Barroko Musika Europan: Konpositore eta Estilo Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,37 KB

Alemania: Barroko Musika

Johann Sebastian Bach

Bachen garaian, gerra protestanteak agertzen ziren. Protestantismoan musika oso elementu garrantzitsu bihurtu zen. Bach eliza ospetsu batzuetako organo-jotzailea izan zen. Horrela, organorako obra asko sortu zituen (kantatak eta pasioak, besteak beste).

Estiloaren Ezaugarriak

  • Bach gizon erlijiosoa eta protestante sutsua izan zen. Beraz, lan erlijiosoak sortu zituen.
  • Ordura arte agertzen ziren printzipio musikalen arteko oreka lortu zuen: harmonia, melodia eta polifonia.
  • Bere lanean bi mota bereizten dira: musika erlijiosoa eta profanoa.

Bachen Kantatak

Luteroren testu erlijioso batean oinarrituz konposatu zuen musika lan hau.

Forma honetan bakarlariek, koruek eta orkestrek parte hartzen zuten.

Bachen Pasio Generoa

Kristoren pasioan eta heriotzan oinarrituta dagoen kantata erraldoia da.

Ebanjelioan oinarrituta dago.

Pasioetako pertsonaiak: istorioa kontatzen duen ebanjelista, ebanjelioan aipatutako pertsonaiak eta Alemaniako herria (adibidez, San Mateo eta San Joan pasioak).

Ingalaterra: Barroko Musika

Henry Purcell

Purcellek gailurrera eraman zuen Ingalaterrako ahots-forma bat, Anthem izenekoa.

Georg Friedrich Händel

Nahiz eta alemaniarra izan, Ingalaterrara joatea erabaki zuen eta bertan egin zituen bere musika lan guztiak.

Estiloaren Ezaugarriak

  • Koruetarako musikagile handia izan zen.
  • Barrokoaren kontraste guztiak landu zituen. Gainera, bere kontrapuntuak garrantzi txikiagoa izan zuen Bachenarekin alderatuta.
  • Händelen musika irekia eta gortekoa izan zen.

Händelen Ahots Lanak: Opera eta Oratorioa

Garrantzi handiko oratorioak konposatu zituen, adibidez, "El Mesías".

El Mesías-ek hiru zati ditu: Mesiasen etorreraren iragarpena, Kristoren bizitza eta heriotza, eta berpizkundea.

Bere operak gustu aristokratikora egokitutakoak ziren.

Frantzia: Barroko Musika

Frantziako lehenengo barrokoaren ordezkari nagusia Jean-Baptiste Lully izan zen.

Estiloaren Ezaugarriak

  • Argitasun eta ordena handiko musika konposatu zuen.
  • Bere lanak eszenikoak izan ziren batez ere: balletak eta dibertimenduak konposatu zituen.

Beste Konpositore Garrantzitsu Batzuk

  • Jean-Philippe Rameau
  • François Couperin

Espainia: Barroko Musika

Garai honetan Espainiako musikan hainbat elementu aurkituko ditugu, horien artean:

  • Koru anitzen arteko kontrasteak bilatzea.
  • Ahots kopurua handitzea.

Musika erlijiosoak bere garrantzia mantendu zuen.

Soler Abadearen musika lana nabarmendu zen.

Eszenarako Generoak

Zarzuela

Zarzuela izeneko lehenengo lanetako bat "Sirenen Golkoa" izan zen.

Musika forma hau opera nazionala da.

Definizioa: mintzatutako eta kantatutako eszenak tartekatzen dituen antzezlana da.

Musikagile garrantzitsua: José de Nebra.

Tonadilla

Lan eszeniko laburra, dibertigarria eta satirikoa da, eta bertan Espainiako ohiturak islatzen dira.

Espainiako dantza batekin amaitzen da.

Musika forma honek izugarrizko garrantzia eta arrakasta lortu zituen XVIII. mendean.

Entradas relacionadas: