Banku Harremanak eta Inflazioa: Eskubideak, Arrazoiak eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB
Banku Harremanak
Eskubideak eta Betebeharrak
Hauek dira banku-kontuko titularren eskubide eta betebehar nagusiak:
- Eskubideak: Kontratuaren agiria jasotzea; eragiketa edo eskainitako produktua ondo ulertzeko nahiko informazio jasotzea; likidazio-agiriak jasotzea; gordailuari dagozkion ordainketak jasotzea, aurrez hitzartutako interesekin edo gero finantza-erakundeak aldatutakoarekin.
- Betebeharrak: Garaiz ordaintzea hitzartutako banku-komisioak; zorpekoak izanez gero, funtsak itzultzea, hitzartutako interesekin eta banku-komisioekin batera; erakundeak eskatutako datuak ematea, identifikatu ahal izateko; saldoak konpentsatzea titularrak erakunde berean izan ditzakeen kontuen artean.
Informazioa eta Negoziazioa
Hauek dira banku-kontu bat kontratatzeko faktore nagusiak:
- Bankuak eta Komisioak Oro Har: Gerta daiteke gutxieneko saldoak eskatzea komisiorik ez ordaintzeko.
- Zorpeko edo Zenbaki Gorrien Kostua: Eragiketa jakin batzuei lotutako komisioak eta gastuak, hala nola, helbideratzea, transferentzia, eskualdatzea eta zergen ordainketari lotutakoa.
- Zordunketa-txartelak eta Kreditu-txartelak izateko Erraztasuna eta Kostua: Txartel hauen erabilerari lotutako gastuak dira.
Finantza-erakunderen batean banku-produkturen bat kontratatu aurretik, zenbait bankuri buruzko informazioa biltzea izaten da egokiena, eta ez arinegi aukeratzea. Horretarako, kontuan hartu beharreko zenbait aholku ditugu:
- Banku-produktu eta banku-zerbitzuetarako eskaintza loteslea eskatu, patxadaz eta beharrezko denborarekin alderatu ahal izateko beste erakunde batzuekin.
- Inbertsio-produktuetarako produktuaren ezaugarriei, arriskuei eta kostuei buruzko idatzizko informazioa eskatu.
- Bizitza-aseguruetarako informazio-agiria eskatu, baldintza orokorrak aztertuz.
Inflazioa
Inflazio Motak
Lau inflazio mota bereiz ditzakegu:
- Deflazioa: Ekonomia-jarduerari kalte egiten dio, kontsumitu beharrean aurreztu egiten dutelako familiek.
- Neurrizkoa: Ekonomia-jarduerari nahasmendurik gabe garatzen uzten dio.
- Arrastakakoa: Neukez kontrolatzeko moduan jartzen dira prezioak, eta arazo ekonomiko eta sozialak izaten dira.
- Hiperinflazioa: Diruak balioa azkar galtzen duenez, inor ez da diruaz fidatzen, eta ekonomiaren krisi orokorrarekin du lotura.
Inflazioaren Arrazoiak
Askotan, prezioen igoerak ez du jatorri bakar bat izaten, zenbait fenomenoren emaitza izan daiteke. Hauek dira garrantzitsuenak:
- Ekoizpen Kostuen Igoera: Igo egiten bada enpresek ekoizpen-baliabideen truke ordaintzen dutena, ondasunen eta zerbitzuen prezioak ere igo egin ohi dira. Izan ere, kostuen igoera produktuen azken prezioetan aplikatzen dute enpresek.
- Eskaria Handitzea: Eskaria ekonomia batek eskain dezakeena baino handiagoa izanez gero, eskasia gertatzen da. Beraz, igo egiten dira prezioak, enpresek ezin dutelako eskaria ase.
- Diru Gehiegi Egotea: Herrialde batek bere ekoizpenarekin bat datorren dirua baino gehiago jaulkitzen badu, jendeak badaki produktu berberak erosteko eta saltzeko diru gehiago dagoela zirkulazioan; beraz, lehen baino balio gutxiago ematen dio diruari, eta igo egiten dira prezioak, diruaren balioa gutxituz.
Inflazioaren Ondorioak
Inflazio handia izateak bi ondorio ditu:
- Erosteko Ahalmena Galtzea: Prezioak gure diru-sarrerak baino altuagoak badira, erosteko ahalmena galdu egiten da. Dena den, inflazioak ez die berdin eragiten guztiei:
- Kaltetuak:
- Pentsiodunak: Pentsioen eguneratzea ez da bizitzaren kostuaren igoera adinakoa izan ohi.
- Langileak: Soldatak ez dira inflazioaren une berean igotzen.
- Aurreztaileak: Mailegatutakoa itzultzen zaienean, ondasun gutxiago kontsumitu ahal dute.
- Esportatzaileak: Produktu nazionalak garestiagoak baldin badira, arazo gehiago izango dituzte saltzeko.
- Onuradunak:
- Administrazio Publikoak: Administrazioa kredituekin funtzionatzen du, eta inflazioarekin diruaren balioa gutxitu egiten denez, hitzartutakoa ordaintzen denean balio gutxiagoko diruarekin egiten du.
- Zordunak: Diruaren balioa behera egiten badu, errazago izaten da itzuli beharreko kantitatea.
- Inportatzaileak: Atzerriko produktuak merkeagoak badira, errazago saltzen dira.
- Kaltetuak:
- Ziurgabetasuna: Prezioak etengabe aldatzen badira, familiek eta enpresek ez dute beharrezko informaziorik izaten, aurrera begira zer eta zenbat kontsumitu eta ekoiztu behar duten jakiteko.