Barrunbeak eduki
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 14,88 KB
Entrama ederra | Sake ederra |
Burua lehenengo lepotik
Igual segitu
Sits eta bits jan
Bapo jan
Inon direnak esan
Kristorenak esan
Inbidia banatu zenean, zuk eraman zenuen zakurik handiena!
Bekaizti hutsa zara
Hori zer soma
Zerbait asmatzen ari da
Porru eginda gelditu
Neke-neke eginda
Ur handitako arraina
Handi-mandia da
Ahoan legarrik gabe
Argi eta garbi
Urak egingo du bide
Horrela gertatuko da, ikusiko duzu
Ihiak bezala edaten duk
Izugarri edaten duk
Aldez edo moldez lortu
Nola edo hala lortu
Ilargia labe gainean bizi
Oso ondo bizi
Plaza gizona
Jendeen aurrean ez dauka lotsik
Esku orotako makila
Edozein egoetara ondo moldatzen da
Hamaika ikusteko jaioak gara
Egoera arrigarri baten aurrean erabilitako esaldia
Ez daukat sosik ere
Ez daukat tzakur tzikirik ere (ez daukat dirurik)
Egon adi horretan!
Berehala sinestuko diat! Tira! Tira!
Gela eran jarri
Gela egokitu
Hara Txema! Aspaldiko partez!
Hara Txema! Aspaldiko!
Kale egin
Huts egin
Ganbaratik izorratuta
Ez dago burutik sano
Ez du kolpe zorririk jo
Ez du inoiz lanik egin
Bizkarra berotu zioten
Jipoi ederra eman zioten
Ez du pikorio ere egin
Ez du inoiz lanik egin
Bereak eta asto beltzarenak hartu
Astindu ederra eman
Ez zegoen askoren baitan
Oso gutxiren faltan zegoen
Ez dut gurasoen lepotik bizi nahi
Ez dut gurasoen dirutik bizi nahi
Ixilka-misilka sartu da
Zaratarik atera gabe
Oiloek txiza egin harte ez naiz lekutuko
Ez naiz inondik inora lekutuko
Total eginik etorri da
Mozkorturik etorri da
Hagona dabilenean, sabela poz
Jaten dugunean, pozik gaude
Itxi esak sankristiko atea!
Itxi ezak zirrikitua!
Horrek ez dauka makarrik begietan
Hori oso argia da
Ez aurrera, ez atzera
Egoera batetik ezin atera
Hurrengo kukua ez entzun
Hil
Gaur-biharretan
Bi eguneko tartean
Nora ezean ibili
Helmugarik ez izan
Goizeko bostak aldera
Hor nonbait/hor inguru
Arestian
Orain dela gutxi
Zozo garbia izan
Ergel hutsa izan
Harira joan
Gaia kokatu
Mutur joka ibili
Borrokan aritu
Zazpi belarriz egon
Arreta handiz aditu
Zenbat ditu hilak gaur?
Egunaren zenbakia jakin nahi
Saltsatan ibili
Erronkan ihardun
Ezinean ibili
Pattal,makal egon
Begiz jo
Zebait edo norbait guztatu
Atzekoz aurrera
Gauzak aldrebes egin, jantzi...
Sutan egon
Haserre egon
Aurrea hartu
Ekintza batean beste bat baino azkarrago ibili
Larrutik ordaindu
Neke handiak igaroaz ordaindu
Lepoa egin
Apustu egin