Baliabideak, Energia eta Zerbitzuak: Munduaren Funtzionamendua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,38 KB
Meatzaritza eta Lehengaiak
Pertsonek naturako baliabideak erabiltzen ditugu, eta industriak baliabide horiek eraldatu egiten ditu; horiei lehengai deritze.
Eraldaketa-prozesu baten ondoren, industria-prozesuek behar duten indarra ematen da: argia, beroa, petrolioa...
Lehengai Motak
- Animalia-jatorrikoak: arraina, haragia, esnea...
- Landare-jatorrikoak: kotoia, zura, fruituak...
- Mineral-jatorrikoak: metalak, harriak...
Meatzaritza: Lehengaien Eraketa
Meatzaritza lurrazpitik lehengaiak ateratzea da.
- Metalezko mineralak: urrea, zilarra, kobrea, burdina...
- Ez-metalezko mineralak: kuartzoa, igeltsua, gatzarria...
- Mineral energetikoak: ikatza, gasa, petrolioa...
Mineralak hobietan aurkitzen dira. Bi motatako hobiak daude:
- Aire zabaleko meatzeak
- Lurpeko meatzeak
Mineral Ez-Energetiko Garrantzitsuak
- Burdina: Gehiena altzairua ekoizteko erabiltzen da (siderurgiarako). Ekoizle nagusiak: Txina, Brasil, Australia, India, Errusia.
- Bauxita: Bauxitatik aluminioa ateratzen da. Aluminioa lehengai gisa erabiltzen da: eraikuntzan, aeronautikan eta mekanikan. Bauxita-meatze handienak: Txina, Brasil, Australia, India, Ginea... Aluminio-ekoizle nagusiak: Txina, Australia, Errusia, Estatu Batuak...
- Kobrea: Elektrizitatea eroateko erabiltzen da. Ekoizle nagusiak: Txile, Peru, Txina, Australia...
Oharra: Herrialde garatuenek askoz lehengai gehiago kontsumitzen dituzte.
Energia-Iturriak eta Kontsumoa
Energia beharrezkoa da ekonomia garatzeko, eta betidanik erabili izan du gizakiak.
- Antzina, sutik, haizetik, uretik eta animalien indarretik lortzen zuten energia.
- Duela 200 urte, Industria Iraultzan ikatza zen energia-iturri nagusia.
- XIX. mendearen bukaeran, petrolioa, gasa eta elektrizitatea erabiltzen ziren.
- XX. mendean, energia-iturri berriak agertu ziren: energia nuklearra, haize-energia eta eguzki-energia.
Kontsumoa eta eskaria oso handiak dira herrialde garatuenetan. Industria, garraioa, etxebizitza, bide publikoak eta etxeen kontsumoa oso handia da.
Energia-kontsumoa herrialde baten garapen-mailaren adierazleetako bat da.
Zerbitzu Motak
Zerbitzuak publikoak edo pribatuak izan daitezke.
- Publikoak: Estatuak ematen ditu. Zerbitzu publikoak estatuaren esku daude. Herrialdearen segurtasunarekin lotutakoak (polizia, armada...) eta osasun- eta hezkuntza-zerbitzuak, besteak beste. Zerbitzu horiek herritarren zergetatik ordaintzen dira.
- Pribatuak: Partikularrek ematen dituzte, dirua lortzeko. Pertsonentzat edo enpresentzat izan daitezke. Helburua kontuan hartuta, jarduerak sektoreka sailkatzen dira: merkataritza-zerbitzuak, finantza-zerbitzuak, garraio-zerbitzuak, gizarte-zerbitzuak eta zerbitzu pertsonalak.
Zerbitzu tradizionalak eta zerbitzu aurreratuak bereizten ditugu. Azken horiek teknologia berriekin lotutakoak dira. Zerbitzu horiek ematen dituzten pertsonek prestakuntza-maila altua behar dute.
Garraioa: Funtzioak eta Motak
Garraioaren Funtzioak
Garraioak hiru funtzio betetzen ditu:
- Ekonomia-funtzioa: Produktuak trukatu eta biztanleak lekuz aldatu daitezke. Industriari, eraikuntzari, merkataritzari eta turismoari laguntza ematen die.
- Politika-funtzioa: Eskualdeen eta eremuen integrazioa errazten du.
- Gizarte-funtzioa: Kulturak ezagutzeko eta giza harremanak egiteko aukera ematen du.
Lehorreko Garraioak
- Errepideko garraioa: Gehien erabiltzen da bide laburrak egiteko (baita salgaiak leku batetik bestera garraiatzeko ere). Hala ere, istripu gehienak bertan gertatzen dira, eta trafiko-pilaketak eta kutsadura sortzen ditu.
- Trenbide bidezko garraioa: Pertsonak eta bolumen (pisua) handiko salgaiak garraiatzeko erabiltzen da.
Lehorreko garraioak alde handiak ditu mundu mailan. Asian eta Afrikan, trenbide-sarea oso urria da (herrialde pobreetan), eta herrialde aberatsetan, berriz, errepide- eta trenbide-sare zabalak daude.