Baloreen Transmisioa Hezkuntzan eta Inklusioaren Erronkak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,52 KB
"El club de los emperadores" filma: Baloreen Gatazka
Filmean, Bell ikasle berriaren jarrera desafiatzailea ikusita, irakaslea bere aitarekin hitz egitera joaten da. Harrituta geratzen da, aitak ez duelako baloreen transmisioa onartzen. Diruan eta arrakastan oinarritutako hezkuntza nahiago du semearentzat, etikan eta eskolako baloreetan oinarritutakoa baino.
Garun Paralisia eta Inklusioa: Aspace Elkartearen Ikuspegia
Garun paralisia eta inklusioari buruzko dokumentalean, Aspace Elkartearen zuzendaria agertzen da. Cadizko irakasle baten esanetan, integrazioa bultzatzea ezinbestekoa da, baina baliabide eta errekurtso gehiago behar dira. Eskola batzuk ez daude prestatuta, formazio falta dagoelako. Unibertsitatetik hasi beharko litzateke, etorkizuneko irakasleak inklusioaren bidetik formatuz. Kontuan izan behar da inklusioa adinarekin zaildu egiten dela, gaztaroan are gehiago. Ideala zentro berezien errekurtsoak eskola arruntetan egotea litzateke.
"Ejes diagnósticos e identificadores" dokumentua
Eskolako PTak/Hezkuntza Bereziko irakasleek erabiltzen duten dokumentua.
Minusbaliotasunaren Balorazioa
Zentro/ikastetxe espezifikoetan minusbaliotasunaren neurketak/balorazioak egiten dira.
Ikasleen Ebaluazioa eta Laguntza Programak
Ikasleen ebaluazio prozesuan sortutako zailtasunei aurre egiteko, hezkuntza indartzeko neurriak laguntza programa gisa erabiliko dira. Irakasle taldeek diseinatuko dituzte eta ez dira ohiko neurriak. Oinarrizko edukiak lortzeko estrategiak dira.