Balazta-Sistema: Funtzionamendua, Konponketa eta Mantentzea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB

Balazta-Bankuaren (Frenometroa) Misioa eta Parametroak

Hauen helburua balaztek egoki funtzionatzen dutela eta eraginkortasun ona dutela neurtzea da. Frenometroek aurreko ardatzeko, atzeko ardatzeko eta eskuzko balaztak neurtzen dituzte.

Neurtzen diren parametro nagusiak:

  • Lehenik eta behin, ardatz bereko balazten artean zenbateko diferentzia dagoen neurtzen du. Diferentzia %30 baino handiagoa bada, balaztak gaizki daude.
  • Ondoren, balaztatzerako garaian bi ardatzen arteko banaketa neurtzen da: aurreko ardatzean %70-%90 eta atzekoan %30-%10.
  • Azkenik, balaztatzearen eraginkortasuna neurtzen da. Hau auto klasikoentzat garrantzitsua izan daiteke, baina gaur egungoentzat ez, servofrenoen laguntza dutelako.

Balazta-Danborrean Egin Beharko diren Egiaztapenak

  • Danborra desmuntatuta dagoela, ea marratuta dagoen edota pitzadurarik duen begiratu behar da. Hala bada, aldatu egin behar da.
  • Marruskadura-gainazala ea higatuta dagoen egiaztatu behar da. Hala bada, aldatu egin behar da.
  • Ea danborra ondo biribildua dagoen ikusi behar da. Obalatua badago, ezin izango ditugu zapataren doikuntzak eta abar egin.

Zergatik Aldatu Behar da Balazta-Likidoa Aldian-Aldian?

Beharrezkoa da likidoa higroskopikoa delako, hau da, hezetasuna xurgatzen duelako. Ura zirkuituaren barruan filtratzen bada, bertako mekanismoak oxidatu ditzake. Likidoaren aldaketa gutxi gorabehera bi urtean behin egitea komeni da.

Pintza Flotatzailearen Funtzionamendua

Bi pistoiren ordez, alde batean bat bakarrik dute. Bi korredera dituzte eta pintza hauen bidez ezker-eskuin ibiltzen da. Balaztatzean, pistoiak bere aldeko pastilla diskora gerturatzen du, baina beste aldean bereizita daude pastilla eta diskoa. Pistoiaren indarraren bidez, ordea, pintza desplazatu eta beste aldeko pastilla ere gerturatzen du.

Disko-Balaztako Pintza Konpontzea

Konponketa-kita egon ohi da. Pintza barruko goma, hauts-babesa, eta korrederak bere hauts-babesekin aldatzen dira, eta kasu batzuetan pistoia ere bai, higadura edo marraduragatik.

Esku-Frenoa Tentsatzeko Urratsak

  1. Lehenik, kablea laxatu egin behar da.
  2. Ondoren, danborrera joan eta guztiz blokeatu tentsatuz, eta gero pixka bat laxatu gurpila askatu arte.
  3. Gero, esku-frenoko kablea doitu beharko da, 3 koska igo ondoren blokeatzea lortu arte.

Zapataren Doikuntza Automatikoaren Funtzionamendua

Normalean karraska sistema bat eta malguki bat du. Bonbinak zapatak zabaltzean, beren tokira itzultzen dira bueltan, balazta askatu ondoren. Baina higatuta badaude, bonbina gehiegi ez ateratzeko karraskak posizioz aldatzen du, eta zapatak behe aldetik zabalago geratzen dira.

Entradas relacionadas: