Barne-migrazioak: Historia, Motak eta Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,78 KB

Barne-migrazio tradizionalak

XIX. mendearen amaieratik 1975eko krisi ekonomikoaren artean gertatu ziren. Bolumena oso handia izan zen (gehienak nekazari exodoak eta gazteak). Horren arrazoia lana lortzea izan zen. Migrazio-korronte gehienak noranzko bakarrekoak izan ziren.

Urte-sasoiko migrazioak

XIX. mendearen amaieran izan ziren nagusiki, eta migratzaileen asmoa itzultzea izaten zen.

Nekazarien exodoa

Landa-eremuetatik hiri-eremuetara betirako egiten den migrazioa da. Arrazoi nagusia lana eta diru-sarrera handiagoak lortzea da. Emigranteak Galiziatik etorri ziren, gero Madrilera joan ziren eta, azkenik, Mediterraneora.

Nekazari exodoan bost etapa bereiz daitezke:

  • a) XIX. mendearen amaieratik 1930era, moderatua izan zen. Laborantza-lurrak mekanizatzeari ekin ziotelako eta industriaren hazkundeagatik, migrazioa gertatu zen: lehendabizi landaguneetatik eta gero probintzia industrializatuenetako hiri handietara.
  • b) 1931-1950 bitartean, exodoa gelditu egin zen. Gerra Zibila eta gerraostea izan ziren arrazoi nagusiak.
  • c) 1951-1975 bitartean, hazkunde demografikoa, nekazaritza tradizionalaren krisia (mekanizazioak eragindakoa) eta industriaren loraldia izan ziren arrazoi nagusiak.
  • d) 1975etik aurrera, exodoak behera egin zuen. Krisiaren ondorioz, immigranteak hartzen zituzten eremuek erakargarritasuna galdu zuten.
  • e) Gaur egun, nekazarien exodoa oso txikia da.

Barne-migrazio tradizionalen ondorioak

  • Demografiaren arloan: Barrualdea hustu izanaren desorekak daude.
  • Ekonomiaren arloan: Jende gazte eta gaituena joatean produktibitatea eta errendimendua jaisten dira, eta pilaketa-desekonomiak sortzen dira.
  • Arlo sozialean: Asimilazio-arazoak sortu ziren.
  • Ingurumenaren arloan: Ekosistema tradizionalak abandonaturik geratu ziren.

Gaur egungo barne-migrazioak

1975eko krisitik aurrera gertatu dira. Horren bolumena apaldu egin zen, nekazarien exodoak behera egin zuelako. Gehienak gazteak eta adinekoak ziren, kualifikatuak edo ez kualifikatuak; enplegua bilatzera, ikasketak lortzera… emigratu zuten. Migrazio-korronteak irteera-eskualdeetatik helmuga-eskualdeetara doaz.

Migrazio-korronte motak

  • a) Laneko migrazioak: Enpleguarekin lotuta daude eta heldu gazteek egiten dituzte. Hiri dinamikoetara joaten dira.
  • b) Etxebizitzarekin lotutako migrazioak: Etxebizitza merkeen bila edo ingurumen-kalitate handiko eremuetara egiten dira.
  • c) Itzulerako migrazioak: 1975 eta 1985 bitartean, krisi ekonomikoaren ondorioz gertatu ziren.
  • d) Pendulu-mugimenduak: Lana, ikasketak edo aisia direla medio egiten diren aldizkako lekualdatzeak dira.

Aldaketak migrazio-korronteen fluxuetan

Beste eskualde batzuetako probintzietarako migrazioek pisua galdu dute, eta hazi egin dira eskualde bereko probintzien edo probintzia bereko udalerrien arteko migrazioak. Udalerrien arteko migrazioak aldatu egin dira. Hiri-udalerri txiki eta ertainek biztanleria jasotzen ari dira.

Gaur egungo barne-migrazioen ondorioak

  • Laneko migrazioek: Desoreka demografiko eta ekonomikoak areagotzen dituzte.
  • Etxebizitzarekin lotutako migrazioek: Hiriguneko eremuetatik kanpoaldera joan dira.
  • Itzulerako migrazioek: Haien jatorrizko herrietara itzultzen dira, eta horrek zahartuta dagoen herrialdea are gehiago zahartzen du.
  • Pendulu-mugimenduek: Zirkulazio-arazoak sortzen dituzte.

Entradas relacionadas: