Berpizkundea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,73 KB

Errenazimendua Erdi Aroko pentsamenduaren aurkako mugimendua izan zen. Errenazimendua aldaketa handiko garaia izan zen; zientzian, filosofian… Horrekin etorri zen gizakia eta kultura ulertzeko modu berria.

Errenazimentua aurreko garaiekiko benetako haustura izan zen. Ezaugarri nagusia teozentrismoaren aurkako jarrera izan zen. Ezaugarriak:

  • Humanismoa: Humanistek kultura greko-erromatarra berpiztu nahi zuten; proiektu hezitzaile bat izan zen hura.
  • Erlijio arloan Luteroren erreforma protestantea gertatu zen, eta Aita Santuaren boterea ahuldu zen.
  • Aurkikuntza geografikoekin kultura desberdinak aurkitu ziren, honen eraginez eztabaidak piztu ziren moralaren esparruan
  • Ezaugarririk nabarmena zientzia berria eta iraultza zientifikoa da. Iraultza zientifikoak sistema aristoteliko-ptolemaikoa ezeztatzen du; eta zientzia berriak eskolastikaren metodo deduktiboa ere ezeztatzen du.

Koperniko, Kepler eta Galileok zientzia esperimental berriaren zutabeak jarri zituzten:

  • Kopernikoren heliozentrismoak ordezkatu zuen Ptolomeoren geozentrismoa.  Kopernikoren ustetan esperimentalki ikertu ahal da eta haren legeak matematikaren bidez adierazi daitezke.
  • Keplerrek eguzki sistemaren funtzionamendua hiru lege matematikoen bidez azaldu zuen. Keplerren ustez, mundua lege matematikoen arabera sortu du Jainkoak eta lege hauek unibertsoaren harmonia azaltzen dute. Hark onartzen zuen enpirismoa arau matematikoek egiaztatzeko azken epailea zela.
  • Galileok higidura matematikoki formulatu  eta metodo zientifikoa azaldu zuen. Metodo horretan arrazoimenak asmatutako hipotesiak eta frogapen enpirikoak elkartzen dira. Galileoren ustez   zientziari interesatzen zaio matematikaren bidez adierazgarriena dena eta ez zaio interesatzen fenomenoen esentzia eta zergatia, baizik eta nola gertatzen diren fenomenoak.

Zientzi berria ez zetorren bat filosofia eskolastikarekin. Zientzi berrian lortutako arrazoimenaren emaitzak ziren eta ez autoritatearen irizpidearen emaitzak. Fisika berria, metodo esperimentala ekartzeaz gain, jakintza eredugarria bihurtu zen  bai Arrazionalismoarentzat bai enpirismoarentzat.

Entradas relacionadas: