Baso Suteak eta Ekosistemen Dinamika: Kausak eta Berreskurapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,94 KB

Baso Suteak: Kausak eta Eragileak

Suteen Jatorri Nagusiak

  • Landareen erretzeko erraztasuna (Pinus radiata, koniferoak...)
  • Klima bero eta lehorra
  • Material sukoien presentzia lurzoruan (orbela, pinaburuak...)
  • Tximistak
  • Eguzki-izpiak baldintza berezietan
  • Lehorteak
  • Sua nahita piztu (%90 kasuetan)
  • Arduragabekeria: nekazaritza-lanak, abeltzaintza-lanak

Kausa Naturalak eta Gizakiak Eragindakoak

Basoko sute asko kausa naturalek eragindakoak dira, esaterako, tximista baten eraginez sortutakoak. Hala ere, gaur egungo sute gehienak gizakiak eragindakoak dira, zuhurgabetasun bat dela eta sorturikoak (adibidez, erretura kontrolgabeak), edota apropos eragindakoak.

Suteak gertatzeko, eragile abiotikoek garrantzi handia dute; klimak, esaterako. Zenbait ingurunetan, klima beroa eta lehorra denean, lurzoru gaineko material sukoiengatik eta beste baldintza batzuk direla-eta, sua azkarrago zabaltzen da.

Baso Suteen Ondorioak

Ingurumen eta Ekonomia Kalteak

  • Landare eta espezie galera
  • Ekosistemaren hondatzea (flora, fauna eta lurzoruaren kaltea)
  • Lurzorua babesik gabe gelditu, higadura erraztuz
  • Desertifikazio-arriskua
  • Baso ondasunen galera: zura, erretxina, kortxoa, janariak, CO₂ xurgatzeko gaitasuna…
  • Kultura-ondarearen galera
  • Kalte ekonomiko handiak: birlandaketaren kostuak, kalteen errekuperaziorako diru-inbertsioak

Baso horrek ematen dizkigun ondasunak galdu, bizidunak kaltetu edo hil, eta lurzorua babesik gabe gelditu, errazago higatuz. Horrek desertifikazio-prozesua hasteko arriskua dakar.

Suteen Osteko Prozesuak eta Prebentzioa

Ekosistemaren Berreskurapena

  • Espezie kolonizatzaile berriak agertu.
  • Ekosistemak berreraikitzen hasi.
  • Urte luzeak behar izaten dira heldutasun-egoerara (klimaxera) iristeko.

Sutearen ondoren, gertatzen diren aldaketak oso nabarmenak dira. Urte asko behar dira ekosistema hasierako baldintzetara itzultzeko, heldutasunera edo klimaxera iristeko.

Prebentzio eta Kudeaketa Estrategiak

  • Aurreikuspena: heziketa, material sukoia kentzea, suebakiak sortzea.
  • Iragarpena: arrisku-zonen zaintza-sareak ezartzea.
  • Detekzioa eta erantzuna: sutea ahalik eta azkarren atzeman eta itzaltzea.
  • Basogintza egokia: espezie egokiak landatzea eta kudeaketa arduratsua.
  • Herritarren inplikazioa: jarrera arduratsuagoa sustatzea.

Ekosistemaren Oreka eta Autoerregulazioa

Populazioen Aldaketak

Ekosistema bat heldutasunera edo klimaxera iritsi arren, populazioek aldaketak izan ditzakete. Aldaketa horiek hainbat faktoreren ondorioz gertatu daitezke:

  • Abiotikoak: urtaro-aldaketak, klima...
  • Biotikoak: lehia, harraparitza...

Fluktuazio Ekologikoak

Fluktuazioak bizidunengan gertatzen diren aldaketak dira. Aldaketa baten aurrean, komunitate biologiko baten oreka autoerregulazio-sistemen bidez mantentzen da:

Fluktuazio Ziklikoak

Migrazioa

Ingurumen-faktoreak kaltegarriak direnean, banakakoek edo populazio osoek migratu egiten dute (hotzagatik, elikagai faltagatik...), baldintza hobeagoen bila. Migrazioaren ondorioz, populazio bateko banako-kopurua murriztu egiten da eta, beste batean, handitu.

Harrapari-Harrapakin Harremana

Ekosistema batean zenbat eta harrapakin gehiago izan, orduan eta gehiago hazten da harrapari-kopurua. Ondorioz, harraparien ehizak harrapakin-kopurua gutxitzen du.

Fluktuazio Irregularrak

  • Klima-aldaketa handiek sortuak.
  • Gizakia: Oreka desegin edo populazioan fluktuazio handiak sor ditzakeen eragile ahaltsuena.

Segida Ekologikoak: Ekosistemen Eboluzioa

Zer da Segida Ekologikoa?

Segida ekologikoak ekosistemek izaten dituzten aldaketak aztertzen ditu, oreka lortzeko ekosistema jakin batean bere barne-dinamikak direla eta gertatzen den espezieen aldaketa prozesua, hain zuzen ere.

Ekosistemen Oreka Lortzea

Ekosistemen oreka prozesu motel eta pixkanakako baten bidez lortzen da, egonkortasunik ez duten komunitateak aldatuz eta egitura konplexuagoak sortuz. Ekosistema bat orekan dagoela esaten da denborarekin oso gutxi edo bat ere ez denean aldatzen.

Segida Ekologiko Motak

  • Segida Primarioak: Inoiz okupatuta egon ez diren lekuetan gertatzen dira, hala nola irla berrietan edo dunetan.
  • Segida Sekundarioak: Lehen okupatuta egon diren lekuetan gertatzen dira, baina hondatu direnetan (adibidez, sute baten ondoren).

Segida Ekologikorako Faseak

  1. Bizidunek lurraldea kolonizatu.
  2. Beste espezie batzuk sortu.
  3. Espezie arteko lehia eta ekosistema egituratzen doa.
  4. Klimax komunitatea lortu.

Entradas relacionadas: