Bernardo Atxaga: Euskal Literaturaren Ikonoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,15 KB
Bernardo Atxaga: Biografia Laburra
Joseba Irazu Garmendia = Bernardo Atxaga. JAIO: 1951n Asteasun (Gipuzkoan). IKASKETAK: Lehen ikasketak → Asteasunen eta Andoainen egin zituen eta Batxilergoa → Donostian. Adin garai honetan lehen idazle sariak irabazi zituen → eskola-umeentzako lehiaketetan. LIZENTZIA: Bilbon lortu zuen: ekonomian. Unibertsitate garai hartan Bilbon ziren zenbait euskal idazle ezagutu → Gabriel Aresti bereziki. 1977an, idaztetik bizitzeko erabakia hartu, eta banku batean zeukan lana laga zuen. 1977tik 1980ra bitartekoa da Pott bandaren aldia. 1980an banda sakabanatuta → Bartzelonara joan → filosofia-ikasketak egitera. 1983an Euskal Herrira itzuli zen. 1988an → Obabakoak argitaratu. 1995etik Zalduondon bizi da.
Bernardo Atxagaren Obra
Bernardok sail honetara egina duen ekarria ez da laburra; obrak berak eleberriak baino laburragoak dira, eta ospearen ikuspegitik ere, eleberrien ondoan, maila apalagoan daude. Guk ez ditugu hiruzpalau baino aipatuko:
- Nikolasaren abenturak eta kalenturak (1980). Haur-literaturako narrazioa, marrazkiz osatua.
- Ramuntxo detéktibea (1980). Haur-literaturako kontakizuna, hau ere.
- Henry Bengoa inventarium (1987). Ikuskizuna.
- Groenlandiako lezioa (1998). Narrazio eta abezedario-bilduma bikaina.
Gainera, daitezke Atxagaren obra osatzen duten antzerki-lanak; aldizkarietako kolaborazioak, euskaraz zein gaztelaniaz; kritikak; saio laburreko idazkiak eta abar.
Literatura eta Inspirazioa
ZIUTATEAZ. Euskal literaturan berriak gertatzen diren abangoardien eta surrealismoaren inspirazioko munduak jorratzen ari da Atxaga, eta horrexek ezartzen dio liburuari ere duen koherentzia. Obraren protagonistak: Scardenalli izaki odolzale eta ankerra, Theo, Van Gogh pintore ospetsuaren anaia, Etxahun, Bilintx… Neron, Borrero profesionala, Franco jeneralaren oihartzuna dena...
Obabakoak
Liburuak bi parte ditu: «Hamaika hitz Villamedianako herriaren ohoretan eta batgehiago» izeneko narrazioa —luzeena ere horixe da— oinarri errealekoa da. Gainerako hogeita bostak fantastikoak dira.
Zer da, baina, Obaba? Obaba Atxagaren obraren parte handiena agertzen den eremu fantastikoa da. Hau da: Obaba espazio geografiko bat da. Obaba beste denbora edo garai bat da. Obabako personaiek halako munstro eite bat ere badute. Obabak balio sinboliko handia dauka: Atxagaren erreferentzien munduaren bilduma da.
Literatura-hizkuntza
Literatura-hizkuntza askotarikoa darabil Atxagak Obabakoak obran: pertsonaien araberako hizkuntza-mailak, hain zuzen ere. Ederki asko islatua dago, esaterako, Camilo Lizardi erretorearen hizkuntza zahar dotorea; eta halatsu besteak ere.
Atxagaren mundu poetikoa, besteak beste, honako obra eta autore hauen zordun da: Mila gau eta bat gehiago, Erdi Aroko Boccaccioren Decameroia, eta, gutxi-asko, beste autore hauena ere bai: Balzac, Txekov, Maupassant, Dickens, Tolstoi, Borges, Italo Calvino, G. Marquez, Cortazar… Atxagak berak aipatu izan duen zorra da.
Obaba: Ipuinak eta Inspirazioa
Obaba herrian kokatzen diren ipuinek idazlearen jaioterriaren kutsua dute, unibertso zabalago batean ulertu behar badira ere. Obaba izena bera ere idazleak asmaturikoa da edo, hobeto esanda, sehaska kanta batetik ateratako lelo edo dekorazio hitza da. Obaban kokatzen dira, besteak beste, Camilo Lizardi, Jose Francisco, Post tenebras spero lucem eta Azken hitzaren bila bilbatzen duen istorio nagusia.
Hamburgon, berriz, Hans Menscher, Klaus Hahn eta Margarete, Heinrich daude lekuturik. Werfell delakoan bi mundu imaginario horien uztartzea gertatzen da, Obaban bizi den mutil alemaniar baten istorioa dela medio. Azkenik, Bagdad, Amazonia eta Txina ere gertalekutzat erabiltzen ditu idazleak, metaliteraturazko aipamenen bidez mundu horietara sar erazten digularik.
Nabaria da Euskal Herriko zein atzerriko ahozko literaturaren presentzia idazlearen inspirazio iturrietan. Eragin hau ikus daiteke, besteak beste, Azken hitzaren bila-ren istorio nagusiko «muskerraren kontuetan», ahozko ipuinetako sineskera batean oinarrituak; suma daiteke, baita, Bagdadeko morroia Ekialdeko ipuinaren aldaki bietan. Herri ipuin hauetatik, gaia ez ezik, hizkera edo kontaera ere bereganatzen du Atxagak, bere ipuinen kontaketari halako ukitu xarmangarri bat ematen diela.
Zenbait ipuinetan (Camilo Lizardi eta Jose Francisco direlakoetan, bereziki), adabaki edo pastiche literatura erabiltzen du. Teknika honen funtsa hauxe da: kontakizun baten haria zatika, epeka, adabakitan bezala ematen da, kontalari bat adabaki guzti horiek beste kontakizun paralelo baten bidez eta azalpenez bata bestearekin josten doan bitartean, istorioari bere osotasuna eman arte.
Soinujolearen Semak (2004)
Soinujolearen semeak kontakizun enmarkatua edo beste zabalago batean bildu-takoaren diseinua du. Obran zehar narrazio laburragoak tartekaturik daude eta Daviden bizitzako pasarte nagusiak agertzen dira, Daviden ETAko militantzia eta amnistia irabazirik kartzelatik kaleratu izana barne. Obabako mundu mitikoaren deskribaketa ere egiten da, hango jende, inguru, bizimodu eta giroak aztertzen direlarik.
Gaur egungo politikan pil-pilean diren auzi-mauzi batzuk ere mintzagai dira: hala nola: frankismoaren ondorenak, Davidek aita frankista bizkorra izana baitu bere garaian —eta Davidek ez du hori sekula irentsiko—, talde armatuetako kideen bergizarteratzea…
Autoreak bere bizitzako —gaztetako, gehienbat— osagai autobiografikoak ere, agian, inoiz baino gehiago erabili ditu; eta, hala, irakurleak berehala atxiki ditzake Asteasu edota Donostiako La Salle ikastetxearen irudiak liburuan zehar. Obran barrena, autorearen bihotzondoak hamaikatxo gorabehera ditu jorragai: politika, hizkuntza bera, munduaren bilakabidea, maitasuna, adiskidetasuna... eta guztiak Atxagak dakien eran daude erabiliak: eztiki, emeki, amultsuki.
Asteasuar idazleak liburu honetan hizkuntza oso landua erakusten du eta, horren jarraipen modura-edo, prosa guztiz atsegina, heldua eta orekatua lortudu; biribila ere bai. Prosaren gaina iritsi izanaren ahogozoa uzten du Soinujolearen semeak.