Barroko eta Ilustrazioko Antzerkia: Ezaugarriak eta Egileak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 11,2 KB
Barroko Antzerkiaren Sarrera eta Ezaugarriak
Egia/Gezurra: Barroko Antzerkia
- Errenazimentukoa kopiatu baino ez du egiten → Gezurra
- Espainian ordena forma berean lantzen du → Egia
- Italian pertsonaia tipoa lantzen du → Egia
Europako Antzerki Nazionalak Barrokoan
Barrokoaren ezaugarri nagusietako bat antzerkiaren garapena da. Commedia dell'Arte Errenazimentukoa da, baina hemen landuko ditugun beste antzerkiak, oinarria Errenazimentuan badute ere, Barrokoan loratzen dira. Antzerki arrunta ez ezik, opera ere finkatzen da garai honetan, Monteverdiren Orfeorekin.
Hauek "Antzerki Nazionalak" deitu ahal dira eta izugarrizko arrakasta dute, nahiz eta Frantziakoa gortesauagoa izan.
Antzerki Nazionalen Ezaugarriak
Italia
Commedia dell'Arte-k testua baztertzen du eta pertsonaia tipoetan oinarritzen da, rol zehatz bat dutenetan.
Espainia: Antzerki Ideologikoa
Espainiakoa ideologikoena da: hiru idazle nagusiak (Lope, Calderón, Tirso) abadeak dira, bizitzaren parte batean, behintzat. Antzerki honetan nabarmena da:
- Antzerki labur barregarria (entremes generoa bereziki).
- Ordena (erlijiosoa zein politikoa) nola berrezarri aztertzen duen antzerki luzea eta landua.
Oso antzerki konplexu eta sofistikatua da, eta aktoreak ere onartzen ditu.
Frantzia: Antzerki Gortesaua
Frantziako antzerkia gorteari lotua da. Neurtuagoa da (hiru batasunak) eta erlijiosoa debekatuta dago (gogoratu Frantzian erlijio gerra gertatu zela). Bereziki nabarmentzen da tragedia (Corneille, Racine), non eszenatokia eta pertsonaien psikologia konplexuagoak diren.
Ingalaterra: Antzerki Isabeldarra
Beharbada antzerki interesgarriena Ingalaterrako antzerki isabeldarra da. Sozialki arrakastatsua, antzoki biluzietan egiten zen, testuaren garrantzia azpimarratuz (gainera, aktoreak debekatuta zeuden). Oso argia da bere garapena, gero eta arrakasta sozial eta estetiko handiagoa lortuz puritanoen debekua jaso arte.
Shakespearek antzezten duenerako, Marlowek porrotean amaitzen duen heroi ustez arrakastatsua sortzen du eta bertso zuria ezarri, eta Kydek gai izugarriak eta pertsonaien espektroa aberastu.
Shakespearek, tragedietako giza pasio handiak hartuz, pertsonaien konplexutasunean sakontzen du bereziki.
Ingalaterrako Antzerki Nazionala (Antzerki Isabeldarra) eta Tragedia
- Nazioko gai historikoak lantzen ditu.
- Jende multzo handiei zuzendua, antzoki aproposetan (ostatuetako patioen garapena diren 2-3 solairuko eraikuntza aproposak).
- Ikusleen artean ez zen bereizketa estamental edo sozialik izaten.
- Aktoreak gizonezkoak dira eta eszenografia ia hutsa, testuaren garrantzia bultzatzen zuena.
Egile Isabeldar Nagusiak
Thomas Kyd (1558-1594)
- Espainiar tragedia: izua, mendekua, krudelkeria.
- Hamlet (ez dago argi berak idatzi zuen).
Hiru pertsonaia finkatzen ditu, gero eragin handia izango dutenak: mendekatzailea (gero Hamlet), emakume indartsua (gero Lady Macbeth) eta konspiratzaile maltzurra (gero Iago).
Christopher Marlowe (1564-1593)
- Aurreiritzien aurka zegoen.
- Bertso zuria erabiltzen zuen, gero Shakespearek erabiliko zuena.
- Heroi berri bat sortu zuen: bere mugak hautsiz helburuak lortzen dituena, baina porrotean amaitzen duena, arau-hausle bat delako.
