Barne-migrazio mugimenduak: Tradizionala eta Gaur egungoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,11 KB

Barne-migrazio tradizionala (XIX. mendea - 1975)

Ezaugarri nagusiak

  • Bolumena: Oso handia da.
  • Zergatia: Lana lortzea.
  • Emigratu zutenak: Gazteak, kualifikazio-maila urrikoak.
  • Nora: Landatik hiri industrializatuetara.

Korronte tradizionalak

Urte-sasoiko edo aldi baterako migrazioak

XIX. mendearen amaieran gertatu ziren. Migratzailearen asmoa itzultzea izaten zen. Kasu batzuetan, nekazaritza-lanak egiteko, eta beste batzuetan nekazaritzakoak ez ziren lanak egiteko (eraikuntzan, industrian edo zerbitzuetan).

Nekazaritza exodoa

XIX. mendearen amaieratik krisira arte gertatu zen. Landa-eremuetatik hiri-eremuetarako migrazioa da. Emigratzaileak Galiziako, penintsularen barrualdeko eta Andaluziako ekialdeko eskualde atzeratuetatik etorri ziren, eta hiri industrializatuetara abiatu ziren.

Denbora-lerroa
  • XIX. mendearen amaiera eta 1930 artean: Nekazariaren exodoa neurrizkoa izan zen, mekanizatzen hasi zelako.
  • 1931 eta 1950 artean: Nekazariaren exodoa gelditu egin zen, krisi ekonomikoaren eta Gerra Zibilaren ondorioz.
  • 1951 eta 1975 artean: Nekazarien exodoak goia jo zuen, hazkunde demografikoagatik, nekazaritza tradizionalaren krisiagatik, mekanizazioagatik eta industrializazioagatik.
  • 1975etik aurrera: Nekazarien exodoak behera egin zuen, krisia zegoelako.
  • Gaur egun: Nekazarien exodoa oso txikia da.

Ondorioak

  • Demografiaren arloan: Migrazioek biztanleriaren banaketan dauden desorekak azaltzen dituzte: barrualdea hustea eta periferian eta Madrilen dentsitate handiak egotea.
  • Ekonomiaren arloan: Jende gazte eta gaituena joatean, produktibitatea eta errendimendua jaitsi egin ziren.
  • Arlo sozialean: Asimilazio-arazoak sortu ziren.
  • Ingurumenaren arloan: Ekosistema tradizionalak abandonaturik geratu ziren.

Gaur egungo barne-migrazioa (1975etik aurrera)

Ezaugarriak

  • 1975eko krisitik gaurdaino izan dira.
  • Migrazioaren bolumena apaldu egin zen, nekazarien exodoak behera egin zuelako.
  • Zergatia: Enplegua, etxebizitza, ikasketak, etab.
  • Emigratzen duten pertsonak: Adina, prestakuntza eta jatorria kontuan hartuta.
  • Migrazio-korronteak: Noranzko antzekoak dira: hiri-udalerri handiak, ertainak eta txikiak, probintziaren edo autonomia-erkidegoaren barruan nahiz kanpoan.

Korronte motak

  • Laneko migrazioak: Enpleguarekin lotuta daude.
  • Etxebizitzarekin lotutako migrazioak: Etxebizitza merkeen bila dabiltza gazteak. Gehienetan hiri barneko migrazioak izaten dira.
  • Itzulerako migrazioak: Krisi ekonomikoaren eta industriaren ondorioz itzultzen dira beren herrialdeetara.
  • Pendulu-moduko mugimenduak: Lanak eta ikasketak bizilekutik lantokirako eta ikastegirako mugimenduak eragiten dituzte.

Aldaketak migrazio-korronteen fluxuetan

  • Beste eskualde batzuetako probintzietarako migrazioek pisua galdu dute.
  • Hazi egin dira eskualde bereko probintzien edo probintzia bereko udalerrien arteko migrazioak.
  • Udalerrien arteko migrazioak aldatu egin dira.

Ondorioak

  • Laneko migrazioek: Desoreka demografiko eta ekonomikoak areagotzen dituzte.
  • Etxebizitzarekin lotutakoek: Hiriguneko eremu igorleen zahartzea eta kanpoalde hartzaileetan biztanleria haztea eragiten dute, eta ekipamendu eta zerbitzu hornitzeko premia sortzen dute.
  • Itzulerako migrazioek: Erretiratuak hartzen dituzten eremuak zahartzea eta gazteenek negozio edo jarduera berriak sortzea eragiten dute.
  • Pendulu-moduko mugimenduek: Zirkulazio-arazoak sortzen dituzte hiri handietako sarbideetan, bereziki puntako orduetan.

Entradas relacionadas: