Banaketa ekonomia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,91 KB










DEFINIZIOAK

EGEZKO DIRUA:herrialde bakoitzeko gobernuak banku zentralaren bitartez jaulkitzen duen diru metalikoa, hots, eskudirua, normalean txanponen edo billeteen bitartez

BANKU DIRUA:bankuetan edota aurrezki kutxetan dugun dirua, hau ez dago gordeta txanponetan eta billetetan baizik eta modu birtual batean, ez da legezko dirua

BANKU KONTUAK: diru gordailuak dira, banku-eragiketarik ohikoenen ardatz dia: diru sarrerak egin, ordainketak, trasferentziak,maileguak, kutxazaina, ekarpenak etab

ZORDUNKETA TXARTELAK:haren bidez ordaintzea kontuko dirua erabiltzea bezala da, izan ere, erosketaren zenbatekoa edo kutsazainetik ateratako berehala kentzea da

KREDITU TXARTELAK: zordunketa txartelak ez bezala aukera ematen dute ordainketak egiteko eta dirua ateratzeko une horretan diruriz ez badago ere

TXANPON TXARTELAK:aurreordainketakoak ere esaten zaie, eta ordainketak egiteko aukera ematen dute aurretik finkatutako kopuru jakin batera arte

TXARTEL BIRTUALAK:txanpon txartelaren aldera bat da, eta interneten bidez erosteko bakarrik balio dute. Ez dute euskarri fisikorik

EKONOMIA ADIERAZLEAK:ekonomiaren osasunaren berri ematen adierazleak dira, nagusienak, BPG, KPI, interes tasa eta okupazio eta langabezia tasak izanik

BPG:herrialde baten denbora aldi baten ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzu guztien diru balio da

MAKROMAGNITUDEA:dira ekonomiaren errealitatea neurtzeko erabiltzen diren balio guztiak:kontsumoa,inbertsioa,gastu publikoa,esportazioa eta inportazioa

KPI: bataz besteko familia batek eskuarki kontsumitu ohi dituen ondasunen batza besteko haztatua da

DIRUAREN PREZIOA:herrialde bakoitzeko banku zentral publikoak banku pribatuei mailegatutako diruaren oinarrizko interes tasa da.



1.DIRUAREN FUNTZIOAK

-Truke bitartekoa:Ez bagenu ordainketa eta kobrantza bitartekorik trukea erabili beharko genuke nahitaez,hau da, ondasunak ondasunekin trukatu beharko genituzke.Ondorioz,diruari esker asko sinplifikatzen da eskaintza eta eskaria egokitzeko arazoa, betiere nahiko dirua izanez ger,noski.

-Balio gordailua:Dirua ondasun iraunkorra da eta, beraz, edukitzaileak aukera du egoki iruditu bitartean gordetzeko, aurrerago erabiltzeko. Dena den, jakin behar dugu dirua merkatu sisteman balioa galtzen duela inflazioaren eraginez.

-Kontu unitate komuna:Ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa.Neurri unitate horri esker, ondasunen arteko alderaketak eta multzokatzeak egin daitezke,bestela ezinezkoak liratekeenak.

2.DIRU MOTAK

Konfiantzazko (fiduziaroa deitzen duguna) bi diru mota daude:

-Legezko dirua:Herrialde bakoitzeko gobernbanku zentralaren bitartez jaulkitzen duen diru metalikoa,hots,eskudirua,normalean txanponen eta billeteen bitartez.

-Banku dirua: Bankuetan edota aurrezki kutxetan dugun dirua,hau ez dago gordeta txanponetan eta billetetan baizik eta modu birtual batean,ez da legezko dirua.

Diruarekiko konfiantza galtzen denean,txanponek eta billeteek beren euskarri diren paperaren eta metalaren balioa soilik dute.

3. AGERIKO GORDAILUA

Ageriko gordailuak edo banku kontuak, banku-eragiketarik ohikoenean ardatz dira: diru sarrerak egin, ordainketak, transferentziak, maileguak, kutxazaina, ekarpenak,…

4.BANKU TXARTEL OHIKOEAK

-Zordunketakoak:Haren bidez ordaintzea kontuko dirua erabiltzea bezala da, izan ere, erosketaren zenbatekoa edo kutxazainetik ateratakoa berehala kentzen da txartelari elkartutako kontutik.

