Barne-migrazio mugimenduak espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,19 KB

6.2. KANPO MIGRAZIO MUGIMENDUAK;1. Kanpoko migrazioak; Kanpoko migrazioak: biztanleek estatuko mugetatik kanpo egiten dituzten joan etorriak dira. 1.1 Ozeanoz bestaldeko emigrazioa;
Batez ere Hego Amerikara bideratu zen eta bigarren mailan, Estatu Batuetara, Kanadara eta Australiara.XIX. Mendearen erdialdetik Lehen Mundu Gerrara (1914): emigrante gehien sorlekua Atlantikoan zegoen  eta jomuga Argentina , Kuba  eta Brasil.Bi gerrate mundialen artean (1914-45): emigrazioa behera egin zuen arrazoi hauengatik: lehen gerrate mundialak sortutako ziurtasun eza. 1945 eta 1960 bitartean: itsasoz bestaldeko joera berreskuratu egin zen baina mende hasierako zifretara irisi gabe. Erabakigarria izan zen NBEk nazioarteko isolamendua bertan behera uztea Espainiari eta Espainiatik aske ateratzeko baimena eman izana. 1960tik aurrera: itsasoz bestaldeko emigrazioak behera egin zuen eta Europara egindako emigrazioarekin lehi sortu zen. Gaur egun zifrak oso txikiak dira eta itzulerak dira nagusi.1.2 Europako emigrazioa

Europako emigrazioak ondo bereizitako hiru etapa izan zituen:a) XX. Mendearen erdialdera arte, migrazio urria eta urtarako izaerakoa izan zen. Nekazariek, eraikuntzako langileek eta etxeko zerbitzuko neskek osatzen zuten eta, geroago, Gerra Zibileko errefuxiatu politikoek. B) 1950 eta 1973 bitarteko aldian, Europarako emigrazioaren loraldirik handiena gertatu zen. Jaitsiera bakarra egon zen, Espainiako lehenengo Garapen Plana hasi zelako, eta, horren eraginez, Espainiako lanpostuen eskaintzak gora egin zuelako. Horrez gain, urte horietan Europan zegoen krisi ekonomikoaren eraginez, itzulerak ugaritu ziren.
Emigrazioa iraunkorra izan zen  zenbait arrazoi zirela bide:-Europan, Bigarren Mundu Gerraren osteko berraikitze ekonomiko azkarraren eraginez, lan-eskaintza zabala sortu zen, eta eskaintza hori ezin zen bertako langileekin osatu, Europako biztanleriak hazkunde txikia izan zuelako, eta gerran asko hil zirelako.-Espainian, honako hauek egin zioten mesede emigrazioari: hazkunde demografiko handia, nekazaritza-biztanleriaren soberakina landa mekanizatzearen ondorioz, industria biztanleria hori xurgatzeko gai ez izatea, Egonkortze Planaren ondoriozko langabeziaren igoera, itsasoz haraindiko emigrazioari lehen emandako abantailak desagertzea, eta Europako soldata handiak.Emigranteen jatorria eskualde guztietara hedatu zen.Honelakoa zen emigranteen profila: gazteak eta gutxi prestatuak  ziren, eta prestakuntza txikiena eta ordainsari txikienak zituzten lanak egin zituzten meatzaritzan, eraikuntzan, industrian eta etxeko zerbitzuan.C) 1973tik aurrera, Europako emigrazio iraunkorrak behera egin zuen. Krisi ekonomikoak Mendebaldeko Europako herrialdeetan langabezia eragin zuen, eta emigrante asko itzuli egin ziren. Ordutik aurrera, Europarako emigrazioaren zifrak txikiak dira.









1.3 Kanpo migrazioaren ondorioak; Kanpoko migrazioek ondorio demografiko, ekonomiko eta sozial garrantzitsuak izan dituzte.A) Ondorio demografikoak Espainiako biztanleak gutxitzea eta biztanleriaren banaketa izan ziren; izan ere, eskualdeek hainbat eratako parte-hartzeak izan dituzte migrazio-joeretan, eta, horren eraginez, gaur egun, biztanleriaren banaketa espazialean desorekak daude.B) Ondorio ekonomikoak, positiboak izan ziren, berezko hazkunde indartsua eta langabezia leundu zituztelako. Horrez gain, emigranteek bidalitako dibisei esker Espainiako garapen ekonomikoa finantzatu eta merkataritza-defizita murriztu zen.Ondorio negatiboak ere egon ziren, aurrezki askok ez zietelako mesede egin emigranteen sorlekuei, bankuek inguru garatuenetan inbertitu zituzten eta. Itzuli ziren asko beste inguru batzuetan ezarri ziren, lana errazago aurkituko zutelakoan edo negozio txiki batean inbertitzeko..C) Hauek izan ziren gizarte ondorioak jomugako herrialdeetan: deserrotzea, iritsi ziren gizarteen hizkuntza eta ohiturak ezezagunak zirelako;

bizi

Baldintza makurrak, familiatik urrunduta eta kalitate makurreko etxebizitzetan; eta lan-egoera bidegabea, gehienetan bertako langileek baino soldata txikiagoak jasotzen zituztelako.  Krisiaren ostean, emigranteak kaleratu zituzten lehenengo eta arazo berriei aurre egin behar izan zieten, hala nola lana aurkitzea, etxebizitza lortzea eta herrialdeko bizi baldintzetara berriro egokitzea.1.4 Kanpoko emigrazioa gaur egun;Espainia ez da emigrazio-herrialdea. Arrazoiak hauek dira: eskulanen antolaketa handiagoa da, eta enplegu hobeak lortzen ditu. Bizi kalitateak gora egiten du, eta familia gazteentzat langabezia-asegurua da. Gaizki ordaindutako lanetan eta herrialde ez garatuetatik datozen imigranteen eta ondo ordaindutakoen artean lehia handia egoten ohi da.


(6.2Gaia)2.

Atzerriko immigrazioa

;2.1 Ezaugarriak;Espainia immigrante ugari jasotzen ari da. Herrialdean zenbait urte igarotzen dutenean, nazionalizatzea erabakitzen dute eta erabateko zuzenbidezko espainolak bilakatzen dira, hauek legezko immigranteak dira.Legez kanpokoak daude, hauek asko dira eta ez dituzte zuzenbidezko espainolak bilakatzen dituzten ziurtagiririk. Imigrazio- erakarpen horren arrazoiak hauek dira:-Espainaren igarapen ekonomikoaren ondorioz, eskulanaren portzentaia igo egin da, beraz eskulana behar da, batez ere prestakuntza txikia behar den lanetan, barruko eskulana ez da nahikoa izaten. Espainia eta Afrika parean daudela da edota gerren edo beste hainbat faktoreen eraginez Espainiara ailegatzen dira.-
Atzerriko immigranteen ikuspuntutik, arrazoi ekonomikoak eta arrazoi politikoak izaten dira haien herrialdeetatik ihes egitera behartzen dutenak. Imigranteen profila ez da berdina izan jatorriaren arabera:-Europako Erkidegoko immigranteak bizi maila ertaina eta handia dutenak, erretirodunak dira eta  lan egiteko eta negoziorako aukerek erakarritako helduak ere iristen dira.-Europako Erkidegotik kanpoko immigranteak, gehienak gazteak dira. Arazo ekonomikoengatik edo politikoengatik iristen dira. 2.2 Immigrazioaren ondorioak; a)Ondorio demografikoak; Immigranteek Espainiako hazkunde demografikoan modu erabakigarrian lagundu dute azken urteetan, jaiotza-tasa handiagotzearen eraginez. Honek demografikoa sahiestu du. Populazioa gaztetzea ekarri du. B)Ondorio ekonomikoak;-Immigrazioak biztanleria aktiboa ematen du, lanik gogorrenak eta gaizki ordaindutakoak egiten ditu bita BGTa handiagotzen laguntzen du. Pentsioen gastuak murrizten ditu. Emakumeen kasuan gehien bat jarduera-tasa handitu dezake. -Lehiakortasuna galtzea, soldatak murrizteko egiten den presioa.-Etorkinek pentsioen ordainketan parte hartzen dute. C)Gizarte-ondorioak-Jokabide xenofobo eta arrazisten sorrera. Pertsona horien ustetan, immigrazioa ‘inbasioa’ da, lana lortzeko lehiak nazio-identitatea mehatxatzen du. -Immigrante askok lan-balditza gogorrak dituzte baita bizi-baldintzak ere. Soldata txikiak jasotzen dituzte, auzo marjinaletan bizi dira.-Kultura, hizkuntza eta erlijioa ezberdinak direnez, bertako biztanleekin tentsioak piztu ditzateke.2.3 Espainiako immigrazio-
Politika; a) Immigrazio-politikaren esparrua Europar Batasuneko asilo-eta immigrazio-politikak eta Atzerritarrei buruzko Legeak osatzen dute. -EB asilo- eta immigrazio-politika 1999an ezarri zen. Immigrazio klandestinoaren aurka estatu kideen arteko lankidetza sustatzen da, informazioa partekatuz eta Europar Batasunaren kanpoko mugak kontrolatuz.-Atzerritarrei buruzko Legeak immigrazioaren inguruko atal guztiak arautzen ditu.B) Espainiako immigrazio-politikaren neurri nagusiak hauek dira:-Herrialde igorleekin lankidetzan aritzea immigrazioa kontrolatzeko.-Migrazio-fluxuak antolatzea, herrialdeak behar dituen immigranteak aukeratuz eta sorlekuko herrialdeekin hitzarmenak sinatuz.-Immigranteen integrazioa bultzatzea, xenofobiaren eta arrazakeriaren aurkako neurriak ezarriz. -Immigrazio klandestinoaren aurkako borrokatzea da azken neurria, beste herrialdeekin hitz eginez eta horrela denak batera honi aurka eginez.


Entradas relacionadas: