filosofo klasikoen testuak erreferentziatzat hartu zituzten.
Makiavelo errealismo politikoaren ordezkaria da. Horrela, pentsamendu horrek benetako errealitate sozial eta politikoan jartzen du arreta. Botere politikoari eusteko eta bultzada emateko zer teknika behar diren azaltzen du, esperientzian oinarritutako teknikak betiere.
Italiatik kanpo, filosofo aipagarrienak: Tomas Moro, idealismo politikoaren ordezkari gorena, eta Erasmok Erdi Aroko eskolastikaren eta Elizaren aurka jo zuen. Lutherren Erreforma mugimendu erlijiosoaren kontra zegoen eta Aita Santua ez zuen gustuko.
Erreforma
Italiaren eta Aita Santuaren aginte intelektual eta erlijiosoaren aurkako erlijio mugimendua da Erreforma.
Boterea indartzeaz bakarrik arduratzen ziren gobernari bihurtu ziren Aita Santuak, eta erlijio berrikuntzez baino gehiago arduratzen ziren.
Luther da Erreforma izeneko mugimenduaren sortzailea. Bestalde, Kalbin Erreformaren ordezkaririk garrantzitsuena da Frantzian.
Iraultza Zientifikoa
Iraultza Zientifikoaren ondorioz, beste paradigma zientifiko bat sortu zen, Erdi Aroan indarrean egon zen paradigma ordezkatu zuena.
XVII. mendean gauzatu zen. Lau zientzialari handi agertu ziren: Kepler, Galileo, Newton eta Koperniko.
Paradigma hori guztiz berria izan zen: natura gizakiaren onurarako alda zitekeela hartu zuen kontuan.
Paradigma zientifiko berriaren metodoari dagokionez, autore klasikoen berrinterpretazioetan oinarritutako azterketak alde batera utzi eta naturaren zuzeneko azterketa egiten hasi zen. Indukzio bidezko prozedurak erabiliz.