Barne eta Kanpo Merkataritza: Egitura, Antolakuntza eta EAEko Lehen Sektorea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB

Barne Merkataritza

Motak:

  • Handizkako merkataritza: Salgai kantitate handiak erosten dizkie zuzenean ekoizleei, eta ondoren, beste merkatari edo enpresa batzuei saltzen dizkie.
  • Txikizkako merkataritza: Salgaiak zuzenean kontsumitzaileei saltzen dizkie merkataritza-establezimenduen bitartez.

Merkataritza-eremuak:

Establezimendu ugarienak espezializatuenak hirietan kokatzen dira.

  • Hiri-erdigunean: Merkataritza tradizionala kokatu ohi da, kale eta plaza zehatz batzuetan, denda txikietan.
  • Hirien periferian: Merkataritza-azalera handiak ezarri ohi dira. Horien presentziak ingurunearen berregituratze nabarmena eragiten du. Izan ere, zonari balioa ematen diote, egoitzak eta hirugarren sektoreko bestelako jarduerak ezartzeko.
  • Landa-eremuetan: Saltokiak merkataritza-etxabeetan kokatzen dira. Orokorrean, establezimendu tradizionalak nagusitzen dira; erabilera arrunteko produktuak saltzen dituzte.

Kanpo Merkataritza

Herrialdeen artean egiten da. Ondasunak atzerrian erosteari inportazio esaten zaio. Dokumentuan erregistratzen dira.

Kanpo-merkataritzaren antolakuntza:

Gaur egun, kanpo merkataritzak bolumen eta hedadura handiak ditu. Errazteko nazioarteko erakundeak eta merkataritza-blokeak daude.

  • Munduko Merkataritza Antolakundea: Hainbat helburu ditu: merkataritza-zergak ezabatzea edo murriztea, merkataritza desleiala zigortzea, eta antolakundeko kideen arteko eztabaidak arbitratzea.
  • Merkataritza-blokeak: Herrialde taldeak dira, eta kideen arteko merkataritza sustatzeko helburuarekin sortzen dira.

Nazioarteko merkataritza-eremuak:

  • Europar Batasunak eta Estatu Batuek munduko salgaien eta zerbitzuen esportazio gehienak kontrolatzen dituzte.
  • Garapen-bidean dauden herrialdeen (Txina, India eta Brasil, bitartez ere) partaidetzak gora egin du munduko merkataritzan.
  • Gainerako herrialdeek partaidetza askoz txikiagoa dute munduko merkataritzan; adibidez, Errusiak eta Estatu Independenteen Erkidegoak, Latinoamerikako herrialde atzeratu batzuek eta Ozeaniko herrialdeek, geografikoki urrun egoteagatik.

Lehen Sektorea Euskal Autonomia Erkidegoan

Nekazaritza eta arrantza tradizio luzeko jarduerak dira gure erkidegoan, erliebeak eta klimak nabarmen baldintzatzen dituzten arren.

Laborantza eta abeltzaintza:

XX. mendeko hirurogeiko hamarkadatik aurrera, nekazaritzak garrantzia galdu du, landa-inguruko exodoaren, nekazaritza-mekanizazioaren eta industriako eskariaren ondorioz.

  • Euskadiko atlantikoko landa-eremua: Erliebe malkartsua, klima ozeanikoa eta emankortasun urriko zoruak dituzten Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako iparraldeko lurrak biltzen ditu. Biztanle urria da eta sakabanatua dago.
    • Abeltzaintzan ardi-hazkuntza nagusitzen da.
    • Baso-ustiapenak: krisialdiaren eraginez jaitsi ondoren, hazkunde nabarmena izan du azken urteetan.
  • Euskadiko mediterraneoko landa-eremua: Arabako Lautada eta Arabako Errioxa hartzen ditu barnean; erliebea leunagoa da, klima mediterraneo kontinentalizatua dauka, eta zoruak aproposagoak dira. Jendeztapen mota merkatua da. Honako hauek bereiz daitezke:
    • Lehorreko laborantza, oso ohikoa lautadako eskualde arabarretan, zerealen eta mahastien laborantzarekin, batez ere.
    • Laborantza ureztatua: Araban, Ebroren zabaldietan kokatzen da (azukre-erremolatxa, patatak).

Entradas relacionadas: