Baskoien Bizimodua eta Bisigodoek Baskoiak Menderatzeko Kanpainak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,81 KB

Baskoien bizimodua

Arkeologia-datuek adierazten dute gaur egungo Euskal Herriko iparraldeko aldean, bertako biztanleak abeltzaintza jarduera tradizionalari lotuta zeudela eta bizirauteko ekonomia zutela. Herrixketan bizi ziren, haien usadioei eusten zieten eta ia ez zuten harremanik beste lurralde batzuekin.

Txanponik ez zuten ezagutzen. Horregatik, merkataritza ez zegoen oso garatuta eta trukea erabiltzen zuten. Inoiz diruaren funtzio betetzen zuten zilarrezko xafla txikiak ere erabiltzen omen zituzten.

Gizartea adinaren eta mailaren arabera zegoen antolatua. Gizonek emakumeek baino botere handiagoa zuten, nahiz eta emakumeek garrantzi handia izan nekazaritza lanetan.

bisigodoek baskoiak menderatzeko kanpainak

  • 581.ean LeovigildokVictoriacum gotorlekua eraiki zuen, Gazteiztik hurbil, Arabako lautadan, baskoien kontrako bere garaipen militarra sendotzeko asmoz.

  • Suintilak, hondamendi latza eraginen zien baskoiei 625.ean Oligitum (olite) gotorlekua eraikiz, baskoiak beraiek esklabo gisa erabiliz.

  • 711.ean Iruñea setiatzen zegoen Rodrigo errege bisigodoa musulmanek Tarifatik Penintsula inbaditu zutenean.

Entradas relacionadas: