Bernat Etxepareren Kantuaren Azterketa Filologikoa (1545)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 21,26 KB

Mossen Bernat Etxepareren kantu hau 1545ean argitaratu zen, baina bere bizitzari buruz gutxi dakigu. Garazi aldeko apaiza zen. Bere bizitzaren erdigunean Nafarroako konkista gertatzen da, eta baita ere Erlijio Erreformaren inguruko gorabeherak jasan zituen. Daukagun testua autobiografikoa da, kartzelan egon zela kontatzen baitu. Liburua unicum bat da, ale bakarra dago.

Beste edizio bat egon zen, zeharkako datuek erakusten dutenez, 1600-1610 artean argitaratu omen zen, baina ez dugu alerik ezagutzen. Bigarren edizioa Rouenen (Normandian) egin zen. Liburuak ez zuen bide handirik izan. XIX. mende erdian Frantzian aurkitu zen ezagutzen dugun alea. 28 orri ditu eta bertsoetan dago ia gehiena, sarrera eta grafiari buruzko ohar txiki bat izan ezik. Sarreran eta euskararen aldeko poemetan afrikatua erabili zuen, eta maitasunezko poemetan txistukaria “salbatzeko”. Grafikoki desberdintzen ditu. Bi idaztaldi daude. Testu honetan ekialdeko euskara zabaleko eta erdialdeko euskara zabalaren ezaugarriak aurki daitezke; ez da mendebaldeko testua.

NONGOA? Euskalkien Ezaugarriak

1. Ekialde Zabaleko Ezaugarriak

  1. *Edun laguntzailea (vs *edutsi eta *enin):
    • Norcvait ere eguyn deraut (31) (batuaz: “norbaitek ere egin dit”)
    • eguin vadaraye (51) (batuaz: “badiate” izango litzateke)
  2. -en partizipio prospektiboa -n-z amaitzen diren aditzetan:
    • emanen dic (53)
    • ginen cen (1) “etorriko zen”
  3. Monoptongazioa *edun-en adizkien pertsona guztietan (dut, duzu, du):
    • hilcen duçu (60)
    • Heldu vehar duyen “duen” (3)
    • Nic oguenic ez nuyela “nuela”

2. Iparraldeko Ezaugarriak

  1. Hasperena:

    Bi irizpide daude hasperena zegoen edo ez jakiteko: 1) sistematikoa izatea, beti hitz bera h-az, 2) koherentea izatea Mitxelenak deskribatu zituen testuinguruekiko (hitz hasieran, bokal artean/diptongo artean eta ozen ostean). Testuan:

    • haren (14), nihaur (19), orhït (42)... gehiago daude.
  2. Aditzoina behar den guztietan:

    Ezaugarri honengatik testua XVI, XVII, XVIII, XIX, XX. mendekoa izan daiteke; denboraren aldetik ez digu ezer esaten, honekin bakarrik ezin da testu arkaiko gisa kokatu. Nongoa den azaltzeko erabiliko dugu ezaugarria.

    • hel eztaquia (49) [Aditzoina + *edin]
    • hel daquion (56) [Aditzoina + *edin]
    • meçu nenzan (hark-ni lehenaldian) (32)
    • Hayer hura, othoy, barqha; niri valia eguia (Agintera egiteko gaur egun oraindik iparraldean aditzoinarekin egiten da. Beti aditzoinarekin egiten dute agintera iparraldean, hegoaldean berriz partizipioarekin.)

    Gehiago:

    • ecin ehor veguira (23)
    • mira eztaquigula (25)
    • guizan ayuta (27)
    • diro mendeca (28) (iro aditzak aditzoina eskatzen du)
  3. DAT komunztadurarik ez (batzuetan):
    • exayari nihaur giniz (19) (etsaiari joan natzaio izango litzateke zuzena, eta berak “joan naiz” esaten du).
    • Ieyncoari gomendezac eure gauça gucia (52) (zuka “gomenda ezazu” izango litzateke eta “iezaiozu” izan beharko litzateke, hau da, ez dago nori barneratuta.)
    • Harc orori emanen dic (53) (dic=du izango litzateke eta hitanoz “hark orori zion” izan behar zen, ez dago datiborik barneratuta)

3. Ekialde Murritzeko Ezaugarriak

  1. ea > ia, oa > ua eta ua > uia arauak:

    Euskara arkaikoan ekialde murritzean bakarrik aurkitu ditugu orain arte horrelakoak, mendebaldean ez. Etxepareren testuan denak horrela daude:

    • pausu gabia (41)
    • Iangoicua (59)
    • Ieyncoari (52)
    • buruya (55), burya (48) (ua > uia, buruya > ia, burya. Etxeparek bere euskaran buruya zen nagusi, baina neurri txiki batean burya entzuten zela ikus dezakegu. Ezaugarriak lehian.)
    • gabia “gabea” (41)
    • burya (48)
    • buruya (55)
    • Ieyncuari (57) (batzuetan egiten du eta beste batzuetan ez, Bearneraz gaizki ikusia baitzegoen)
    • Iangoicua (59)
  2. Monoptongazioak adizkietan (nu, niz...):

    i erabiltzeko joera ikaragarria dute, dagoenean ekialdean egiteko joera izango dute diptongoarekin ordea egiteko joera.

    • gin niz “etorri naiz” (19)
    • nuçu “nauzu” (14)
    • guizan ayuta “gaitzan” (27)
    • haritu nu “nau” (5)
  3. izan-en paradigma erregulartua (zira, gira, dira):
    • gayz dira (20)
    • Beccatore guira (gira) (25)
    • çu cirade (zira+pluralgilea) (29)
    • vardin dira (30)
  4. egin / *ezan / *iron laguntzaileen banaketa:

    *ezan-ez gainera *iron aurkitzen dugu, arkaismo gisa identifikatzen du Lakarrak, ekialdean lekukotzen duguna. Ez da hain ekialde hertsia. Lapurtera klasikoko testuetan geroz eta gehiago aurkitzen baitira. Gaur egun ekialde murritzean soilik aurkitzen da antza. Testua zenbat eta zaharragoa izan, -ke dunak gutxiago aurkituko ditugu eta gehiago iro, niro, diro bezalako soilak.

    • verac diro mendeca (28) “mendeka dezake” (geroaldi arkaikoa erakusteko)
    • Hor balego gaztigayro (47) (bilduta ematen ditu aditzoina eta laguntzailea *iron) → hik gaztiga iro (alegiazko forma → “hezake”)

    Ezan bezalakoxea da, gutxiago erabiltzen dena, ekialderago joanda gehiago agertzen zaigu. Ezan-en baliokidea da, bertako hiztunek bata edo bestea aukeran. diro → dezake / dirot → dezaket. Alegiazkoetan ordea, nezakeniro / lezakeliro...

  5. -er DAT pl. (datibo plurala):

    (-ei erdiaderago, -er ekialdean eta -ai mendebaldean)

    • Izterbeguier “etsaiei” (9)
    • Bercer “bestei” (50)
    • Hayer “haiei” (32)
  6. Zuketa:

    Hitanoa baino berriagoa dela uste da, horregatik ekialde murritzean bakarrik existitzen da.

    • hilcen duçu “hiltzen da jendea” (60)
    • orai dicit “dizut” (dizut+asimilazioa= dizit, i-u > i-i) (61)

    Pasarte askotan hika dabil eta beste batzutan zuketa: bere buruari hitz egitean hika egiten du eta Jainkoari hitz egitean zuketa egiten du.

4. Erdialdeko Ezaugarriak

Ekialde murritzeko testua den arren, froga genezake zuberotarra ez dela, baina nahiago ditugu beti argudio positiboak, bai agertzen diren gauzak.

  1. -tik sing. (vs. -tarik pl. eta mgg. (?), -ganik bizidunetan):
    • testimoniotic (23)
    • bertaric (pluralean) (7)

    Pluralean eta bizidunetan -ik ablatibo zaharra aurkitu genuke balego.

    • guibeletic (63)
  2. -te ERG pluralgilea (vs -(d)e hala mendebalean (daude, daue → dabe, due) nola ekialdean (die)):

    Nork argumentuaren plurala adierazteko erabiltzen da, baina salbuespen batekin. Hikan arkaismo bezala “die” erabili.

  3. -de pluralgilea izan-en formetan (dirade):
    • cirade (29)

    Ez da berrikuntza, Lakarrak azaldu zuen arkaismoa zela, posibleago dela lehenago hiru forma horiek garade, zarade eta dirade izatea, baina hain ezberdinak direnez (naiz, haiz...), jendeak pentsatu zuen zertarako pluralgileak hain ezberdinak diren eta. -de pluralgilea alperrikakoa zela. Kendu egin zioten pluralgilea.

NOIZKOA? Ezaugarri Arkaikoak eta Grafia

I. Grafien Banaketa eta Funtzioa

1. <i> eta <y>

  • gayzqui (6) → Hau beheranzko diptongoaren bigarren partean gertatzen da.
  • duyen (3) → Bokal artean.
  • Yzterbegui (16) → Hitz hasieran.
  • ycigarri (41) → Hitz hasieran.
  • Quirysayluyari (49) → Hitz barnean.

Beraz: Testuinguru orokorrak Vy, VyV // Testuinguru bereziak #_ eta Hitz barneko /i/ bokala. Honek adierazten du berdin ikusten dituela. Lafonek parte ezberdin batzuk aurkitu zituen Etxeparerengan, liburuaren hasieran: Leheteri egiten dion eskaintzan. Eta amaieran: Kontrapas eta Sautrelan. Hiru gauza hauek grafia ezberdinarekin idazten ditu, ezaugarri ezberdin batzuekin. Haietako bat <y>-ren erabilera desagertzen da, baina barneko testuan nonahi aurkitzen dugu. Bi idaztaldi edo bi esku daudelaren seinale izan daiteke. Bi ideia: 1) Lafon eta 2) Monloe/Lakarra.

2. <u> eta <v>

  • vnsa (20), vide (26), saluatu (39)

Aukeran ditu v/u egin edo b egin. b beti erabiltzen du, baina b erabiltzen ez duenean, u edo v erabiliko du. Grafia arkaikoa b kontsonantea idazteko u edo v egitea da. Hitz hasieran v jartzen du eta hitz artean u.

3. Txistukari Lepokariak

Lepokarietan gertatzen dena hegoaldeko berdina da. Garai hartan c eta c hautsia aurkituko ditugu. Baina badakigu Etxepare dela c hautsia era klasikoa erabiltzen lehenengoa, banaketa finko batekin. Banaketa: c hautsia: a, o, u eta c: e, i.

4. Txistukari Apikarien Adierazpena

  • hassi (14) (oso tipikoa bokal artean <ss> V_V) erabiltzea.
  • exayari (19) (x erabiltzen du ts esateko /ts/ = <x>). <X> ere /ʃ/.
  • huxeguinez (33) (ts).
  • merexi (38) (/ʃ/).
  • gayxtoari (56).

Laburbilduz <x> honela ahoskatu daiteke: /ts/ edo /ʃ/. iqhustzu (38) (gaurko grafian ikhustzu). Bi txistukari ahul biltzen direnean afrikatu egiten da (indartsu bihurtu). Orduan ts edo tz? Kasu honetan apikaria izango da, beraz x izan beharko litzateke. Laffonek agerian utzi zuen ezberdintasuna: parte zaharrean tz ez da bestela ageri (stz). Baina bukaeretakoan, kontrapas, sautrela eta horietan beti agertzen da tz. tz gaskoieraren eremuan Erdi Arotik erabiltzen da eta Etxepareren 2. idaztaldiko parte horietan tz agertzen zaigu euskal testuetan lehenengoz.

<tz>-ren ulerpena bezala ez dugu hartu behar, hiru grafemako kontua da soilik. Bestela inoiz ez da azalduko <tz>rik testu barnean. Aldiz sarreran (hasieran) eta amaierako Kontrapas eta Sautrelan <tz> azalduko zaigu. Hau da Lafonek azpimarratu zuen beste ezberdintasuna, <tz>-ren agerpena. Euskal testuetan lehenengoz azalduko zaigu. Erdi Aroko lekukotasunetan ere azaltzen da, baina soilik lekukotasunak dira. Iruñeko elizbarrutietan ere azaldu izan dira <tz>-k hurrengo mendeetan Larramendira arte. Larramendik handik aurrera tz-ren beharra aldarrikatu eta Leizarragak erabili.

5. Txistukari Sabaikarien Adierazpena

  • <ch> = /ʃ/ (30) chipia. /tʃ/ ere izan daiteke, baina ez dugu testuan aurkitu.

Etxeparek <ch> erabiliko du [tʃ] eta [ʃ] adierazteko.

6. Herskari Hasperendunen Grafia

  • leqhuric (9), iqhustzu (38), bethi (12).

Ez zaigu agertzen, baina berak <pph> erabiltzen du. <kh> oso bakana zen, latinez erabiltzen zen grezierako batzuk idazteko, baina desegokia iruditzen zitzaion eta <qh> erabiltzen zuen.

II. Fonetika-Fonologia

  1. Bokal Bikoitzik ez:

    Egon badira, adibidez Vercen (43) (gaurko euskaran “besteen” eta hemen <e> bakarra dago). semeen adierazi ordez, semen adieraziko du. Axularrek ordea bi moduak. Etxeparek normalean e bakarra.

  2. Bokal Batugaberik ez:

    Gaur egun h duten formak batzuetan Etxeparek h barik idazten zituen, esaterako inçan (43), inçanden (2), adi (43), eriotzez (42)... Sistematikoa da: Aurrizkia eta hitanozkoa h-rekin eta bestea h gabe.

    • albaheça (45) bezalako kasuetan h-a agertzen hasi zen, aurrizkia eta adizkiaren banaketa morfologikoa azpimarratzeko beharrez.

III. Izen Morfologia

  1. ABS Mugagabeak (atributu, predikatibo, osagarri zuzena):
    • çuhurcia handi da (15) (mugagabea, izen izenondoz osatutako sintagma osoa da). → [izen + izenondo + izan]
    • Yzterbegui duyen oro nitan vedi gaztiga (16) (osagarri zuzena da, berak mugagabean idatzi).
    • Miraculu vanagui (22) (vanagui egin erroko aditza da eta beraz [IZENA + egin] da egitura).
    • Harc orori emanen dic bere merexituya (53).
  2. Partizipio Mugagabea Predikatiboan:
    • Ene contra falseria bethi cinhexi çaten (12). (“Sinetsi zen” esango genuke guk. Berak çaten esaten du t sartu diolako aditzari, baina inpertsonala da, guk ere erabiliko genukeena.)
    • Iustician ençun vaninz sarri ialgui ninçaten (13). (Entzun iragangaitza da eta hemen iragankorra da, guk honela esango genuke: “entzuna (izan) banintz”. Mugagabean dago partizipioa, gainerako adjektibo guztiak bezala.)
    • Balinetan vide gabe acusatu baguira (26). (“Akusatu bagara” esango genuke guk.)

IV. Aditz Morfologia: Ezaugarri Arkaikoak

  1. Adizki Trinkoak (*enin, egin, *edun...):
    • Izterbeguier eneyen malician leqhuric (9). (*enin errokoa da. Lehenaldiko adizki trinkoa da eta aoristo trinkoa da. Guk honela esango genuke: “Nik ez nien eman malizian bat ere lekurik”.)
    • Ioan nendin, enaguien oguen gabe ihesic (10). [izena + egin].
    • Miraculu vanagui ere oray ene oguena (22). (Egin erroa du honek ere.)
    • Ossoric, othoy, ialguiteco çuc ydaçu vidia (62). (-egin-en aginterazko formak dira, emaidazu bezalakoak.)
    • Izterbeguiac eztaguidan guibeletic irria (63). (Erroa egin da. [izena + egin])
    • Eta exayac didan pena pacientqui haritu (36). (Erroa *edin da.)
  2. [Izena + Egin Trinkoa] Egitura:
    • eztaguidan guibeletic irria (63): Hark niri mugagabe egiten du normalean, baina puntua egiteko bertsoan irriari -a gehitu.
    • Eta exayac didan pena pacientqui haritu (36): Ez du aditz nagusirik eta gaur egin laguntzailea denak, testu honetan didan horrek *enin aditzaren trinkoa da, “eman” esanahia duena.
  3. A vs E Oposaketa NOR-NORK vs NOR-NORI-NORK Adizkietan:

    dau vs deutsak eta horrelakoak. Etxeparerenean ez da horrelakorik errazki topatuko, baina bere hizkeran eta inguruan da/de horren zentzua galduta zegoen. Adibideengatik dakigu hori:

    • enaguien (10) eta ez enegien.
    • banegi eta ez banagi.
    • lagola (9) eta ez balego (hau arkaismoa da).
  4. Iragan Burutu Arkaikoa: Aoristo Perifrastiko eta Trinkoak:

    Leizarragak baino gutxiago erabiltzen du aoristoa Etxeparek. Etxeparek pasarteak kontatzen dituen gutxietan (aoristoa erabiltzeko eszenario hobea dena kontaketa) erabiltzen du. Monloek esan zuen kontaketa egitean erabiltzen zela aoristoa gehien, eguneroko erabileran ez hainbeste.

    • Iaun erreguec meçu nenzan ioanenguion bertaric (7). [Aditzoina + *ezan] Guk gaur “egin ninduen” esango genuke, hark-ni mezutu ninduen.
    • Iaun erreguec meçu nenzan ioanenguion bertaric (7). (Subjuntibo normal bat da Nor-nori *edin errotako aditza.)
    • Nahiz heben pena nadin, arima den saluatu (37). (Subjuntibo trinkoa da. “Arima izan dadin salbatu”. Helburuzkoa da.)
    • Paciença dugun eta Ieyncoac guizan ayuta (27).
    • Malician dabilena verac diro mendeca (28). (Geroaldi arkaikoa. Hemen *ezan ordez *iron darabil. “Berak mendeka diro” (geroaldiaz ari da, “Jainkoak lagundu gaitzala” esango genuke guk). diro mendeca [aditzoina + *iron] eta geroaldia adierazten du.)
    • Hor balego gaztigayro ihaurc verce gucia (47). (Ahalera.)

