Barrokoko Musika: Opera, Zarzuela eta Instrumentala

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB

Barrokoa: Aro Kulturala eta Musika

Barrokoa XVI. mendearen amaieratik XVIII. mendearen erdialdera arte Europan eta bere eraginpeko herrialdeetan eman zen aro kulturala da. Literaturan, eskulturan, margolaritzan, arkitekturan, dantzan eta musikan eragin zuen, garai artistiko berezi bat eratuz.

Barrokoan ahotsetarako musika garrantzitsua zen, baina testura aldatuz zihoala ikusten da. Estilo homofonikoa eman zen, ahots batek besteak baino garrantzia gehiago zuelarik. Musika sentimenduak adierazteko bide bat izan zen, eta horretarako instrumentuak oso egokiak zirela uste zen garai honetan. Ahotsetarako eta instrumentuetarako musika maila berean egon ziren barrokoaren bigarren etapan; hirugarrenean, berriz, instrumentalak garrantzi handiagoa izan zuen. Musika profanoa garrantzitsuagoa izan zen, baina oraindik musika erlijiosoa ere bazegoen.

Instrumenturik ezagunena garai honetan biolina izan zen. Kordazko instrumentuak izan ziren garrantzia handiena hartu zutenak. Baina bazegoen beste instrumentu garrantzitsu bat ere: organoa.

Musika Profanoa

  • Opera

    Garai honetan estilo dramatikoak garrantzia hartu zuen eta opera sortu zen. Antzinako Grezian oinarrituta hasi zen genero berri hau sortzen. Mitologiatik hartutako pertsonaiak hartu ziren gaitzat.

    Opera musika ikuskizun handi eta konplexuena da, poesia, musika eta dantza elkartzen dituena.

    Bakarlariak, koruak eta orkestrak nahasten dira.

    Operaren zatirik garrantzitsuenak hauek ziren:

    • Obertura

      Sarrera instrumentala.
    • Errezitatiboa

      Pasarte erdi-errezitatuak.
    • Aria

      Doinua edo melodia era apainduagoan zegoen. Bakarlariak bere ahotsaren ahalmenak erakusten zituen.
    • Interludio instrumentala

    • Koruak

  • Zarzuela

    Genero eszenikoa da, non pasarte abestuak eta mintzatuak txandakatu egiten baitira.

Musika Erlijiosoa

Barrokoko musika molde erlijioso nabarmenenak:

  • Kantata
  • Korala
  • Oratorioa
  • Pasioa

Musika Instrumentala

  • 1600etik aurrera, musika instrumentalak ahotsaren besteko garrantzia izan zuen lehenengoz.
  • Orkestra modernoa sortu zen, eta harizko musika-tresnak bertako bizkarrezurra izan ziren.
  • Estilo berrien eraginez, XVII. mendean musika kontzeptu batzuk aldatzen joan ziren, batez ere Italian. Musika bi ahotsetan kontzentratu zen, soprano eta baxuan, eta gainontzeko musika-espazioa inprobisatutako akordeekin bete zen.
  • Berrikuntzen artean kontzertu estiloa aurkitzen dugu. Estilo honetan kontraste ugari sartzen dira, soinuaren intentsitatean, abiaduran eta musika-tresnen arteko aurkakotasuna eraginez.
  • Musika instrumentalaren barruan forma musikal ezberdinak asmatu ziren: Sonata, Kontzertua, Fuga, Suitea.

Entradas relacionadas: