Begiaren Funtzionamendua eta Ikusmen Akatsak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,02 KB
Objektuaren hurbiltasunaren araberakoa da: zenbat eta hurbilago egon, irudia handiagoa izango da; eta zenbat eta urrunago egon, irudia txikiagoa. Gure begia sistema optiko modura har genezake, ondoko elementuez osatua:
- Kornea: dioptrio esferikoa.
- Kristalinoa: lentea.
Hurbil dagoen objektu bat fokatzeko, muskulu ziliarrak uzkurtu egiten dira, kristalinoaren forma aldatuz, esferiko bihurtuz. Distantzia fokala eta kurbadura-erradioa ere txikitzen dira. Fokatze-gaitasun horri egokitzapena deritzo. Horri esker, giza begia begitik 25 cm-ra dauden objektuak argi ikusteko egokitu daiteke; puntu horri begiaren puntu hurbila deritzo.
Kornea: begia inguratzen duen mintz erresistentearen atal gardena da, argia bertatik barneratzen delarik.
Kristalinoa: lente konbergentearen forma duen gorputz biguna.
Erretina: begiaren barnealdea estaltzen duen mintza da. Bertan proiektatzen da objektuen irudia. Argiaren eraginpean sentikorrak diren zelula geruzaz osatuta.
Gihar ziliarra: kristalinoa mugitzeaz arduratzen den begiko giharra da, dilatazio edo uzkurtzearen bidez. Kornearekin lotua dago, eraztun forma du eta lotailu batzuen bidez inguratzen du. Gihar ziliarrak eta inguruko ehunek gorputz ziliarra eratzen dute, eta egitura honek kristalinoa lautu edo borobildu egiten du, bere luzera fokala aldatuz.
Ikusmen Akatsak
Miopia
Begiko akatsa da. Akats hau duten pertsonek ondo fokatu ditzakete objektu hurbilak, baina ez urrun daudenak. Urruneko puntua distantzia finitu batera dago, metro gutxi batzuetara. Ondorioz, begi miopeak ezin ditu garbi ikusi hori baino urrunago dauden objektuak. Irudia ez da erretinan sortzen, aurrerago baizik.
Akats hau zuzentzeko, lente dibergenteak erabili behar dira. Izpiak ardatz nagusitik urruntzen dira, eta horri esker kristalinoak erretinan fokatuko du.
Hipermetropia
Hurbileko puntuak garbi fokatzeko zailtasuna da. Hurbileko puntua normala dena baino urrunago dago. Irudia erretinan sortu beharrean atzerago sortzen da, eta ikuspegi lausoa sortzen du.
Hau zuzentzeko, lente konbergentea erabili behar da. Lenteetan izpia errefraktatzean, izpiak hurbildu egiten dira ardatz nagusira, eta horri esker kristalinoak irudia erretinan eratuko du.
Coulomb-en Legea eta Eremu Elektrikoa
Coulomb-en Legea
Coulomb-en legeak dio: bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen-indarra bi kargen biderkaduraren zuzenki proportzionala da, eta bien arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala.
Indar elektrikoek ondorengo ezaugarriak dituzte:
- Indarra kargak biltzen dituen lerro zuzenaren norabidekoa da. Kargak zeinu berekoak direnean, indarra aldaratzailea da.
- Distantziarako indarrak dira, eta ez da inolako ingurune materialik behar kargen artean indar horiek eragin dezaten.
- Beti binaka ageri dira, akzio-erreakzioaren printzipioan azaltzen denez.
- Indar elektrikoek gainezarmenaren printzipioa betetzen dute.
Eremu Elektrikoa
Gorputz kargatu batek karga elektrikoa edukitzeagatik bere inguruko espazioaldean sortzen duen perturbazioa da.
Eremu Elektrikoaren Intentsitatea
E, puntu horretan jarriz gero karga positiboaren unitateak jasango lukeen indarra da.
Karga Puntual Baten Eremu Elektrikoa
Ondoko baldintzak bete behar dituzte:
- Espazioko puntu bakoitzean, eremu elektrikoaren intentsitate-bektorea eremu-lerroen tangente ukitzailea da, biek norantza berbera izanik.
- Eremu-lerroen dentsitatea, hau da, azalera-unitateko lerroekiko perpendikularki jarritako gainazala zeharkatzen duten lerroen kopurua, eremu elektrikoaren moduluaren proportzionala da. Hots, eremu lerroek zenbat eta estuago jarrita egon, eremu elektrikoa hainbat eta bortitzagoa da.
- Eremu lerroak beti sortzen dira karga positiboetan, handik irteten baitira; eta karga negatiboetan bukatzen dira.