Bakterioak, Birusak eta Mikroorganismoak: Egitura, Funtzioa eta Garrantzia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,33 KB
Bakterioak
Moneroen Erreinua eta Egitura
Bakterioak moneroen erreinuko mikroorganismo prokariotikoak dira, planetako lehen organismoak izan daitezkeenak. Organismo bakun hauek ingurune desberdinetara moldatzeko eta ugaltzeko gaitasun handia dute. Bakarrik nahiz kolonietan bizi daitezke eta lau mota nagusi daude itxuraren arabera: baziloak (luzeskak), espiriloak (luzeskak eta bihurrituak), bibrioak (bihurrituak) eta kokoak (biribilak).
Bakterioen Egitura
- Polisakaridozko kapsula: Lehorte eta substantzia kimikoen aurrean babesten du, baita fagozitoen erasoetatik ere. Kolonietan elkartzen laguntzen du.
- Horma zelularra: Mureinaz eta peptidoz osatua, Gram+ (horma homogeneoa) eta Gram- (bi geruzako horma) bakterioak bereizten ditu. Bakterioen itxura mantentzen du.
- Mintz zelularra: Eukariotoen antzekoa, baina metabolismo espezifikorako proteinak ditu.
- Mesosomak: Arnasketa, zatiketa eta DNAren bikoizketan parte hartzen dute.
- Mintz fotosintetikoak: Bakterio fotosintetikoetan, fotosintesia egiten dute.
- Flageloak: Bakterio higikorren mugimendua ahalbidetzen dute.
- Ile edo fibrioak: Material genetikoaren trukean parte hartzen dute.
- Zitoplasma: DNA zirkularra, plasmidoak eta inklusioak ditu. Bakterio urtarrek xixku gaseosoak dituzte flotatzeko.
- Erribosomak: Proteinak sortzen dituzte.
Fisiologia Bakterianoa
Bakterioek elikadura eta metabolismo anitzak dituzte: autotrofoak, heteroatrofoak eta kimiosintetikoak. Nutrizioa mintz zelularrean gertatzen da, eta osmosia garrantzitsua da gazitasun handiko inguruneetan. Bakterio asko mugikorrak dira, eta hainbat modutan mugitzen dira: narrasketa, uzkurdura-dilatazioa edo flageloen bidez. Estimuluek (elikagaiak, produktu kimikoak, argia, eremu magnetikoak) eragiten dute mugimendua. Ugalketa zelula-erabiltze soilez egiten da, DNA bikoiztu ondoren.
Endospora: Baldintza desegokietan sortzen den forma erresistentea da (adibidez, Bacillus anthracis). Material nuklearra kondentsatu eta babes geruzak sortzen dira. Baldintza egokietan, endospora aktibatu eta bakterio begetatibo bihurtzen da.
Birusak
Egitura eta Motak
Birusak egitura azelularrak dira, eta birion izeneko partikulak dira zelulatik kanpo. Egitura bakuna dute: azido nukleiko bat (DNA edo RNA) eta proteina estalki bat (kapsida). Birusak sailkatzeko irizpideak azido nukleiko mota (DNA edo RNA birusak), parasitatzen duten zelula mota (animali, landare edo bakteriofagoak) eta kapsidaren itxura dira.
Birusen Zikloa
Birusak bi fase dituzte: zelulaz kanpoko birion eta zelula barneko ugalketa. Birusak zelula ostalariaren errezeptoreen bidez finkatzen dira, eta gero zitoplasman sartzen dira. Birusaren genoma erreplikatzen da, osagaiak sintetizatu eta birion berriak sortzen dira. Azkenik, birionak zelulatik askatzen dira, batzuetan lisia eraginez (ziklo litikoa). Erretrobirusek RNA dute eta alderantzizko transkripzioa egiten dute DNA sortzeko (adibidez, HIESa). Ziklo lisogenikoan, birusaren DNA zelularen DNAn txertatzen da eta ez du lisirik eragiten hasieran.
Mikroorganismoen Patogenotasuna eta Garrantzia
Patogenotasuna
Mikroorganismo askok toxinak sortzen dituzte gaixotasunak eraginez (adibidez, Salmonella, Candida albicans, onddoen mikosiak, malaria). Bakterioek (pneumonia), birusek (barizela, HIESa) eta protozooek gaixotasun larriak sor ditzakete.
Sinbiosia
Sinbiosia izaki bizidun ezberdinen arteko elkarketa estua da. Mikroorganismoek funtzio garrantzitsuak dituzte: nitrogenoaren finkapena landareetan, zelulosaren digestioa hausnarkarrietan.
Agente Geokimikoak
Mikroorganismoek atmosferaren konposizioan eta elementu kimikoen zikloetan eragiten dute (karbonoa, oxigenoa).
Erabilera Gizakian
Mikroorganismoak hainbat prozesutan erabiltzen dira:
- Edari alkoholdunak (Saccharomyces cerevisiae)
- Jogurta, gazta (hartzidura laktikoa)
- Antibiotikoak (Penicillium)
- Entzimak (Bacillus subtilis proteasa, Aspergillus amilasa, Saccharomyces inbertasa)