    Geroaldia egiteko gainerakoan perifrasiak erabiltzen dira.

  5. Perifrasi Arkaikoak Mendeko Perpausetan:
    • Paciença dugun eta Ieyncoac guizan ayuta (27).
  6. Iraganeko Mendeko Perpausetako Hipotetikozko Adizkiak (l-dunak). (Ez dago adibiderik testuan.)
  7. Subjuntibo Trinkoa. (Ikus 4. puntua.)
  8. [Aditzoin. + *iron] Geroaldi Arkaikoa:
    • Paciença dugun eta Ieyncoac guizan ayuta Malician dabilena verac diro mendeca (28). (“Pazientzia izan dezagun eta Jainkoak laguntza gaitzala, malizian dabilena berak mendekatuko du” → GEROALDIA)
    • Hor balego gaztigayro ihaurc verce gucia: Bada, oray gaztiguezac aldiz eure burya (47). (Honetan *iron darabil ere, baina AHALERA da, ezberdina da.)

    *iron bezalako aditzak balantzaka dabiltza, geroaldia, hipotetikoa eta ahalera adieraztean. Badakigu hiruak esanahi nahiko antzekotsua dutela, horregatik *iron hiru horietan ikusiko dugu.

  9. -te / -ke Atzizkiak: Forma eta Funtzioa:

    Gaurko euskaran bizi diren atzizkiak dira.

    1. Ahalera (egin dezaket (iragankorrekin: ke) / etor naiteke (iragangaitzekin: teke)) eta Apodosia (egingo nituzke (iragankorrekin: ke) / etorriko nintzateke (iragangaitzekin: teke)).

      Euskara arkaikoan -te- arkaismoa. Zergatik teke te-ren bidez? Esanahia galdu zuelako, -te- hori ez zekitelako zer zen (pleonasmoa, ez zekiten zerbaiti arau bat ezartzea) → oguenduru ninçaten (11) (errudun nintzatekeen); egon ahal inçanden (2).

    2. Geroaldia / Hipotetikoa (esaten duena ez dago ziur gertatu dena, hipotesia da, ez da gertatu den zerbait).

      Hipotetikoa:

      • Haren menian ezpanengo, nic nuqueyen çucena (21) (nik izango nuke) (que = ziurrenik izango nuela).
      • Vnsa enplegatu duquec heben eure denbora (46) (ondo enplegatuko huke, hemen zure denbora).

      Geroaldia soilik Zuberoan entzuten da, bizirik irauten du.

      • Harçaz orhït adi eta duquec paciencia (42) (izango duzu pazientzia) (du+quec).

    Euskara Arkaikoko bi atzizki ageri dira: -te eta -ke. Fase zaharretan -te dugu, arkaismoa dugu, beraz, eta beste adieraren bat bazuen ezin jakin dezakegu. -ke, berriz, berriagoa da, eta, beraz, araua bihurtu zen. Euskara arkaikoko testu batzuetan jada ikusten dugu -teke agertzen hasten dela. Horren hipotesia da esanahia dagoeneko galdu dela. Hiztunek -te-ren balioa galdu zuten, esanahia galdu zuten, ez zekiten zer esan nahi zuen. Pleonasmo baten adibidea da. Iraganeko atzizkiaren erabileraz ahaztu eta beste bat gehitu zitzaion. Beraz -ke gehitu zioten, -teke sortuz, hauentzat esanahiduna bigarren hau baitugu.

    Gure testuan, -te soilik dugu:

    • Valinetan ioan ezpaninz oguenduru ninçate (11) (ABS mugagabea IZAN, gure ‘nintzatekeen’). Ezberdintasuna: -te vs -teke (testuan -te soilik aurkitzen dugu).
    • Bearnora gabetaric egon ahal inçanden (2). (‘zinen’, ‘zinatekeen’, ‘hintzatekeen’).

    Oharra: n ostean ahostun bihurtu du herskaria > d.

V. Sintaxia

  1. Linschmann-Aresti legea. (Ez dago azalpenik testuan.)

VI. Hapaxak

  1. haritu: Etxepareren hapaxa da, baina behin baino gehiagotan ageri da testuan.
  2. cinhetsi: Ene contra falseria bethi cinhexi çaten (12).

Entradas relacionadas: