Barrokoaren Artearen Gakoak: Eskultura eta Rembrandt

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,2 KB

Barrokoaren Eskultura: Ezaugarri Orokorrak

Arkitekturarako aipatu ditugun ezaugarriak baliagarri izango zaizkigu eskultura aztertzerakoan ere. Indarra, monumentalitatea eta adierazkortasuna ziren nagusi, eta mugimendua kezkarik handiena.

Mugimendua eta Dinamismoa

Errenazimenduko oreka eta lasaitasunetik urrun, Barrokoak mugimendua eta dinamismoa nahiago ditu. Lerro bihurriak, espiralak, aireak eramandako oihalak, gorputz eta aurpegien adierazkortasuna dira ezaugarri nabarmenak.

Mugimendua, esan bezala, garai hartako artisten obsesioa zen, eta hura adierazteko bide desberdin asko erabili zituzten eskultoreek:

  • Konposizioan lerro diagonalen garrantzia (batzuetan gurutze-forma duten lerro diagonal handien inguruan antolatuta egoten dira koadroetako elementuak).
  • Jantzien kizkurdurak, aurpegien adierazkortasuna eta gorputzen dinamismoa. Eskulturak teatro jarreran azaltzen dira, une eta mugimendu dramatikoak irudikatuz.

Materialak

Brontzea eta kolore desberdinetako marmola erabiltzen zituzten kalitate ezberdinak irudikatzeko (oihalarena, larruarena, etab.).

Gaiak

Erlijiosoak dira gehienbat: martirioak, estasiak eta santuen apoteosiak goraipatzen dira. Erlijio-ereduak herritarrengana hurbildu nahi zituzten. Hilobi-monumentuak ere ugaldu egin ziren, heriotza presente zutelarik. Plaza eta lorategien garapenarekin batera, eskultura mitologikoa ugaldu zen.

Erretaulen Garrantzia

Aipatu beharrekoa da aldareetako erretaulen indar berria: sinboloz betetako eskulturaren eta arkitekturaren batasun izanik, erretaulak irudiz adierazten zuen apaizak hitzez azaltzen zuena, eta, batez ere, erlijio katolikoaren handitasuna.

Eskulturaren Erabilera

Etxeetako fatxadak burutuz, edo lorategietan eta ibilbideetan (San Pedro plaza) lerroan jarritako eskultura-sailak, eta, azkenik, zutabeen eta edonolako euskarrien ordez jarritako eskulturak ziren garai hartako eskulturaren erabilera ezagunenak.

Kokapena eta Funtzioa

Arkitekturaren menpean zegoen gehienetan. Eskulturak leku jakinetarako sortuak ziren: eliza, aldare, hilobi eta iturrietarako eginak. Kasu askotan zaila izaten zen arkitektura eta eskultura bereiztea, biak bat egiten baitziren, asmo berdinen zerbitzura baitzeuden: erlijio katolikoarekiko herritarren debozioa areagotzea.

Gizarte Betekizuna

Eliza eta Monarkia absolutuak goraipatu eta herritarren debozioa areagotzea zen eskulturaren helburu nagusia.

Rembrandt: "Gaueko Errondea" (1642)

Lan hau errealismo barrokoan kokatzen da. Garai hartan, pinturari dagokionez, honako estiloak eman ziren: Klasizista (Carracci), Naturalista (Caravaggio), Errealista (Rembrandt eta Vermeer) eta Barrokoa (Rubens).

Analisi Artistikoa

Konposizioa dinamikoa da, itxuraz desordenatua. Erretratatuek osatzen dute konposizioa, lantzek marrazturiko indar-lerroekin batera. Konposizioaren erdigunean, kapitainaren eta tenientearen irudiak daude. Konpainiako gainerako kideak, berriz, hiru triangelu multzotan daude antolatuta, guztiak ere protagonisten inguruan eta jarrera ugarietan. Pertsonaien eskuetan eta armetan ageri diren eskortzoek mugimendu naturalak dirudite, eta horrek bizitasuna ematen dio lanari.

Argi artifizial batek indarrez argitzen du eszenaren lehen planoa, atzealdean dauden pertsonaiak ilunpetan utzita; horien aurpegiak margotu gabe geratu ziren, Rembrandten lanetan han ateratzearen truke ordaintzen zutenak bakarrik ateratzen zirelako. Bestalde, badirudi berez dariola argitasuna gauerdian noraezean dabilen neska gazteari. Kondairaren arabera, neska hura gaueko erronda egiten zuten kideen maskota modukoa zen.

Amsterdameko guardia-herritarraren konpainiako kideen talde-erretratua agertzen du. Zehazki, kapitainak tenienteari martxa hasteko agindua eman dioneko unea islatzen da. Mihisea kapitainak berak enkargatu zuen, Amsterdamgo milizia herritarraren egoitzako gela bat apaintzeko.

Entradas relacionadas: