Barroko garaiko musika: formak eta teknikak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,28 KB
Kantu barrokoaren konposizio-teknika berriak
- Hitzen emozio-indarra areagotzea: Testua kantatzeko hiru modu desberdin sortzen dira: errezitatiboa, airosua eta aria.
- Errezitatiboa: Erdi-kantatzea.
- Airosua: Apainduagoa.
- Aria: Bakarlariaren kantatzeko trebetasuna erakusten du.
- Polikoralismoa sortzea: Koro batzuek kantatzen dute aldi berean. Orkestraren, taldearen, bakarlariaren eta koroaren arteko tinbreak kontrajartzen dira.
- Estilo kontzertatua sortzea: Estilo honetan, bai mugimenduetan, bai ahotsetan, bai musika-tresnetan kontrastea agertzen da.
Ahots-forma profanoak
Opera
Musika-forma barroko, profano, narratibo eta eszenikoa da. Eszenatokiak orkestra, korua eta bakarlariak behar ditu. Obertura (hasierako zati instrumentala), kantatutako zatiak eta interludioak ditu.
Operaren zatiak:
- Obertura.
- Kantatutako zatia - Interludioa.
- Kantatutako zatia - Interludioa.
- Kantatutako zatia (ekitaldia).
Operaren motak:
- Serioa: Izaera aristokratikoa du eta gaiak mitologikoak izaten ziren.
- Bufa: Izaera herrikoia du eta protagonistak ez dira jainkoak, baizik eta aristokrazia kritikatzen duten klase ertaineko pertsonak izaten. Adibide argiena La serva padrona da.
Nazio bakoitzak bere forma propioa du: Opéra Comique Frantzian, Zarzuela Espainian, Singspiel Alemanian eta Ballad Opera Ingalaterran.
Ahots-forma erlijiosoak
Garai honetan bi forma berezi agertzen dira: oratorioa eta kantata.
Oratorioa
Barrokoaren ahots-forma erlijiosoa da, narratiboa eta adierazpen eszenikorik gabekoa. Bertan drama erlijioso bat kantatzen da, Itun Zaharrean edo Berrian oinarritua, eta pertsonaiek ez dute ezer antzezten, kantatu baino ez dute egiten. Orkestra, korua eta bakarlariek hartzen dute parte, eta bai errezitatiboak, bai ariak tartekatzen dira.
Kantata
Musika-forma hau testu erlijioso liriko batean oinarrituta dago, eta bertan bakarlariek, orkestrak eta koruak parte hartzen dute, eta ariak eta errezitatiboak agertzen dira.
Alemaniako barrokoa: Johann Sebastian Bach
Alemaniako barrokoa Johann Sebastian Bach-ekin gailurrera iritsi zen eta ordura arte egindako musikan inspiratu zen. Bachen garaian gurtza protestantea agertu zen, eta musika protestantearen musikagilerik ospetsuena izan zen.
Bachen estiloaren ezaugarriak:
- Gizon erlijiosoa eta protestante sutsua izan zen; haren lanik gehienak erlijiorako egin ziren.
- Ordura arteko printzipio musikalen arteko oreka lortu zuen (harmonia, kontrapuntua, polifonia, monodia...).
- Musika erlijiosoaren atalean kantatak, pasioak eta organorako musika agertzen dira; musika profanoaren aldetik, orkestrarako eta klaberako musika.
Kantata (Bachen testuinguruan)
Musika-lan hau Luteroren testu erlijioso batean konposatu zuen eta bakarlariek hartzen dute parte. Gehienetan sei edo zazpi pieza agertzen ziren (errezitatiboak, ariak, kontzertatutako zatiak) eta lau ahots edo gehiago zituen koral handi batean bukatzen zen beti.