-Kreditukoak:Zordunketa-txartelak ez bezala aukera ematen dute ordainketak egiteko eta dirua ateratzeko une horretan banku kontuan dirurik ez badago ere, hori bai finkatutako muga bat arte.Erabilitako dirua aurreikusitak moduan eta epeetan itzuli behar da,oro har, hilabete bakoitzeko lehenengo egunetan eta bi ordainketa modu dira ohikoenak;

+Guztizko zenbatekoaren hileko ordainketa:sinpleena eta ohikoena da, zor den gastua (hilabete horretan egindako gastu guztia) gure kontura kargatzen da hurrengo hillabeteko lehen egunean. Une horretan diru nahikoa egon behar du saldo guztia ordaintzeko eta zorra likidatzeko.

+Ordainketa geroratua:kuota malgu baten bidez ordainketa atzeratzeko aukera ematen du,mailegu bat balitz bezala.

-Txanpon-txartelak: aurreordainketakoak ere esaten zaie, eta ordainketak egiteko aukera ematen dute aurretik finkatutako kopuru jakin batera arte. Aurrena bertan dirua sartu behar da kutxa edo banku kontuaren bitartez.

-Txartel birtualak: txanpon-txartelaren aldaera bat dira, eta internet bidez erosteko bakarrik balio dute.Ez dute euskarri fisikorik, zenbaki bat, gako bat eta iraungipen data bat bakarrik dute.

5.ALDAGAI MAKROEKONOMIKOAK

Bolada ona eta txarrak izaten ditu ekonomiak;bolada txarretan,ondorio negatiboak ahalik eta gehien murrizteko, aldagai hauek giltzarri direla ikusi da,beraien bitartez ekonomiaren egoera orokorra (makroekonomikoa) aztertu dezakegu.

-Ekonomia hazkundea:Kezka gehien eragiten duena da; izan ere, hazkundeak eragin oso handia du ekonomia ororen aberastasunean eta lanpostuetan.

-Prezioak (eguneroko erosketena): egunez egun agertzen zaigun kontua da. Asko eragiten duen aldagai baita ondasunak eta zerbitzuak erosterakoan.

-Diruaren prezioak (maileguan eskatutakoarena):prezioen baitan, prezio honek sekulako kezka eragiten du, bereziki zorrak daudenean, hipotekarena adibidez.

-Enplegu maila: ekonomia arloko kezka handienetakoa da, eragin handiak baititu bai herrialde baten ongizatean bai herrialde horretako pertsona eta familietan.

6.EKONOMIA ADIERAZLEAK

Ekonomia adierazleak, aldagai makroekonomikoak edo “termometroak”oso baliagarriak dira, besteak beste, honetarako aukera ematen baitute.

-Zenbakien bidez kuantifikatzeko familien

7.HAZKUNDEA ETA EKOIZPENA

-ekoizpen baliabideei eta haien mende dauden ekoizpen aukerei buruz hitz egiten genuen. Barne produkzio igordina (BPG) ezditu aukerak neurtzen, errealitatea baizik

-markatu ekonomietan ekoizten den guztia kontsumitzen edo erosten da, eta BPG-ak azken ondasunen ekoizpena neurtzen duenez, gastu guztiak batu ditzakegu hori kalkulatzeko

-ez ahaztu atzerritarrek gure herrialdean eroste dutela, eta gu beraienan. Beraz, balio multzo batek sortzen du BPG-a; kontsumoak, inbertsioak, gastu publioak etab. Balio horietako bakoitzari makromagnitudea esaten zaio.

8.INFLAZIOA NEURTZEN

Espainian Estatistikako Institutu Nzionala (INE) kalkulatzen du KPIa, Familia Aurrekontuen Inkestaren bidez herritarren kontsumo ohiturak aztertu ostean.Erosketa saskia ere esaten zaio KPIari, funtsean hori baita, bataz besteko familiek gastatu ohi dutenaren prezioen bilketa.

-Erosketa saskia espainiarren kontsumo talde bakoitzean egitenduten gastua kontuan hartuta egiten den produktu adierazgarrien hautaketa bat da.

KPI eta erosketa-saskia urtero aldatzen direnez urte batetik besterako inflazio tasa kalkulatzeko, ehuneko aldakuntza tasaren formula erabiltzen da, eskuarki.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Banaketa ekonomia