Barrokoa: Ezaugarriak eta Adibide Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB

XVI. mendearen amaieratik XVIII. mendera arte iraun zuen Barrokoak. Europa eta Amerikara hedatu zen, eta Errenazimentuko arrazionalismoaren aurrean izandako erreakzioa da.

Testuinguru historikoak eragin handia izan zuen artean: alde batetik, Erreforma Protestantea eta Kontrarreforma Katolikoaren banaketa erlijiosoak; eta bestetik, monarkia absolutuen egonkortzeak. Herrialde katolikoetan, artea elizaren eta monarken esku zegoen, eta propaganda funtzioa betetzen zuen.

Artean, Errenazimentu garaiko oreka, arrazoia eta edertasunaren aurrean, errealitatea, bat-batekoa eta egunerokoa interesatu zitzaizkien. Boterea eta autoritatea azpimarratzeko, arte monumentala, harrigarria, aberatsa eta liluragarria egin zuten. Mugimendu eta tentsio dramatikoa zuten eskulturak ziren, eta pinturan airetiko perspektiba erabili zen. Limurtzearen, fantasiaren eta mugimenduaren artea zen.

Arte Barrokoaren Ezaugarri Nagusiak

  • Kontrastea erabiltzen zuten, material ezberdinak konbinatuz: adreilua, harria, marmola eta brontzea; eta argian, zonalde ilunak eta argiak uztartuz.
  • Eraikuntza ohikoenak elizak eta jauregiak dira. Iturriak eta ur-jauziak elementu apaingarri garrantzitsuak dira.
  • Hormak apurtu eta okertzen ziren, baita frontoiak, taulamenduak eta zutabeak ere. Lerro okerraren garaia da.
  • Mugimenduarekiko interesa nagusitzen da.
  • Oinplano obalak eta eliptikoak ziren nagusi.
  • Kolorez betetako gehiegizko apaindura nagusi zen.
  • Ordena erabilienak korintiarra eta konposatua dira.
  • Arkitektura, eskultura eta pintura uztartzen ziren, arkitektura nagusi izanik.

Barrokoa Herrialdeetan

Frantziako Barrokoa

J. Hardouin Mansart (1646-1708): Pariseko Ezinduen San Luisen Elizaren egilea da, San Pedro basilikaren bertsio frantsesa.

Euskal Herriko Barrokoa

XVI. mendearen amaierako Espainiako gizarte-krisi sakonaren ondoren, Kontrarreformarekin eta, batez ere, Jesusen Lagundiari esker, artea berpiztu egin zen.

Espainiako Barrokoa

XVII. mendean eta XVIII. mendearen lehen erdialdean garatu zen barrokoa Espainian. Originaltasun handikoa izan zen, eta tokian tokiko desberdintasunak izan zituen. XVII. mendea goren-aldi bat izan zen kulturarentzat, bai literaturan, baita arte plastikoetan ere.

Italiako Barrokoa

Erroma Barrokoaren jaiolekua da, eta Europan egiten dena zehazten du.

Arkitekto Nagusiak

  • Carlo Maderno (1559-1629): Errenazimentutik Barrokora izandako trantsizioaren adibidea da.
  • Francesco Borromini (1599-1667): Berniniren laguntzailea izan zen hasieran, baina haien arteko harremana ez zen batere ona izan. Bere buruaz beste egin zuen.
  • Gian Lorenzo Bernini (1598-1680): Arkitektorik esanguratsuena da. Elizaren botere-nahia ezin hobeto adierazi zuen.

Entradas relacionadas: