Beroa eta Tenperatura: Faktore Kritikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,08 KB
HOTZA ALA BEROA?
Hautematen ditugun bero eta hotz sentsazioak faktore hauen mende daude:
Ukitu dugun gorputzaren tenperatura, eta haren aurretik ukitu dugunarena.
Gure gorputzeko beroa zer abiaduran igarotzen den ukitzen dugun gorputzera.
TEMPERATURA MAGNITUA
Mugitzen ari diren partikulek energia zinetiko deritzon energia mota dute.
Gorputz baten tenperatura (T ) hura osatzen duten partikulen batez besteko energia zinetikoa neurtzeko modu bat da.
BARNE- ENERGIA
Gorputz baten barne-energia gorputz hori osatzen duten partikula guztien energia da. Kasu askotan esan dezakegu gorputzaren partikula bakoitzaren energia zinetikoaren batura dela.
Gorputz baten barne-energia faktore hauen mende dago:
Partikulen kopurua (masa).
Substantzia mota (partikulen arteko indarrak).
Tenperatura (mugimenduen bizkortasuna).
ZER DA TEMPERATURA?
Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzen dutenean batetik bestera transferitzen den energia da beroa.
OREKA TERMIKOAO
Tenperatura desberdina duten bi gorputz kontaktuan jartzean, tenperatura altuena duen gorputzak beroa ematen dio tenperatura baxuena duenari, bien tenperaturak berdindu arte. Hori gertatzen denean, bi gorputzek oreka termikoa lortu dutela diogu.
Oreka termikoko tenperatura bi balioen arteko balio bat da, baina ez du zertan batez besteko aritmetikoarekin bat etorri. Egoera berean dauden materia beraren bi gorputz nahastuz gero, tenperatuA
DENTSITATEA
Gorputz baten masaren eta bolumenaren arteko erlazioa da. Bolumen unitate batek duen masa kantitatea adierazten du.
DILATAZIOA ETA DENTSITATEA
Gorputz baten tenperatura aldaketak bere bolumenean eragina dauka, eta bolumen aldaketak dentsitatean eragiten du. Gorputz baten bolumena handitzean masa ez da aldatzen eta beraz dentsitatea txikiagotu egiten da. Gorputz baten bolumena txikiagotzean masa ez da aldatzen eta beraz dentsitatea handiagotu egiten da.
ESKALA TERMOMETRIKOAK
Eskala zientifikoa.
Tenperatura kelvinetan (K) neurtzen du.
Uraren urtze-tenperatura 273 K da, eta irakite-tenperatura, 373K
Tartea 100 zatitan banatzen da, eta zati bakoitza 1 K-i dagokio.
Kelvin eskalak ez du balio negatiborik, guztiak positiboak dira.
Eskala erabiliena.
Tenperatura Celsius gradutan edo zentigradutan (°C) neurtzen du.
uraren urtze-tenperatura (0 °C balioa) eta uraren irakite-tenperatura (100 °C balioa) erabiltzen ditu puntu finko gisa.
Bi tenperaturen arteko tartea 100 zatitan banatzen da, eta zati bakoitza 1 °C-ri dagokio.
0 °C-tik beherako tenperaturak zenbaki negatiboekin adierazten dira.
Eskala anglosaxoia.
Tenperatura Fahrenheit gradutan (°F) neurtzen du.
Uraren urtze-tenperatura 32 °F-ko balioari dagokio, eta irakite-tenperatura, 212 °F-koari. Bi puntu finko horien artean, 180 tarte daude.
0 °F-tik beherako tenperaturak zenbaki negatiboekin adierazten dira.
BEROA ETA TEMPERTAURA
Gorputz baten tenperatura-aldaketa hainbat faktoreren mende dago:
Masa. Zenbat eta handiagoa izan masa, orduan eta gutxiago aldatzen da tenperatura.
Materia mota. Masa bera izan arren, bero kantitate bera jasotzean olioaren tenperatura urarena baino gehiago handitzen da.
Bero espezifikoa substantzia baten 1 kg-ri haren tenperatura 1 K igotzeko eman beharreko bero kantitatea da. Bero espezifikoa substantzien ezaugarri bereizgarria da.
EROAPENA
Beroak solidoetan zehar hedatzeko erabiltzen duen mekanismoa da eroapena.
Suarekin kontaktuan dauden partikulek energia jasotzen dute, eta mugitzen hasten dira. Partikulek elkarrekin talka egitean, mugimendua transferitzen da.
KONBEZIOA
Beroa likidoetan eta gasetan hedatzen duen mekanismoa da konbekzioa.
Beheko aldean dagoen fluidoa berotzean, haren partikulak igo egiten dira. Partikula horiek utzitako lekua goiko geruzetako partikulek hartzen dute, eta beroarekin kontaktuan jartzean, berotu eta igo egiten dira.
ERRADIAZIOA
Beroa ingurune materialik gabe hedatzeko mekanismoa da erradiazioa
Eguzkiaren erradiazioa hutsean barrena iristen da Lurrera. Erradiazio horrek Lurra berotzen du.