Behaketa Trensa eta Waldorf Ostadarra: Haurraren Garapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,9 KB

Nik, behaketa trensa bezala, balio grafikoko eskala aukeratu dut. Nire ustez, grafiko honen bidez, haur bakoitzaren garaoena zehazki ez da agertzen, baina, beharrezkoa den informazioa azaleratzen da. Nik sortutako behaketa trensa hau, hezitzaileok hilabetean bi aldiz bete beharrezko fitxa izango da.

Taula hau hezitzaileentzat zein gurasoentzat baliogarria da, beraien haurraren garapen prozesuaren informazioa ematen baitu. Taula honetan haurraren momentuko argazkia jasotzen du, baina bi astetik behin betetzen bada hilabete batean haurrak ematen duen aurrerapena ikusiko da eta oso erabilgarria da helduentzat. Hala ere, gurasoekin hiru hilabetean behin elakrtuko naiz eta txosten honen bidez emango diet haurraren garapenaren buruzko informazioa.

Azken finean, taula hau baliogarria praktikoa eta ahalik eta informazio gehien jasotzen duen taula bat izatea nahi dut. Hortaz, sinplifikatu egin ditut itemak, baina haurraren aspektu askori erreparatzen dioten itemak direnez, oso erabilgarria da. Bisulaki ere ikusteko atsegina eta argia da, itemak ez dira luzeegiak eta maiztasuna era argia dela iruditzen zait. Gainera taula betetzeko modua karratuak markatzea denez eta ez testu bat idatzea, betetzeko erreza da eta ez du denbora askorik kentzen. Hau garrantzitsua iruditzen zait haur eskola batean lanean ari diren profesionalentzat, denbora ondo banatu behar delako eta ez dudalako nahi behaketa tresna batek denbora gehiegi kentzea. Taula hau praktikoa eta ragia dela iruditzen zait haur eskola baterako. Jolasean zentratua dago, hau delako lantzen dugun irakasgaietako bat ziklo honetan.

Hona hemen taula:

Izena:

Data:

Behatzailea:

Beti

Ia beti

Gutxitan

Ia inoiz ez

Inoiz ez

Lurrean dagoelarik objetuak manipulatzen ditu.

Objetuak bata bestearekin ahokatzen ditu, bata bestearekin harremanduz

Objetuak behatzen ditu

Beste haurrekin objetuak partekatzen ditu

Jolasterako orduan jolasari ematen dio garrantzia

Joalsterako orudan beste haurrekin harremantzen da

Joalsterako orduan bere denbira hartzen du objetuak aztertzen edo hauek ematen dizkien aukerak aztertzen

Zailastunen aurrean autonomiaz jokatzen du



Jostailu Egokia

Waldorf ostadarra

-Haurrak eskuratzen dituen gaitasunak:-

Haurrari sormena garatzen dio, gainera, garapen sentsoriala eta kognitiboa lantzen laguntzen dio haurrari.Beste alde batetik:

-Ordenatzen, sailkatzen eta taldekatzen laguntzen die.

-Mugimenduarekin lotutako trebetasunak garatzen ditu.

-Egur inperfektu eta naturalak informazio sentsorial baliotsua ematen die.

-Piezen forma, tamaina eta koloreak bereizten laguntzen die.

-Jolasteko aukera asko ematen dizkie haurrei. Honekin, haurrek jolas sinbolikoa eraiki, ahokatu, pilatu eta praktikatu dezakete, haurtzaroan ikasteko funtsezko tresna da.

-Arreta eta konzentrazioa bultzatzen ditu.

-Motrizitate fina eta lodia lantzen da.

-Helburua-

Jostailu honen helburua, haurrak esperimentazioaren bidez, eta artean, musikan eta eskulanetan oinarritutako jardueren bidez iakstea da. Kalitatezko jolas-orduez betetako haurtzaro zoriontsua izan dezaten eta etapa bakoitzean beren adinak eskatzen dituen jarduerez goza dezaten.

-Zergaitik egokia?-

Oso egokia iruditzen zait, haurraren gaitasunak ia guztiz trebatzen direlako eta aukera anitzak ematen dizkiolako jolasteko garaian. Gainera Elizondoko haur eskola ikustera joan ginenean ikaragarri gustatu zitzaidan eta han zebilen hezitzaileak komentatu zuen, haurrei ikaragarri gustatzen zaiela waldorf ostadarra, honekin esan nahi dut haurrei arreta deitzen diela duen forma eta koloreengatik.

Hezitzaile naizen aldetik, familiei edo ezagunei gomendatuko nieke jostailu hau erostea, material naturalekin egina dagoelako eta haurrari lehen esan bezela garapenean trebetasunak garatzen laguntzen dielako, hala nola, psikomotrizitatea eta garapen sentsoriala.

Entradas relacionadas: