Bakterioen Ugalketa: Erdibiketatik Gene-Transferentziara
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB
Bakterioen ohiko ugaltze-prozedura erdibiketa da (bipartizioa). Prozesu horren bitartez, zelula bat bi zelula bihurtzen da, informazio geniko berberarekin eta zitoplasman edukiera eta organozka antzekorekin.
Sortzen diren bi zelulak klonak dira; bien artean berdinak eta abiapuntuko zelularekiko ere berdinak. Horrela material genetiko berdina duten zelula-koloniak sortzen dira; dena den, hau oso gutxitan gertatzen da, zeren eta bakterioek mutazio indize handia izaten baitute.
Erdibiketaren urratsak:
- Zelularen tamaina, heldutasuneko tamaina izan behar da; hazkunde fasea.
- Heldu baten tamaina lortu ondoren, ADN eraztuna bikoizten da.
- ADN bakterianoa mesosoma batekin lotuta egoten; mintza eta pareta handitzen diren neurrian, mesosomek ADN kopia bakoitzatik tira egiten dute eta horrela bereizten dira.
- Zeharko horma (mintza eta pareta) eratuz, zelula bitan banatzen da.
A) Transformazioa:
Apurtu diren beste zelula batzuen ADN zatikiak bakterio baten barnean sartzea da. ADN zatiki hauek bakterio hartzailearen ADNarekin birkonbinatzen da, bere informazio genetikoan eraldakuntzak sortuz (gene berrien ekarpena gerta daiteke).
B) Transdukzioa:
Birus bakteriofago batek zelula bakteriano bat erasotzen duenean, bakterioak ADN birikoaren kopia berriak egiten ditu. Muntai fasean (enkapsidazioa) ADN bakterianoaren zatikiak sar daitezke kapside proteinikoan (birikoa). Birus berriek beste bakterio batzuk infektatuko dituzte. Mekanismo honen bitartez, zelula bakteriano batek beste bakterio baten geneak jaso ditzake eta bere informazio genikoa berritzen da.
C) Konjugazioa:
Sexu-pilien bidezko kontaktu fisikoa duten bi bakterioen arteko zuzeneko transferentzia.
F plasmidoa duten zelulek egin dezakete, plasmido honek pili eratzeko informazio genetikoa du. Plasmidoa duen zelula F+ deitzen da eta ez duena, berriz F-. F+ bakterioak (emailea) bere plasmidoa bikoiztu ondoren F- bakterio batekin (hartzailea) lotzen da pili baten bidez eta honetan zehar plasmidoaren kopia pasatzen dio bakterio hartzaileari, azken hau F+ bakteria bihurtuz.
Bakterio batzuetan plasmido hau kromosoma bakterianoari lotzen zaionenan Hfr zelulak direla esan ohi da orduan, eta une horretan transferitzen dena kromosoma bakterianoaren zati bat da, zeina aurrez jadanik inkorporatutako plasmidoarekin bikoiztu baita. Horrela, Hfr-aren zenbait gene zelula hartzaileko kromosomaren geneekin birkonbinatzen dira. Azken zatia plasmidoarena da eta, lotura igaro aurretik desegiten denez, emailean geratu ohi da.