Banaketa ekonomia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB
EAEKO INDUSTRIA IRUZKINA (12)
Mapa honetan ikusi dezagun bezala EAEko industria agertzen da. Enpleguaren dentsitatea adierazten du mapa honek. Bost zati ezberdinetan dago banatuta Euskal Herrian. Kolore gorrienak dentsitate gehien dagoen zonaldeak erakusten ditu eta kolore zuriak berriz aurkakoa dentsitate gutxien dagoen lekua. Mapan argi ikus dezakegun bezala Bilbo da EAEn dentsitate gehien dagoen lekua.
Kokapena:
Industriaren banaketa geografikoki dagokionez, EAEn ñabardura dira deigarri: Bata, Bilboko metropoli arearen nagusitasuna. Bestea, Gipuzkoan banaketa orekatuagoa izatea. Hurrengoa, Bizkaiko eta Gipuzkoako industri sareen lotura Durangaldea eta Debarroaren bidez.Azkena, Gasteiz eta beste hainbat herri jakinetan izan ezik.
Industria dentsitateari erreparatzen badigu, hiru eskualde mota bereiz ditzakegu: Industria dentsitate handiko eskualdeak, Industria dentsitate ertainekoak eta industria dentsitate txikikoak, azkenik.
Industria dentsitate handiko eskualdeak:
Ugariak dira isurialde atlantikoan eta zerrenda edo korridore jarraitunak hedatua daude. Banalerroaren hego aldean aItzitik dentsitate handiko gune bat bakarrik aurkitzen dugu, Gasteiz.
Bilboko Metropoli area: Nerbioi ibaiaren bi aldeetan eta txorierrin zehar hedatzen da. Bilbo, Basaurio… Loiu eta Erandio dira industria lanpostu gehien dituzten udalak. Durangaldeako industria eremua: Bilboko industria sare trinkoa Ibaizabalen ibarrean zehar luzatzen da ekialdetik Gipuzkoarantz Lanpostu gehien dituzten herriak Durango ermua da. Donostialdea: Gipuzkoako industriagune garrantzitsuena. Donostiatik Bidasoa beherantz hedatzen da. Bidasoa beherea: Industria Irunen pilatzen da. Sektore garrantzitsuenak metalezko artikuluak, material elektrikoa, elikagaia eta makinagintza dira.Goiherri: Beasain eta Legazpi dira gune nagusiak eta hein txikiagoan Olaberria, Ordizia eta Zumarragan. Arabako lautada: Gasteiz da industria biltzen duen gune nagusiena, eta Agurain eta Iruñea Okan izan ezik lautadako gainerako herrietan ez dugu ezer topatuko.
Industria dentsitate ertaineko eskualdeak:
Hainbat gunearen inguruan kokatzen dira. Gipuzkoan, Tolosaldea eta Urola kosta dugu. Araban, Kantaurialdea, Bizkaia, Plentzia-mungia eskualdea.
Industria dentsitate txikiko eskualdeak:
Bizkaian eta Araban kokatzen dira, Arratia-Nerbioi, Gernika-Bermeo, Markina-Ondarroa. Industria apurrak metalurgia eta makinagintzan inguruan diahardu. Araban berriz, Gorbeialdea, Arabar errioxa, Mendebaldea eta Ibarrak dira, industria gutxien kontzentratzen den lekua.