Balkanetako krisia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,91 KB
Gerraren zergatiak
Europako potentzia handien arteko norgehiagoka
Frantziaren eta Alemaniaren arteko harremanak oso tirabiratsuak ziren, Frantziak Alsazia eta Lorrena galdu zituelako 1870ean (Franko-Prusiar gerra)
. XX.Mendearen hasieran, areriotasun hori areagotu zen. Lehia kolonialagatik, Austro-Hungariar Inperioak eta Errusiar Inperioak liskarragatik eta Balkanen kontrol politiko eta ekonomikoagatik.
Lehia ekonomikoek ere gatazka giroa sortu zuten. Erresuma Batuak eta Alemaniak gatazka ekarri eta merkatu berriak sortzeko borroka ekonomikoa sortu zuen. Erresuma Batua Frantziarekin aliatu zen.
1.2. Blokeen eraketa eta armamentuen norgehiagoka
Europako potentzia nagusiak aurkako bi bloketan banatuta zeuden:
Europako potentzia nagusiak aurkako bi bloketan banatu ziren, Aliantza Hirukoitza eta Entente hirukoitzean.
Aliantza hirukoitza
Alemaniak, Austria-Hungariak eta Italiak osatzen zuten
Bloke horrek Italia galdu zuen; Italiak Libia okupatu zuen eta ondorioz liskarrak izan zituen Turkiar inperioarekin eta Austriarekin.
Entente hirukoitza
Frantziak, Errusiak eta Erresuma-Batuak osatzen zuten. Gerra hasteko beste urrats erabakigarri bat Armamentuen norgehiagoka izan zen. Ondorioz, Europako potentzia guztiak bikoiztu egin zituzten lehorreko zein itsasoko indar militarrak eta teknologia hobetu.
1.3. Kolonietako gatazkak:Marokoko krisiak
XX.Mendearen hasieran borroka inperialistak berpiztu ziren. Afrikaren iparraldean hasi ziren liskarrak, Marokon. 1905ean Marokoko lehen krisia piztu zen. Frantziak eta Erresuma Batuak lurralde hura Espainia eta Frantziaren artean banatzea adostu zuten, baina Alemaniak ez zuen erabakia onartu eta Marokoren independentziaren alde egin zuen
1906an Aljecirasko konferentzia egin zuten, Europako gerrak ekiditeko. Marokoren independentzia onartzea adostu zuten, baina Frantziaren eta Espainiaren protektoratua ezarrita.
1.4. Balkanetako krisia
Hiru krisi egon ziren, Austro-Hungariar inperioak Bosnia-Herzegovina beretu zituen; horrek Serbiaren gaitzespena eragin zuen, hegoaldeko eslaviar herri guztiak elkartu nahi baitzuten.
Turkiar inperioak Balkanetako liga garaitu zuen
Bulgariaren eta Serbiaren arteko gerra piztu zen.
1.5. Gerra leherrarazi zuena:1914ko uztaileko krisia
1914ko ekainaren 28an Frantzisko Fernando artxidukea eta bere emaztea hil zituzten. Hiltzailea serbiarren aldeko bosniar bat izan zen, Esku Beltza izeneko elkarte bateko kidea. Austriak Serbiari ultimatuma proposatu zion Alemaniaren babesarekin. Hilketa nahi zuen ikertu, eta gerrarekin mehatxatu zuen. Serbiak uko egin zion ultimatumaren baldintzei, batez ere Austria-hungariar funtzionarioek errudunak ikertzeko eta ziegetako prozesuan parte hartzea . Errusiaren babesarekin.
Ondorioz, Austriak gerra deklaratu zion Serbiari, Lehen Mundu Gerra hasiz.
4. Gerraren ondorioak
4.1. Ondorio demografikoak
Zortzi milioi hildako eta hogei milioitik gora zauritu eta elbarri ziren.
Elikagaien urritasuna eta osasun gabeziak nagusitu zirenez, 1918ko gripe epidemia inoiz baino errazago hedatu zen(22 milioi hildako).
Hurrengo belaunaldietan jaiotza-tasak behera egin zuen, ondorioz, biztanleria aktiboa eta kontsumitzaile kopurua murriztu zen.