Barrokoa: Arkitektura, Eskultura eta Pintura Gida Osoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,94 KB
Arkitektura Barrokoa: Mugimendua eta Dinamismoa
- Italian garatzen hasi zen, bereziki Erroman.
- XVII. eta XVIII. mendeetan hedatu zen.
- Ez zen aurrerapen tekniko handiegirik egin.
- Lengoaia plastiko berri baten erabilera: leiho obalatuak, zutabe bihurtuak, frontoi zorrotzak, etab.
- Elementu arkitektonikoak aldatu egin ziren.
- Mugimendua, dinamismoa eta ikuspegi desberdinak bilatzeko asmoa: taulamenduak, zatitutako kurbadun frontoiak, zutabe salomondarrak, etab.
- Eraikinen fatxadei izaera dinamikoagoa eman zitzaien, sartu-irtenen eta lerro kurbatuen bidez.
- Argi-jokoak garatu ziren barne eta kanpo guneetan, hormak eta baoak estrategikoki jarriz.
- Fatxadak apaingarriz josita zeuden:
- Zutabe salomondarrak eta landare-motibo ugari agertzen ziren.
- Oinplanoak konplexuagoak ziren:
- Eliptikoak, zirkulu-formakoak eta osaketa geometriko konplexuak.
- Arkitektura erlijiosoa (elizak) eta zibila (jauregiak, enparantzak, etab.) garatu ziren. Urbanismoaren garapen nabarmena izan zen.
- Hirigintzak perspektiba-efektuak bilatzen zituen, plazak eta etorbideak sortuz.
- Arkitektoek bi eraikin mota nagusi landu zituzten: eliza eta jauregia.
- Dena aurreikusitako plan baten arabera eraikitzen zen.
- Arkitektura eta urbanismoaren arteko harmonia bilatu zen.
- Elementu garrantzitsuena plaza izan zen.
Eskultura Barrokoa: Dramatismoa eta Adierazkortasuna
- Eskultura barrokoa monumentaltasunean eta naturalismoan oinarritzen da.
- Irudiak naturalismo handiz landu ziren, bai anatomian eta baita jantzien tolesduretan ere.
- Keinu nabarmenenak:
- Dramatikoak ziren eta figurak kanporantz proiektatzen zituzten.
- Mugimendu zentrifugo (zentrutik aldentzeko joera) bortitza irudikatzen zen.
- Mugimenduaren eskultura bihurtu zen.
- Adierazkortasuna:
- Sentimenduak aurpegian islatuz eta gorputzen jarrera dinamikoen bidez lortu zen.
- Material desberdinak erabili ziren: marmola, brontzea, egur polikromatua.
- Polikromia erabiliz argi-kontraste nabarmenagoak lortu zituzten.
- Ez dira dagoeneko konposizio piramidalak aurkezten.
- Diagonal baten edo kurba baten ardatzean itxuratzen dira, bizitasun-efektua eta sentipena eskaini nahian.
- Gogotsu landu eta bultzatu ziren argi-ilunen efektuak eta ehunduren arteko kontrasteak.
- Gaiak:
- Gai erlijiosoak: Kristo, Ama Birjina, santuak, martirioak, etab. Fedea, sufrimendua, etab.
- Erretratuak: Erregeak, Aita Santuak eta goi-agintariak (propaganda eginez, loria, harrotasuna, etab.).
- Hilobi-monumentuak.
- Mitologiari buruzko gaiak: lorategi eta jauregietan.
- Imajineria erlijiosoak adierazteko joera hartu zen.
- Erlijioa izan zen eskultura barrokoak landu zuen gai ia bakarra (bereziki Espainian eta Italian).
- Europa osoan ez zen halako imajineria landu (hau da, intentsitate eta estilo berdinarekin).
- Herriak onartu zuen estetika berri hau.
- Erlijio-baloreak transmititzeko modu berria zen, errealismoz eta dramatismoz beteriko obren bitartez.
- Eliza artisten mezenas bihurtu zen.
- Egur polikromatua erabili zuten irudiei errealismo eta espresio sakonagoa emateko.
- Naturalismoa funtsezkoa izan zen.
- Irudigileek Aste Santuko urratsak sortu zituzten, hauek Kristoren pasio-eszenak irudikatzen zituzten.
Pintura Barrokoa: Kolorea, Argia eta Errealismoa
- Pinturak goreneko maila lortu zuen Barrokoan.
- Mugimendua: konposizio biziagoak.
- Marrazkiaren gainetik kolorea da nagusiena.
- Ez dago konposizio piramidalik. Diagonalak daude koadroaren konposizioan.
- Ikuspuntu behartuagoak.
- Perspektiba desberdinak erabili ziren.
- Adierazpen naturalista bilatzen da: errealismoa.
- Konposizioan desoreka adierazi nahi zen, edo markotik kanpo eszenak jarraitzen zuela adierazi nahi zen. Konposizioak asimetrikoak dira.
- Sakontasuna: pinturak hiru dimentsiotan daudela ematen du. Linea konbergenteak, eskortzoak, argi-efektuak, perspektiba aereoak, etab. erabili ziren.
- Tenebrismoa: argi zorrotz baten bidez argiztatzen da eszena. Eremu argitu eta ilunen arteko kontrastea lortzen da, irudiek egiazkotasun handiena har dezaten. Iruditik kanpo sortzen den argi baten menpean egokitzen da eszena.
- Argiaren hegemonia: argi-itzalak.
- Gaiak:
- Erlijiosoak.
- Erretratuak.
- Ohitura-pinturak.
- Paisaiak.
- Mitologikoak.
- Natura hila.
- Pintura barrokoaren bilakaera:
- Naturalista eta klasizista.