Baliabideak, Populazioa eta Hazkundearen Mugak Historian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,37 KB

Baliabideak, Populazioa eta Hazkundearen Mugak

Industriaurreko garaietan, baliabideak nahiko urriak ziren, batez ere naturatik hartutakoak. Naturako sektoreen artean, nekazaritza zen iturri garrantzitsuena: ehiza, arrantza, abeltzaintza, etab. Gizarteak erabiltzen zituen lehengaiak nekazaritzatik hartutakoak ziren (ehuna, artilea, kotoia), eta artisauek erabiltzen zituztenak egurra, besteak beste. Horregatik esan daiteke hazkundean mugak zeudela, lurraren eskaintza finkoa baitzen. Ekoizpenaren hazkunderako lur berriak behar ziren, hektarea bakoitzeko errendimendua igoz eta nekazaritza intentsiboa nagusituz.

Malthusen Tranpa: Ekonomia Organikoaren Mugak

Malthusen tranpa edo tranpa malthusianoa aipatzekoa da, gizartearen ekonomia azaltzeko. Garai hauetan teknologia organikoa (goldea) eta baita energia organikoa ere (egur-ikatza) erabiltzen zen, baina hau erabiltzeko espazioa behar zen, ekonomia organiko batek lekua behar baitu. Baso gehiago badaude, egur gehiago egongo da, eta, aldi berean, nekazaritza eta begetal gutxiago. Honen guztiaren ondorioz, presio demografikoa zegoen, elikadura-baliabide mugatuengatik.

XVI-XVIII. Mendeetako Hedapen Eredua

XVI. eta XVIII. mendeetako hedapen eredua, adibidez: populazioa handitzen ari zen, eta horrek elikagaien prezioen igoera eragiten zuen, gehiegizko eskariaren eta natura-baliabide mugatuen eraginez. Horrek bizi-maila beheratzea eragiten zuen, soldaten eros-ahalmena gutxituz eta, ondorioz, kontsumoa gutxituz. Beherakada horiek guztiek ezkontzak atzeratzea eragin zuten, emakumeen emankortasun-urteak murriztuz eta jaiotzak gutxituz, populazioaren beherakada ekarriz.

XVII. Mendeko Krisi Eredua

Bestalde, XVII. mendeko krisi edo atzerapen eredua dugu, populazioa gutxitzen ari zen unea. Gehiegizko eskariak eraginda, elikagaien prezioa beheratzen ari zen. Errentak eta eros-ahalmenak gora egin zuten, ezkontzak ugarituz eta, honekin batera, jaiotzak handituz. Orduan, ziklo berri bat hasiko da: populazioa handitzen joango da eta hedapen ekonomikoa izango da.

Biztanleriaren Kontrol Mekanismoak

Batzuetan, bizi-maila mantentzeko —hau minimoetara iristean— kontrol positiboak (gerrak, goseteak, etab.) eta kontrol negatiboak (ezkontza-adina berandutzea, etab.) egiten ziren, horrela biztanleriaren eta baliabideen nolabaiteko oreka lortuz. Berezko biztanleriaren joera igotzea zen, baina baliabide-faltak hori ekiditea ekarri zuen. Aldi berean, ezkontza-adinaren atzerapena izan zitekeen erantzuna; hala ere, umeek familien iraupena eta eskulana bermatzen zituzten.

Jaiotza, Heriotza eta Bizi-mailaren Lotura

Normalena, biztanleriaren tamainak gora egin ahala bizi-maila igotzea da, batez besteko sarrerak handiagoak baitira, eta, beraz, errendimenduak gorakorrak. Baina, momentu batetik aurrera, errendimendu horiek beherakor bihurtzen dira, bizi-maila txikituz. Errendimenduak gorakorrak direnean ez dago kontrolik, baina hauek beherakorrak direnean, kontrol prebentiboen bitartez jaiotzen murrizketak, heriotzak, goseteak, etab., daude. Heriotza-tasa mantentzeko, baliabideen eta biztanleriaren arteko oreka mantendu behar da.

Ezaugarri Demografikoak

  • Jaiotza-tasa: %35-50
  • Heriotza-tasa: %30-45
  • Hazkundea: %0,5
  • Hilkortasuna goseteagatik: %0,25

Entradas relacionadas: