Begi atalak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 34,64 KB
PERTZEPZIOA: Irudiak begietara iristen zaizkigu argiaren era argiak objektuetan duen islaren bidez. Begiak 3 informazio mota hautematen ditu:
-gauzen kokapena
-argiaren intentsitatea
-kolorea
Argia auteman, nerbio-energia bihurtu eta garunera eramateko beharrezko elementuak dituen egitura anatomikoa da begia, garunean kokatzen da pertzepzioa. 3 elementu fisiologiko behar dira irudiak ikusteko eta interpretatzeko:
-begia
-nerbio optikoa
-garuna
IKUSMEN PROZESUA: 1.Argia begi ninitik sartzen da, eta begi niniak argiaren sarrera erregulatzen du irisaren bidez(gehiago irekitzen da argi asko behar denean eta alderantziz) 2. Argia kristalinora igaro eta irudia sortzen da 3. Argia erretinara iristen da eta han zelula argiarekiko sentikorrek(konoa eta makilak) argi estimulazioa jasotzen dute. 4. Makilak eta konoak nerbio zelularekin daude lotuta eta zelula horiek nerbio optikora pasarazten dute estimulua. Pasartze horretan nerbio optikoetatik transmititzen den argi energia estimulu elektriko bihurtzea da. 5. Nerbio optikoa garunera iritsi eta bat egiten du kiasma optikoan. Nerbio zuntzak banatzeko eginkizuna du. 6. Nerbioak banatu ondoren, sortzen diren zuntzei traktu optiko deritze. 7. Nerbio seinaleak garun azaleko eskuineko eta ezkerreko lobulu okzipitaletara iristen dira, eta jaso dituen estimuluak bertan interpretatzen ditu garunak modu kontzientean izandako ikusmen gisa.
IKUSIZKO KANALA: Begiak kanpoko argia eta irudia jasotzen ditu, eta begiak fokatu ets erretinan proiektatzen du. Erretinan berriz nerbio optikotik garuneraino transmititzen diren bulkada elektriko bihurtzen da argi-seinalea. Izan er, garunean sortzen dora irudiak.
BEGIAREN OINARRIZKO ATALAK : Begi globoa, esklerotika, erretina, konoak eta makilak.
Argiak erretinan sortzen dituen nerbio bulkadak garunera transmititzen ditu nerbio horrek. Garunak bulkada horiek interpretatzen dituenean, ikustearen prozesua betetzen da. 1puntu itsua, nerbio optikoa, begiko muskuluak, zilio-muskuluak, begi ninia, kristalinoa (lentea), kornea eta irisa.
PERTZEPZIO-PROZESUA: 1.Giro-argia pertsonarengana iritsi, eta gure begian islatzen da. 2. Islaturiko argi hori begian sartu, eta erretinan inpresionatzen da. 3. Bulkada elektriko bihurtzen diren seinaleak sortzen dituzte erretinaren errezeptoreek. 4. Nerbio optikoek garunerantz bideratzen dituzte nerbio bulkada horiek 5. Bulkada elektrikoak garunera iristen dira, eta han prozesatzen dira 6. Pertsona eta ingurua ikusten ditugu.
HAINBAT TEORIA PROZESU DAUDE: Gestalt-aren teoria: pertsepzioa prozesu osoa da, solte dauden gauzak formetan eta egituratan antolatzeko modua ematen duena. "ikus eremua" kontzeptua abiapuntu hartuta, Gestalt-ak "garun eremua" dagoela ikusten du, eta bertan bukatzen da pertzepzioaren prozesua. Gestalak formaren ideia ingeradaren ideiarekin lotzen du. Hori dela eta, ingerada baten barruan ikusten dugun espazioa irudia da, eta gainerakoa atzealdea.
GESTALT-AREN TEORIAREN LEGEAK: Gestalt-ak hainbat printzipio definitzen ditu, horiei esker formak osotasunean ikusten ditugu. 2 lege hauek dira printzipio horien oinarria :
-Irudia/atzealdearen legea
-Forma onaren legea
Irudia/atzealdearen legearen arabera, pertzepzioaren mekanismo bati esker, gure arreta objektu bateak edo objektu talde batean jartzeko hoera digu, eta nabarmen egiten dugu objetuak inguratzen dituzten gainerako objetuetatik.
-muga komun bera duten irudiak dsudenean irudi gisa ikusten diren elementuek forma dute eta atzealdeko elementuek ez dute formarik
-irudia beti geratzen da atzealdea baino nabarmenago
-irudiaren kolorea trinkoagoa dela ematen du, atzealdea berriz lausoagoa agertzen da.
Pregnantziaren legea/forma onaren legea: elementuek pertzepzio esperientzia bat osatzen dute. Lege honek printzipio hauek ditu:
Hurbiltasuna : hurbil dauden estimuluek unitate bateko zati gisa hautemateko joera dute. Bata bestetik hurbil dauden elementuak erlazionatzen ditu,
Antzekotasuna: antzekoak diren estimuluek pertzepzio beraren zati gisa hautemateko joera dute.
Norabide ona: elementu jarraituek osatutako konfigurazio egonkorragoa da. Hainbat elementu ilaran edo kurba uniforme batean taldekatzean nabaritzen da.
Itxiera: behatzaileak osatu gabeko irudi bat bukatu du formaren pertzepzioaren erraztasun eta egonkortasun handiagoa lortzeko.
PERTZEPZIOAREN TEORIA PSIKOFISIKOAK:
2 KONTZEPTU : - Ikus mundua: hautematen da eta ezaguna da, mugagabea, etengabe eta zentrorik gabekoa, eginkorra, sakontasunarekin eta tamaina eta forma iraunkorreko objetuekin-ikus eremuak:sentitzen eta ikusten da, mugatua, bere basterrekiko orientatua eta formek ez dute sakonerarik eta deformatu egiten dira ikuslearen mugimenduaz.
IRUDIAREN IZAERA:garunean ditugun ideia guztiak irudiak dira, inguratzen gaituen munduko gauzak irudikatzeko balio digute. Irudiaren izaera 3 elementuk osatzen dute: 1. Errealitatearen hautaketa bat da irudia 2. Irudia osatzen duten elementu plastiko espezifikoen multzo bat du. 3. Elementu horiek sintaxi baten bidez daude ordenatuta esanahia izateko. 2 prozesuren araberakoak dira 3 elementu horiek : 1. Irudiari buruz dugun pertzepzioa, errealitatea hautatzeko mekanismoen araberakoa da pertzepzio hori. 2. Irudikapena, hots ikono - izaera horren errealitatea uki daitekeen euskarri batean islatzeko edo agerrarazteko modua.
ZER DA IRUDIA:
Zeinu grafiko gisa emandako mezua da, errealitatearen aldiune baten erreprodukzioa da, irudia ez da errealitatea, errealitate horren atal baten irudikapena baizik, islatzen duen errealitatearen aparteko objektua da.
DENOTAZIOA ETA KONNOTAZIOA:
Eduki Denotatiboa: esanahi objetiboa da. Adb : ahoa itxita daukan txakur baten argazkia, hondartzan.
Eduki Konnotatiboa: esnahi subjetiboa da. Adb: txakur hori lasaitasuna adieraztea.
IKONOTASUN ESKALA: Zenbat eta errealagoa izan gero eta ikonotasun maila handiagoa.
MONISEMIA POLISEMIA
M: zenbait irudik esanahi bakar eta begi bistakoak dute, ikusleak ez du aukerarik irudian agertzen den beste zentzu bat aurkitzeko→ monosemikoak
P: irudiak erakusten dutena baino gehiago adieratzeko gaitasuna dute→ polisemikoak
PUNTUA: Guk nabarmendu eta lehenengitaz ikusten duguna da. 3 puntu mota daude: 1.Zentro geometrikoak 2.Ihes puntuak 3.Arreta puntuak
LERROA: Mugimenduan den puntu bagek eginiko ibilbidea da. 2 funtzio nagusi ditu: seinalatzea ega adieraztea. Lerroaren funtzio plastikoa nagusiak: konposizioari sakonera ematea, planoak banatzea eta espazioa antolatzea, objektuei bolumena ematea eta objektuaren forma zein egitura irudikatzea. 3 lerro mota : 1. Lerroa objektu gisa 2. Ingerada lerroa 3. Itzaleztadura lerroa
INGERADA: Oinarrizko 3 ingerada mota daude, horiek hartuta infinitu forma sortu daiteke: 1karratua, 2triangelua eta3 zirkulua
1 zuzentasuna seriotasuna zintzotasuna
2 tirabira, gatazka akzioa
3berotasuna babesa
NORABIDEA: Oinarrizko 3 norabide adierazten dute
1norabide horizontala eta bertikala→ egonkortasuna
2triangeluak norabide diagonalak → ezegonkorra, probokatzailea
3kurba→ errepikapena, berotasuna
EHUNDURA: Ukimenaren ezaugarriak eta gainazal sentsazioak adierazten dituen ikusizko elementua, Ehundurarekin dugun esperientziarik handiena ez da ukimenezkoa, optikoa baizik
TONUA: Irudiak 2 dimentsio dituenez, tonuen kontrasteak sakonera sentsazioa sortzeko modua ematen du
KOLOREA:Ikusizko elementurik emozionalena ega adierazkorrena da
BATUKETA SINTESIA: Argia sorrarazten duten baliabideetan erabiltzen da. Oinarrizko kolore gisa: gorria berde eta urdina
KENKETA SINTESIA: Argia islatzen duten baliabideetan erabiltzen da. Oinarrizko kolore gisa: ziana, horia eta magenta