Barne Migrazioak Espainian: Motak, Bilakaera eta Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,14 KB

1.2 Barne Migrazio Mota Tradizionalak

Bi tipologiakoak izan ziren:

  1. Urtaroko eta aldi baterako migrazioen loraldia 1875 eta 1960ko hamarkadaren artean izan zen, itzultzeko helburuarekin. Kasu batzuetan, landa eremuetara egindako urtaroko desplazamenduak ziren, landa gutxi mekanizatuta zegoelako eta ezin ziren nekazaritzarekin lotutako lanak egin (adibidez, mahats bilketa). Bestetik, landak lana ematen ez zuen momentuetan, hirira joaten ziren bizitzera aldi baterako eta han, nekazaritza alde batera utziz, bigarren sektoreko lanak egiten zituzten, gehienbat industrian edo eraikuntzan.
  2. Nekazal exodoa 1900 eta 1975 urteen artean izan zen nagusi, eta landa eta hiri inguruen arteko migrazioa izan zen. Ildo beretik, iraupen luzekoa zela esan beharra dago. Honen arrazoi nagusia lana eta diru sarrera handiagoak lortzea zen, eta, era berean, hirietan osasun eta kultura maila handiagoa eta askatasun pertsonal handiagoa lortzeko helburua zegoen. Galiziako inguru atzeratuetakoak, Iberiar penintsularen barrualdekoak eta Ekialdeko Andaluziakoak ziren emigranteak, eta industria guneak (Katalunia, EAE, Madril, Mediterraneo eta Ebroren haraneko industria berriak) eta turismo inguruak (Mediterraneoa eta Kanariak) ziren haien helmuga.

Honen barnean, 3 hazkunde etapa bereiz daitezke:

  1. XX. mendearen lehen herenean, nekazal exodoak bolumen moderatua izan zuen. Garai honetan, mahastizaintza inguruetan filoxerak (intsektua) krisia izan zuelako eta zerealaren inguruetan nekazaritza lana mekanizatzen hasi zelako, baso gehiegi zegoen. Nekazariek industria gune nagusietara jo zuten (Madril, Bartzelona eta Bizkaia/Gipuzkoa), lanpostuak eskaintzen zituztelako, eta «ur-jauzi» itxurako migrazioa izan zen: herrixkatik eskualdeko hiriburura, hortik probintziako hiriburura, eta kanpoko metropolira. Gerra Zibilean eta gerraostean, nekazal exodoa gelditu egin zen, hirietan lan eskaintza murriztu eta Francok ezarritako politika autarkikoa zela eta.
  2. 1950 eta 1975 bitartean (batez ere 1958tik, Egonkortze Planagatik), nekazal exodoak bolumen maximoa lortu zuen, eta arrazoiak hauek ziren: hazkunde demografikoa; nekazaritza tradizionalaren krisia mekanizazioaren eraginez; garapen planek bultzatutako industria, eta Mediterraneoko kostaldean eta uharteetan turismoak izandako «booma». Orduan, lan eskaintza sortu zen turismo zerbitzuetan, eta, horrela, penintsulan bi ardatz sortu ziren: Mediterraneokoa (Gironatik Alacantera) eta Ebrokoa (EAEtik Tarragonara). Horiei Madril, Iberiar penintsularen erdialdean, eta Balear eta Kanariar Uharteak gehitu zitzaizkien. Aldi horretan, hiri handietarantz egindako exodoa erabat nagusitu zen.
  3. 1975etik aurrera: fase honetan, nekazal exodoak behera egin zuen. Krisia zegoen, eta inmigrazio inguru industrializatu zaharrek -birmoldaketa prozesu gogorrak jasan zituzten, eta migrazio saldo positiboa txikiagotu zen (EAEn, Katalunian eta Madrilen 1990etik aurrera). Gainera, emigrazio inguru zaharretan irteerak murriztu ziren, eta migrazio saldo negatiboa positibo bihurtu zen antzinako emigranteak itzuli zirelako, erretiroa edo aurre-erretiroa hartuta, edo langabezian geratu zirelako. Krisiaren ostean, honako hauek nekazal exodoa murrizten lagundu dute: nekazaritza teknifikazioaren aurrerapena, landako politikak, landa inguruan hirietako industria jarduerak eta zerbitzuak ezartzea, egoitza migrazioak eta inmigranteak itzultzea. Gaur egun, emigranteak nekazaritza inguru bakartu eta deprimituetakoak dira, eta, batez ere, probintzia bereko edo autonomia erkidego bereko jarduera zentroetara jotzen dute.

1.3 Barne Migrazio Tradizionalen Ondorioak

Landa exodoak eragin ugari izan ditu:

  • Gizarte arloan, asimilazio arazoak gertatu ziren, emigranteak landa erkidegoetatik hirira joan zirelako. Integrazioa, normalean, ez da gertatzen hurrengo belaunaldi arte.
  • Ingurumenari dagokionez, emigranteen sorlekuetan ekosistema tradizionalak bertan behera geratu ziren, mendian bereziki. Hiri handietan, immigrazioak kutsadura atmosferikoa, zaratak, etab. eragin zituen.
  • Alderdi demografikoan, biztanleriaren banaketan desoreka gehiago daude: barrualdea hustea eta dentsitate handiak periferian. Esan beharra dago, halaber, emigrazio inguru batzuen maskulinotasun indizea handiagotzen dutela eta familia berriak eratzea oztopatzen dutela; era berean, landan geratzen den biztanleria zahartu egiten da, eta hirikoa gaztetu, emigranteak gazteak izan ohi dira eta.
  • Ekonomiari dagokionez, landa inguruetan, migrazioei esker, biztanleriaren baliabideak handiagotu ziren, baina, denbora igaro heinean, azpibiztanleriaren desekonomiak sortu ziren. Hori arrazoi batzuengatik izan zen: pertsona gazteak alde egin zutelako eta produktibitatea murriztu egin zelako. Hirietan, immigrazio masiboak zerbitzuen, lurzoruaren eta etxeen arloan eragina izan zuen.

Entradas relacionadas: