Behaketa zuzena eta ez zuzena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,4 KB
Xede-taldea aztertu. Ezinbestekoa da targeta ondo definitzea: Nolakoa da talde hori? Non dago? Non eta nola kontsumitzen du?
Estrategia(k) garatu. Helburu bakoitzeko estrategia bana prestatu. Argi izan behar da zer eta nola komunikatu nahi den.
Komunikabideak aukeratu. Aukera onena Offline/On line komunikabideak konbinatzea da.
Kanalak aukeratu. Eskuratu zenbait datu kanalak baloratu eta alderatzeko: zabalkundea, audientziak, argitaratze-egutegia, prezioak, formatuak, baldintzak…
Formatuak aukeratu. Helburuei eta aurrekontuari ondoen egokitzen direnak hartu. Neurria baino garrantzitsuagoak dira iragarkiaren sormena eta kokapena.
Aurrekontua egin. Planaren aurrekontu itxia egin. Komeni da komunikabide bakoitzerako diru-kopuru zehatza finkatzea. Hedabideekin negoziatu behar da.
Egutegia edo timing-a diseinatu.Komunikazio-ekintzen egutegia eta maiztasuna erabaki (egun eta ordurik onenak hartu). Aztertu kanpainak iraungo duen denbora-tartean eragina izan dezaketen faktoreak. Abdez, zein urtaro den, herrian edo inguruan festarik baden, eta abar.
Planaren analisia egin. Atalik garrantzitsuena da ahalegin guztiek fruiturik eman duten edo ez jakitea. Emaitzak amaieran bakarrik ez, kanpainan zehar jarraipena egin behar da, okerrak zuzentzeko.
7. EKITALDIAK ANTOLATZEKO GAUR EGUNGO JOERAK
Ohiko bihurtu dira enpresek gizarte-erantzukizuna dutela nabarmentzeko akitaldiak, enpresak herritarrengandik gertu daudela erakutsi eta haien konfiantza lortzeko:
Saihestu egiten dira botere ekonomikoa erakusten duten ekitaldiak
Ugaritu egin dira gizarte gaiekin eta egoera errealekin lotura dutenak
Sormen handiko ekitaldiak izaten dira parte-hartzaileek zentzumen guztiekin goza dezaten.
Teknologia berriak asko erabiltzen dira
Xede-taldearekin hizkuntza argia, zuzena eta gertukoa erabiltzen da (parte-hartzaileen eta sustatzailearen/antolatzailearen arteko hesia hausteko). Horrek sinesgarritasuna eta konfiantza ematen dio publikoari eta bi aldeen arteko harremana indartzen da.
Segurtasun-neurri zorrotzak hartzen dira.
Ekitaldia ongizatearekin eta osasunarekin lotzen da (catering-a, programako saioak, oparia, apaingarriak…).
Enpresa sustatzaileak ekitaldia eraginkorra izan den ala ez jakin nahi izaten jarraitzen du.
8. EKITALDI KORPORATIBOEN ZENBAIT FORMATU BERRI
Formatu berriak originalak eta sormenez beteak izaten dira, eta publikoa harritzea dute helburu:
Bilerak: web-mintegiak, speed networking, world café, team building…
Promozio-ekitaldiak: flashmob-ak, ipuin-kontaketa, ekitaldi tematikoak…
Kongresuak: Pecha Kucha, TedX…
Azokak: azoka birtualak, azoka hibridoak…