Banaketa ekonomia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,04 KB
INPERIALISMOA:
XIX. Amaieran eta XX. Lehen hamarkadetan sortu. Berezko lurraldearen edo eragin eremuaren hedapena da, beste herri batzuk menperatuz eta batasun bat sortzeko egiten denean. Menperatzea lurraldezkoa, kulturala edo ekonomikoa izan daiteke.
III. INTERNAZIONALA:
1919an Leninek eta SEBSeko alderdi komunistak sortutako nazioarteko erakunde komunista. Helburua: bitarteko guztiekim, nazioarteko burgesiaa gainditu eta nazioarte mailako errepublika sobietar bat sortzea, Estatuaren erabateko deseztapenerako trantsiziozko urrats bezala.
MENTXEBIKE:
Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokratako fakzioa, 1903an sortua. Alderdiaren oinarri sozialaren hedapena lehenesten zuten, homogeneotasun ideologikoaren eta antolakuntza gaitasnaren gainetik.
BOLTXEBIKE:
Leninek gidatutako errusiako langile alderdi sozialdemokratako fakzioetako bat. Leninen tesiei jarraiki, alderdi komunista itxi, profesionalizatu, homogeneo eta antolakuntza gaitasun handikoa biltzen zuten. Erradikalagoak dira, ez zuten beharrezkoa ikusten aurreko etapa burgesa.
PROTEKZIONISMOA/AUTARKIA:
Estatu bateko gobernuak produktu edo sektore ekonomino jakin batzuei emandako sostengua atzzerriko konkurrentzia saihesteko. Eredu liberalaren krisiak, eredu autarkikoa bultzatzen zuen. Ideologia totalitarioak eta nazionalistak indartu zituzten (alemania eta italia).
DESESTALINIZAZIOA:
Stalinen heriotzaren ondoren sortutako prozesua Nikita Jrushchovek sortua. Desestalinizazioa erreformen bidez egingo du, horrela liberalizazioa lortuz neurri batean.
OSTPOLITIK:
Negoziazioak bloke komunistarekin. Alemania Federal Soziodemokratek sortuko dute.
BRETTON WOODS:
II.M.G.Ren ostean munduko moneta eta finantza sistema arautzeko. Helburua mendebaldeko diru politikara oreka eta segurtasuna ekartzea zen, eta horretarako dolarra hartu zen erreferentziazko dirutzat.
NDF:
Kanpo merkataritza bultzatzeko eta txirotasuna murrizteko helburua du. Parekotasuna gainbegiratu eta finantza arazoak dituzten herrialdeei lagundu maileguen bidez.
MB:
Gerra osteko berreraikuntza ekonomikoari aurre egiteko eta gero herrialdee azpigaratuen garapena bultzatzeko sortua. Moneta Ipar Amerikako dolarra izango da erreferentzia moduan. Beste monetak kalkulatuko dira, beraz, dolarraren arabera. Erreferentzia ekonomikoa egoera egonkorrean mantentzeko izango da.
GATT:
Nazioarteko merkatal harremanak bultzatzeko erakundea da. 1947an nazioarteko merkatal harremanak bultzatu eta arautzeko: herrien arteko truke askeak garatzeko neurriak hartu eta beharrezkoa zen estatuen jarrera aldatzea. 1994tik OMC egon zen. Aurreko garaietako jerarkia ekonomia aldatu egingo da. 1953an potentzia industria AEBn egongo da %54a izanik. Bere txanpona herri kapitalistaren erreferentzia izango da.
BREZNEV DOKTR.:
Zentralizazioaren alde, independentzia eskatu behar diren neurriak erabiliz. Herrialde sozialista batean, sozialismoaren garapena arriskuan badago eta kapitalismoaren mehatxua badago inbertsio militarra gauzatuko da.
ALEX DUB.:
Eslovakiar politikaria eta txekoslovakiako buruzagia izan zen, Pragako Udaberrian erregimen komunista eraberritzea saiatzeagatik ospetsua izan zen.
SOLIDARNOSC:
Poloniako sindikatuen federazioa.
PRAGAKO UDABERRIA:
1968ko urtarriletik abuztura Txekoslobakia astindu zuen iraultza izan zen. Erreforma politikoak eta liberalizazioa zituen helburu. II.M.G. Ostean Sobietar Batasunaren agintea gainetik kendu nahian Alexander Ducek gidatuko zuen.Prentsa, adierazpen eta mugikortasun askatasuna aldarrikatuko du. SEBSen erreakzioa ez zen baketsua izan.
AURRERAKO JAUZI HANDIA:
58tik 61ra Txinako Herri Errepublikako gobernuak abiarazteko plangintza sozioekonomikoa izan zen. Hleburua Txina erabat eraldatzea, nekazaritzatik herrialde industrialera ekonomiak gora egin zezan. Txarto atera zen eta jende asko hil zen.
MAO ZEDONG:
Txinako Alder Komunistaren buruzagia eta Txinako Herri Errepublikako presidentea. Mundu osoan eragina izan duen buruzagi komunista. Maoren komunismoaren ikuspegiari maoismoa deritzo. Maoismoa nekazarien paper iraultzailea nabarmentzen du.
KULTURA IRAULTZA:
Mao Tsetung presidenteak txinako herri errepublikan aurrera zuzendutako masa kanpaina bat izan zen.
TIANANMEN:
Txinako herri errepublikan gertatuko manifestaldiak 1989an apirila eta ekainaren artean.
CAMPAÑA DE 100 FLRS:
Mao tsetung kritika arazo politiko eta ekonomikoei buruz, haren herrian kalteak sortzen zutenak.