Bernardo Atxaga: Biografia, Obra eta Analisia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,49 KB
BERNARDO ATXAGA.
Bizitza
Joseba Irazu Garmendia (Bernardo Atxaga luma-izenez) 1951n jaio zen Asteasun (Gipuzkoa). Lehen ikasketak bertan egin zituen, eta batxilergoa Donostian. Adin horretan irabazi zituen lehen idazle sariak. Bilbon, ekonomia ikasi zuen Sarrikon. Garai hartan zenbait idazle ezagutu zituen, Gabriel Aresti, besteak beste. 26 urterekin bizitzeko erabakia hartu, eta banku batean zeukan lana utzi zuen. 1977tik 1980ra bitartekoa da Pott bandaren aldia. 1980an Bartzelonara joan zen filosofia-ikasketak egitera. 1983an Euskal Herrira itzuli zen. 1988an Obabakoak eman zuen argitara. 1995etik Gasteizen bizi da. 2007tik Euskaltzaindiako kide da.
Obra
Atxaga narratzailea dugu langai. Gaur egungo euskal idazleen artean aztertuena da, bai euskal kritikagileen artean, bai (itzulpenen bidez) erdal aztertzaileen artean ere. Valladolideko egunkarira bidalitako ipuin bat lehiaketa batean parte hartzeko igorri zuen, eta irabazi egin zuen. Prosazko kreazio-lana hiru ataletan banatzen du kritikak:
1. Atala: Literatura Fantastikoa. Obabaren Aldia
1972an bere lehen bi lanak euskaraz argitaratu zituen: antzerkia eta saiakera laburra. Geroztik landu ez duen generoa ia ez baitago. Beti kolaboratu izan du era bateko eta besteko aldizkarietan.
1982tik 1985era bitartekoak
- Camilo Lizardi erretorearen etxean aurkitutako gutunaren azalpena (1982). Ipuina. Narrazio bildua da. Teknika horren oso zalea da. Kontalariak paper zaharren artean aurkitu du Camilo Lizardik idatzirik utzi zuen pasadizoa: haur abandonatu bat (Javier) nola bihurtzen den gizotso.
- Bi letter jaso nituen oso denbora gutxitan (1984). Nobela laburra. Ameriketan artzain-lanetan ari den euskalduna da protagonista.
- Sugeak txoriari begiratzen dionean (1984). Ipuina. Protagonistak gazte nerabeak dira. Lehen amodioaz eta heriotzaz ari da.
- Bi anai (1985). Eleberri laburra. Animaliak erabili ditu narrazioa garatzeko. Lehenik animaliei gertatzen zaiena gertatzen zaie gero pertsonaiei obran zehar.
- Obabakoak (1988). 1989an, Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen. Hogeita sei narraziok osatutako bilduma da. Obaba izeneko herriko fantasiaren munduan kokatzen da.
Narrazioak elkarren antza dutena Obaba deituriko mundu imajinario eta mitiko horretan daudela kontatuta. Obaba espazio geografiko bat da, beste denbora edo garai bat da, eta pertsonaiek halako munstro eite bat ere badute. Obabak balio sinboliko handia dauka. Literatura-hizkuntza askotarikoa darabil Atxagak Obabakoak obran; pertsonaien araberako hizkuntza-mailak, hain zuzen ere. Ederki asko islatua dago, esaterako, Camilo Lizardi erretorearen hizkuntza zahar dotorea.
2. Atala: Literatura Errealista
- Behi euskaldun baten memoriak (1991). Narrazioa behi baten ikuspegitik egina dago, Mo deiturikoa. Euskal Herriaz gogoeta egiten du autoreak eta ironia fina darabil. Kontaketa era errealean egitea bilatu du autoreak.
- Gizona bere bakardadean (1993). Carlos militantea da protagonista, haren bakardadea, obraren gaia. Hura erorita agertzen da, iraultzaz etsita eta bakarrik. Espainian 1982an jokatu zen Munduko Futbol Txapelketan dago girotua. Bost egunetan gertatzen da ekintza guztia. Euskaldun gazte taldetxo bat erakunde armatu batean ibili ondoren, Kataluniara joaten da. Militante izandako horietako batek, Carlosek, onartu egiten du erakunde armatuko bi kide bere etxean gordetzea, konpromiso hutsez. Polizia atzetik darabil. Atxagak ez du gaia ez ikuspegi politikotik ez etikotik jorratzen. Autorearen belaunaldiak bizi izandako giroa jasotzen saiatzen da.
- Zeru horiek (1995). Liburu labur honetan, berriro ere, politikaren inguruan dihardu. Bi eguneko denbora tartean gertatzen da narrazioa. Bi egun horietan Irene protagonistak Bartzelonatik Bilborako bidaia egiten du autobusean; kartzelatik irten eta etxerako itzulbidea da. Erakunde armatuko kide izan ondoren, hura uztea deliberatu zuen bergizarteratzeko. Etxerako itzulbidean Irenek bere bizitza osoaren ikusmira egiten du.
- Sara izeneko gizona (1996). Martin Saldias deitzen den baina Sara gerra-izenez ezagutzen den espioiak egindako ibileren kontakizuna da. Obra XIX. mendearen Lehen Gerra Karlistan dago girotuta. Eta Sararen baterako eta besterako ibileren atzean lehen karlistaldiko kanoien hotsak entzun daitezke. Narrazioa kontalari baten baino gehiagoren ikuspegitik egiten du.