Begia: Egitura, Funtzionamendua eta Akatsak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,55 KB
Begia: Egitura eta Funtzionamendua
Begia tresna optikoa da, bere betebeharra objektuen irudi erreala erretinan osatzea da. 2,5 cm inguruko diametroa duen esfera da eta osagai hauek ditu:
- Kornea: Argi-izpien sarrera. Zati gardena, dioptrio esferikoa da. n=1,37. Izpien errefrakzio nagusia egiten du.
- Humore urtarra: Uraren antzekoa, n=1,33 eta gardena da.
- Irrisa: Diafragma da, begian sartzen den argia kontrolatzen du.
- Kristalinoa: Lente konbergente bat da, irudi erreala erretinan osatzen du. Horretarako, kornean gertatu den errefrakzioarekin batera, izpi-sortaren ixtea osatzen du. Errefrakzio-indizea 1,42.
- Humore beirakara: Begia betetzen duen uraren antzekoa da, n=1,33.
- Erretina: 125 milioi zelula fotosentsible ditu: konoak eta bastoiak. Bastoiei esker ilunpetan ikusten dugu (zuri-beltzean), kolorearekiko sentiberak ez dira. Konoek argi intentsitate handiagoa behar dute kitzikatzeko eta kolorekiko sentiberak dira.
- Fobea: Kono gehienak hor daude eta ez dago bastoirik. Zerbait zuzen begiratzen dugunean, fobeako konoetan osatzen da irudia.
- Puntu itsua: Nerbio optikoa bertan irteten da. Zelulak elikatzeko odol-hodiak ere bertan sartzen dira. Bertan ez dago ez kono ez bastoirik.
Egokipena eta Puntu Hurbila
Irudia beti erretinan osatu behar dugu: erreala, alderantzizkoa (zelulak ongi kitzikatzeko) eta, ondorioz, tamaina txikia du. Begiaren foku-distantziak (kristalinotik erretinarainoko distantziak) ezin baitu izan 2 cm baino handiagoa, eta objektua, beraz, 2f baino urrutiago egongo da. Distantzia ezberdinetara ikusteko, kristalinoaren forma aldatu egiten dugu. Prozesu horri egokipena deitzen zaio.
Normalean, begia erlaxatuta dagoenean, infinituko irudia erretinan osatzen du. Baina objektua gertuago dagoenean, kristalinoak ezin ditu izpiak erretinan bildu, eta bere forma aldatu behar du (loditu). Orduan, urrutikoa desenfokatuta dago. Baina puntu bat iristen da non, topera egokituta ere, ezin duen hain gertuko gauza ikusi. Puntu horri puntu hurbila deitzen zaio. Haurrek 10 cm-ra dute, heldu normalek 25 cm-ra, eta adinekoek urrutiago. Arkatz bat hurbiltzen badugu, foku-distantzia (f) 15 mm denez, F-ra hurbildu ahala irudia handiagotu egingo da.
Ikusmenaren Akatsak
Begiaren distantzia fokala 15 mm ingurukoa da. Objektuak beti 2F baino urrunago egon behar dira irudia erretinan kabitzeko. Guk, begiarekiko s distantzia desberdinetara dauden objektuak (infinitutik hasi eta nahiko gerturaino) ikus ditzakegu, eta hau s' finkoa izanik (erretinaren posizioa), s aldatzean egokitzapenari esker f' txikitzen dugu kristalinoaren forma aldatuz.
Miopia
Begi miopeak ezin du urrun dauden objektuen irudia erretinan osatu. Begia luzeegia da, edo kristalinoak gehiegi ixten du izpi-sorta, eta hau ez da erretinan biltzen, aurrerago baizik. Objektu baten puntu batetik datozen izpiek mantxa bat ematen dute erretinan, eta objektua desenfokatuta ikusten du. Urrunen ikusten duena 50 cm-ra egon daiteke (miopiaren arabera). Gertutik ez du arazorik, begi normalak baino gertuago dauka puntu hurbila, bere izpi-sortak gehiegi ixteko gaitasunari esker. Miopia konpontzeko, lente dibergentea jarri behar da. Urrunetik paralelo datozen izpi-sorta lentean ireki egiten da, begiaren urrutiko puntutik baletor bezala, eta honek irudia erretinan osatzen du. Lenteak infinituan dagoen objektua (s=-infinitu) begiaren urrutiko puntura eramaten du (s'=UP).
Hipermetropia
Begi hipermetropeak ezin du gertu dauden objektuen irudia osatu. Begia motzegia da, edo kristalinoak gutxiegi ixten du izpi-sorta. Egokitu gabe, infinitutik datorren sorta ez da erretinan osatzen, atzerago baizik. Gertu dauden puntuetatik datozen izpiak biltzeko, kristalinoaren ixteko gaitasuna gainditu egiten da, eta ez du lortzen irudia erretinan biltzea. Bere puntu hurbila 25 cm baino urrunago egongo da. Lente konbergentea erabili beharko da. Hauek kristalinoari lagundu egiten diote gertutik oso irekia datorren izpi-sorta biltzen, 25 cm-ra kokatua dagoen objektua bere puntu hurbilean balego bezala, horren irudia ondo osatzen baitu (s=-25 cm, s'=PH).
Begia eta Argazki-kamera
Argazki-kamera: Begiaren antza du, distantzia ezberdinetara dauden objektuen irudiak leku finko batean nola osatzen dituen ikusteko. s oso desberdina izan daiteke, eta printzipioz f' finkoa da. Kamerak lente konbergente bat baitu.