Behi euskaldun baten memoriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,82 KB
Pertsonaiak
- Mo, behi protagonista, behi beltza.
- Setatsu, Moren barruko ahotsa edo kontzientzia, beti "Lagun on ona, .." hizketan hasten zaiona.
- La Vache qui Rit, Mo-ren laguna, hura ere behi beltza. Bere benetako izena Txapar da. Izena Balantzategira joandako familia frantses bateko seme txikiak jarri zion.
- Bidani, begi gorria, makala, Mori barruko ahotsa zein den kontatzen diona kontakizunaren hasieran.
- Pauline Bernadette, Poliñani ere deitua, Mo-ren zaintzailea, Balantzategitik alde egin eta mendian ibili eta gero. Moja da eta Zuberoako komentu batean bizi da.
- Genoveva, Balantzategiko andre alarguna, senarra gerran hil ziotena, eta Balantzategitik gertu dagoen kanposantu batean lurperaturik dagoena. Musika-diskoak entzuteko ohitura du.
- Bizkar Oker agurea, Usandizaga benetako izenez, Genovevaren laguntzailea.
- Antiaju Berde, Eztenas edo Don Gregorio, Balantzategi zelatatzen duen frankista, Mok ulertzen ez duen hizkeran hitz egiten duena, eta ondorioz harengandik beti "karral" soilik aditzen duena.
- Hortzaundiak, Antiaju Berderen laguntzaileak, azkenean Balantzategiko nagusi egingo direnak.
LaburpenaBehi euskaldun baten memoriak Bernardo Atxagak (1951- ) euskal idazleak 1991 urtean plazaratutako eleberria da, gerrari buruzko kontakizun gordina eta bidenabar sentibera eta tarteka umoretsua ere. Komentu batean moja baten zaintzapean bizi den Mo behiari barruko ahots batek bere memoriak idazteko agindua emanda, Mo behiak 1940 urtean Balantzategi baserrian jaio zela kontatuz abiatuko du bere eginbidea. Balantzategin pasatako denboran bertako gertakari harrigarrien berri emateaz gainera, behi heldua izatera nola heldu den ere kontatuko digu, baserriko sekretuaren berri jakin arte, amaitu berri den Espainiako Gerra Zibilarekin loturik.
Eleberriko protagonista behi bat da, Balantzategi baserrian jaiotakoa eta istorio osoa bere ikuspuntutik kontatzen duena. Behiak bere barruko ahotsez hitz egiten zuen maiz eta hain zuzen ere, bere barruko ahotsak agindu zuen bere memoriak idaztea, behiaren bizitzaren azken urteetan.
Mo zen behiaren izena, eta esan bezala, Balantzategi baserrian jaio zen Espainiako gerra zibila amaitu eta gero. Lehengo urteetan Balantzategin Mo deituriko lagun bat izaten izan zuen. Beste behi beltz bat, La Vache qui Rit deitzen zen. La Vache apur bat erotuta zegoen, adibidez, behi bat izan ordez basurde bat izatea nahiago zuelako.
Mo ez zen behi makala, eta apurka-apurka konturatu zen zer gertatzen ari zen baserrian. Errota batetik hiru gizonek zelatatzen zuten baserria ia egunero, eta La Vache qui Riten arabera hiru gizon horiek gerra irabazi zuten. Balantzategiko jendea, ordea, gerrako galtzaileak ziren.
zergatik egun batzuetan, ugazabek ukuiluan gordetzen zituzten behi beltz guztiak eta besteetan, berriz, gorriak?
La Vache eta Mo konturatu ziren, hura komunikatzeko kode bat zela. Behi beltzak ukuiluan baldin bazeuden ugazaben lagunak jaisten ziren mendietatik janariak jasotzeko, eta gorriak bazeuden, ordea, baserria guardia zibilez inguratuta zegoen. Zein ziren mendiko lagunak? Zergatik zebiltzan ezkutuan? Halako galderak egiten zizkieten Mo eta La Vachek beren buruei.
Egun batean zelatariak konturatu ziren nola funtzionatzen zen komunikatzeko kodea eta ugazabak eta lagunak kartzelara bidali zituzten. Gure lagunak eta beste behia bakarrik geratu ziren Balantzategi baserrian.
Egun batean basurde familia bat ikusi zuten haitzulo baten barruan, eta La Vachek erabaki zuen beraiekin geratzea. Mo bakarrik iparralderantz jaitsi eta herri txiki batera iritsi zen. Han Pauline, gazte polit bat, ezagutu zuen eta berarekin joan zen komentu batera, neskak moja izatea erabaki zuelako. Komentuan oso pozik bizi zen Paulinekin bere azken urteak.