Baliabideak, Populazioa eta Europaren Gorakada (1500-1800)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,68 KB
Baliabideak eta Populazioa: Hazkundearen Mugak
Nekazaritza. Industriaurreko BPGaren %80-95 zen. XVI-XVIII. mendeen artean, gizarte organikoak lurrak ematen zuen guztiaren menpe zeuden:
- Egurra eta ikatza.
- Lurra (lehengaiak + elikagaiak + energia).
Lurra mugatua da: eskaintza finkoa. Beraz, errendimenduak eta buru bakoitzeko produktibitatea handitzen ez badira, horrek mugatuko du hazkundea.
Hektarea Bakoitzeko Errendimendua Handitzeko Metodoak
- Intentsiboa: II. Industria Iraultzara arte ez dago kimikarik, beraz, ezin da ezer aipatu.
- Hedakorrak: Hektareak gora, baina ez dago errendimenduan goranzkorik; gainera, lan gehiago eskatzen du. Baldintza hauetan oso zaila da, lur guztiek ez baitute errendimendu bera. (Europan gehien erabilia)
Etxe Egitura
Eskaintza finkoa: azaleran ortua, basoa eta abeltzaintza eremuak baitaude. Bat igotzeko, bestea jaitsi behar da. Ondorioz, nekazal produktibitatea, errendimenduak eta errenta per capita behera egiten dute.
Populazioa
Baldintza zailak bizitzeko. Lurraren ahalmen produktibo baxua eta populazioaren hazkundea aldi berean gertatzeak Tentsio Malthusianoa sortzen du: Populazioa ezin da baliabideen gainetik hedatu, beraz, baliabideek populazioa mugatu beharko lukete. Jaiotzak gora egitean, familien errentak behera egiten du.
Tentsio Malthusianotik Irteteko Moduak:
- Freno prebentiboak: Jaiotzak behera, ezkontza adina igoz.
- Freno positiboak: Heriotzak gora eta presio demografikoa lasaitu.
Harremanak
Populazioa gora: merkatuko prezioek ere gora, eta alderantziz. Soldaten eros ahalmena gutxitu egiten da.
Europaren Gorakada, 1500-1800: Atlantikoko Ekonomien Hazkundea
Salbuespenak: Holanda eta Ingalaterra. Protagonistak ehungintza eta merkataritza izan ziren. Ingalaterra 1800. urtetik aurrera industriala bihurtu zen, per capita ekoizpena eta produktibitatea handituz.
- Errendimendua hobetu zuen ongarririk gabe eta langileen kopurua ikaragarri handitu gabe: errendimendu altuagoa duten landaketak, larreek pisu erlatibo handiagoa, abere gehiago eta saltzeko produktu gehiago.
- Dieta aldatu zen.
Holanda
Hirigintza prozesua artisautza garatuz, feriak eta merkatuak sortu ziren hirietan. Artisauek produktua eta hornikuntza behar zituzten, horretarako hirien inguruetako nekazaritza intentsibo eta merkeenaz baliatzen ziren. Zereal merkeena inportatzen hasi ziren, hirien inguruan baratzeak sortu, eta abeltzaintza egonkor bat eratu zuten, ongarria, haragia eta gurina ematen zituena prezio altuan salduz.
Nekazaritza intentsibo honen baldintzak hauek ziren: itsasoari irabazitako lurrak (polders), lurren emankortasuna eta merkatuaren distantzia.
Ingalaterra
Bi produktu nagusitu ziren: artilea eta laboreak (zitua). Hauek prezioen arabera tartekatu zituzten, espezializazioa ekarriz.
- Nekazaritza kapitalista sortu zen – soldatapeko eskulana.
- Lur guztia bere osotasunean errentatzen zieten nekazari aberatsei: nekazal burgesia.
- Pribatizazioak:
- Lurra hesitu (enclosures).
- Errotazio-urratze prozesu ezberdina erabiltzen zuten.
Desamortizazio prozesuek egin zuten posible pribatizazioa.
Ehungintza
Hiru baldintza bete zirenean garatzen hasi zen:
- Errenta elastikotasuna: Errentaren edozein aldaketak eragiten zion ehungintzari.
- Merkatu berriak XV. mendetik aurrera.
- Barne merkatua handitu zenean, populazioa handitzea ekarri zuen.
Kokapen Ezberdinak:
- Italia: luxuzko produktuak egiten zituen gremioen bitartez.
- Holanda eta Ingalaterra: produktu berria ekoizten hasi ziren, gremioak kentzeko.
Oihalgintza berria: produktu merke eta arinak egitea lortu zen, ez luxuzkoak.
Hasieran nekazariak landak lantzen zituen, baina sorrera osagarri bat sortu zen: verlagsystem sistema – lehengaiak eta kapitala modu eraginkor batean antolatu zituen eta lana banatu egin zuen. Horrek merkatua zabaldu egin zuen, kostuak murriztuz eta ekoizpena handituz. Honek Holanda eta Ingalaterraren helburua (gremioak gutxitzea) betetzea lortu zuen, horrela Italia alde batera utziz (Protoindustria).
Siderurgia
Gizartearen baldintza orokorren menpe zegoen. Aldaketa tekniko bati esker siderurgia garatzea lortu zuten: burdinolaren bidez, teknologia berria sortu zen eta honek lehenengo labe garaiak sortzea ekarri zuen. Bi herrialde nagusitu ziren: Suedia eta Ingalaterra.
- Suedian: minerala eta egur-ikatzari esker XVI. mende bukaeran labe garaia hasi zen.
- Ingalaterran: egur ikatza ez zuenez, harrikatza erabiltzen zuen teknologia berria.
Produkzio-kostuak jaistea lortu zen, meategietatik gertu kokatzen ziren: merkatal kapitalismoa garatu zen.
Merkatal Fluxua
- Amerika – Espainia eta Portugal: azalera landua + metal preziatuak.
- Afrika – Amerika: esklaboak.
- Espainia eta Portugal – Amerika: manufakturak.
- IM Europa – Errusia: manufakturak, alderantziz elikagaiak.
- IM Europa – Asia: metal preziatu amerikarrak.
Metal balantze defizitarioa: erosketak > salmentak. Asiak horren truke espezieak bidaltzen zizkion.
Ondorioak
Holanda eta Britainia Handia garaile:
- Espainia eta Portugal erditik kentzea lortu zutelako.
- Amerikarekin harreman zuzena izatea lortu zutelako.