- Fausto doktorearen istorio tragikoa (Faustok deabruari saldu zion arima, edertasuna eta maitasuna lortzeko).
- Faustoren istorio Erdi Arokoak jarraipena izango du Goetherekin.
Beste lan batzuk:
- Eduardo II.a
- Timur Lang (2 ataletan)
Poesia: "Artzain maiteminduak bere maiteari".
William Shakespeare (1564-1616)
1592 inguruan hasi zen. Hizkuntza erregistro guztiak erabiltzen zituen.
- Hasierako komediak:
- Maitasuna eta emakumeak gai nagusi.
- Protagonista nabarmenik ez.
- Intriga pilaketa.
- Adibidez: Uda-gau bateko ametsa.
- Drama historikoak (Isabel erreginaren oroitzaren aurretik):
- Giza alderdia azpimarratuz.
- Adibidez: Rikardo II.a, Enrike IV.a, Juan erregea, Julio Zesar.
- Tragedia nagusiak:
- Romeo eta Julieta, Hamlet, Othello, Lear erregea, Macbeth.
- Giza pasioak: maitasuna, traizioa, jeloskortasuna…
- Pertsonaiak ez dira tipoak, gizatiarrak baizik, kontraesanaz beteak, sakonak eta eredu bihurtuak.
- Hiru komedia ilun: Troilus and Cressida, Neurriari neurriaz eta Ondo dago ondo amaitzen dena.
- Heldutasun lanak:
- Sinbolismoa eta fantasia.
- Lirismoa.
- Adibidez: Ekaitza.
Olerkigintzan ere berrikuntzak ekarri zituen, petrarkismoarekin hautsiz bere sonetoetan eta nolabaiteko inpertsonaltasuna bultzatuz.
Espainiako Antzerki Nazionala
Félix Lope de Vega (1562-1635)
- 1500 lan inguru idatzi zituen.
- Poesia eta nobela ere landu zituen.
- Tragikoa eta komikoa nahastu zituen.
- Hiru batasunak hautsi zituen (leku bakar batean, egun batean, ekintza zehatz bat).
- Ekintza paralelo bi: goi mailakoa eta behe mailakoa.
- Gai nagusiak: maitasuna, fedea eta ohorea.
- Sexu nahasteen jokoa.
Lan nagusiak:
- Fuenteovejuna: Injustiziaren aurkako matxinada da. Azkenean botereak bere zereginak betetzen ditu eta justifikatzen da.
- Olmedoko zalduna: Maitasuna eta nahastearen ondorioz, amaiera tragikoa eta erregearen justizia.
Pedro Calderón de la Barca (1600-1681)
- Lope baino biluziagoa (argumentu aldetik).
- Ikuskizun gogoa.
- Lan erlijioso garrantzitsuak.
Lan nagusiak:
- Zalameako alkatea: Ohorea. Azkenean botereak bere zereginak betetzen ditu eta justifikatzen da.
- Bizitza ametsa da: Errealitate-fikzioa, patua-askatasuna, zalantza barrokoak.
- Munduaren antzestoki handia: Errealitate-fikzio zalantza barrokoa. Auto sakramentala da.
Fray Gabriel Téllez (Tirso de Molina) (1579-1648)
- Argudio izugarri konplikatuak.
- Espektakulu integrala zentzumen eta adimenarentzat.
- Sakontasun psikologikoa.
- Sevillako enganatzailea eta harrizko gonbidatua (Don Juan mitoaren sortzailea).
Frantziako Antzerki Nazionala
Pierre Corneille (1606-1684)
- Tragediak idatzi zituen.
- Botere politikoen legitimitatea aztertu zuen.
- Gero eta antzezpen konplexuagoak.
- Sentimenduen eta heroikotasunaren nagusitasuna.
Lan nagusiak:
- Le Cid:
- Hiru arauekiko askea.
- Nobletasuna.
- Mendekua eta maitasuna.
- Horazio:
- Le Cid lanak jasotako salaketen ondoren idatzia.
- Politikoak ez daude legearen gainetik.
- Ohorea maitasunaren gainetik.
- Andromeda: Antzezpen konplexuagoa. Erregeak, Historia eta patuaren menpe.
- Edipo
Jean Racine (1639-1699)
- Tragediak.
- Intriga eta pertsonaia gizatiarragoak.
- Kanpoko ekintzarik ez.
Lan nagusiak:
- Andromaka: Familia fideltasuna, hilaraztea eta damua.
- Fedra: Damua eta jeloskortasuna.
- Auzilariak: Komedia. Parodia, errepikapenak eta hizkuntza nahasgarria.
Jean-Baptiste Poquelin (Molière) (1622-1673)
- Barre eragilea.
- Giza akatsen salaketa.
Lan nagusiak:
- Pinpirin erridikuluak (handinahia).
- Emakumeen eskola (emakumeen alde/gai garaikidea).
- Gaixo imajinarioa.
Argien Mendea: Ilustrazioa
Testuinguru Historikoa eta Soziala
Europako erresumak egonkortzen dira eta "despotismo ilustratua" deitutako garaia hasten da: "dena herriarentzat, herria gabe". Erregeak eskuratzen du boterea, administrazioa gortean zentralizatzen da eta merkataritza bultzatzen da. Kolonietako merkataritzari, lur jabetzaren merkatuari, ekoizpen berriei (fabrikak) eta aurrerapen teknikoei esker, burgesiak gero eta aberastasun gehiago lortzen du.
Ilustrazioaren garaia da, arrazoiaren bidez superstizioa gainditu nahi da. Hezkuntza eta irakaskuntzak aurrerapen ekonomikora eta mundua menperatzera eramango dute gizakia. Proiektu antolatu bat da, botere politikoak kontrolatzen duena askotan, eta akademien eta sozietateen ekimen bidez bideratzen dena gehienetan.
Ilustrazioaren Garapena Herrialdeka
- Ingalaterra: Parlamentarismoari esker, burgesiak botere politikoan bere partea du. Kultura egoeraren berri ematera mugatuko da gehienetan, sistema berriak dituen akatsak eta injustiziak salatu gabe.
- Frantzia (eta Ameriketako koloniak): Esparru politiko osoa erregearen eta odolezko nobleziaren esku dago. Gizartearen eraketa eta instituzioen akatsak era zorrotzago eta zuzenago batez salatzen dira.
- Estatu Alemaniarrak: Arrazoiaren azterketa filosofikoa da gaia (Kant).
Azkenean, Ameriketako Estatu Batuen independentziak eta Frantziako iraultzak giza eskubide berdinak defendatuko dituzte, pertsona guztientzat eta herri guztientzat, Ilustratuen programak gaindituz eta pausu bat urrunago eramanez.
Entziklopedia eta Literatura Neoklasikoa
Entziklopediaren helburuak:
- Giza ezagutzaren ordena eta loturak azaltzea.
- Zientzia, arte eta ofizio desberdinen oinarriak eta zehaztasunak azaltzea.
Proiektu konplexua izan zen: 1750ean diru-bilketa hasi zen, 1751 eta 1772 artean 17 liburu artikuluekin argitaratu ziren, eta 1765 eta 1772 artean irudiak. 1775etik 1835era indizeak, osagarriak eta argitalpen merkea.
Entziklopediaz gain, hiztegiak ere azpimarratu behar dira, Voltaireren Hiztegi filosofikoa edo Rousseauren Musikaren hiztegia, adibidez.
Estetika: Rokokotik Neoklasizismora eta Erromantizismoaren Hasiera
Artistikoki, hasiera batean Rokokoa (Barrokoaren forma gehiegizkoa) ematen da XVIII. mendean, baina laster Neoklasizismoa nagusitzen da. Neoklasizismoak literatura praktiko bat sortuko du:
- Arrazoiak gidatua.
- Linguistikoki argia.
- Arauak betetzen dituena (hiru batasunak, genero argitasuna...).
Ironia eta parodia erabiltzen dira kritikatzeko, baina fantasia eta sentimenduak baztertuz.
Ilustrazioaren amaieran, egilearen intimitatea, sentimendu muturrekoak, izadi desorekatua... ageri dira. Erromantizismoaren hasieran gaude.