Baionako Ituna (1945) eta Trantsizio Demokratikoa Espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,52 KB

Baionako Ituna: Euskal erakundeen batasuna erbestean (1945)

21. Baiona: Jatorriz testu historikoa da, beraz, lehen mailako iturria dugu. Formaren aldetik, manifestu bat da, eta edukiari dagokionez, testu politikoa. Egilea kolektiboa da: Frantzian erbesteratutako euskal erakunde politiko eta sindikal guztiak. Testua publikoa da, 1945eko martxoaren 31n argitaratu zen Baionan, eta hartzailea herria da, izan ere, euskaldun guztiei zuzenduta dago.

Analisia

Ideia nagusia: Erbestean zeuden euskal erakunde politiko eta sindikalek (Eusko Gobernuarekin bat eginez) elkarren arteko lankidetza bultzatzeko ituna adostu zuten.

  1. Oposizioko indarren batasuna bermatzen da, Eusko Gobernua sortu zenekoa, Agirre gobernu burua zelarik. Berretsi egiten dute indar-batzea.
  2. Euskal Gobernua herritarren ordezkari legala bezala hartzen da, talde politikoen konfiantza eta babesa ematen zaio herritarren asmoak eta eskakizun politiko eta sozialak betetzen baditu.
  3. Demokrazia berrezartzean, herritarrek egindako eskakizunak errespetatuko dituztela ziurtatzen dute.
  4. Diktadurarekin amaitzerakoan, normaltasun demokratikoa berriz ezarritakoan, Gobernuari bere zereginetan laguntzeko batzordea sortuko da.
  5. Penintsulako gainerako indar demokratikoekin lan egiten jarraituko dutela esaten dute, Francoren erregimenarekin amaitzeko.

Inguru historikoa

Guda Zibila hasi (1936) eta gutxira, urrian, Euskadik Autonomia Estatutua lortu zuen. Indalecio Prieto izan zen klabea, berak idatzi eta negoziatu baitzuen Madrilekin. Estatutua Bizkaian eta Gipuzkoako eremu txiki batean bakarrik aplikatu zen. Araba altxatuekin bat egin zuen, eta ia Gipuzkoa osoa azkar konkistatu zuten. Estatutuak bizi laburra izan zuen, tropa frankistek lurraldea berenganatu eta Francok Estatutua bertan behera utzi baitzuen. 1939an, Errepublikak guda galdu eta haren liderrak erbesteratu behar izan ziren. Nazionalisten eta sozialisten arteko tirabirak XX. mendearen hasieratik konstante historiko bat izan ziren. Honen aurrean, Agirre lehendakariaren ardura euskaldunen batasuna mantentzea izan zen.

Urteak igaro ziren, eta Frantzian zegoen Eusko Jaurlaritzari babesa eman zioten alderdi politiko eta sindikalek. Batasun hori berriztatzeko beharra ikusi zuten, Erresistentzia Batzordea sortu eta frankismoarekin amaitzeko aukera ikusi zuten. Aliatuen garaipena argi ikusterakoan, oposizio antifrankistaren itxaropena indartu zen.

Espainiako Trantsizio Demokratikoa (1975-1978)

1975: Herritarrek trantsizioa onartu zuten. Arias Navarrok kritikak jaso zituen. Fraga eta Areilza ministroak zeuden gobernuan. Gobernuaren immobilismoak gatazkak areagotu zituen. Azaroan presoen indultua eman zen. Bilerak arautzeko legea mugatua zen. Erregea eta presidentea gaizki moldatzen ziren. Bi erakunde zeuden: Platajunta. Haustura demokratikoa eskatzen zuten, eta baita Navarroren dimisioa ere.

1976: Adolfo Suárez presidente izendatu zuten. Errealismoz jokatu zuen. Elkarte politikoak despenalizatu zituen, eta amnistia ezkutuan eman zen. Partidu txikiak zeuden, hala nola POD, plataformaren ahotsa. Erreformarekin jarraitzeko, Erreforma Politikorako Legea aurkeztu zen Gorteetan. Gobernuak jendea konbentzitu nahi zuen. Hiru pauso zeuden legea ezartzeko. Erreferendumaren emaitzak gobernua indartu zuen. Alderdi politikoak legeztatu zituen. PSOEk biltzarra egin zuen, eta buruzagi sozialistak aukeratu zituzten. 1977an, Euskadiko Alderdi Sozialista sortu zen.

1977ko hauteskundeak eta Moncloako Itunak

Hauteskundeak ekainaren 15ean izan ziren. PCE legeztatu zen. Suárezek UCD sortu zuen. Legegintza-hauteskunde askeetara deitzea ezinbestekoa zen. 1977an, lehen hauteskundeak egin ziren. UCDk gutxiengoan gobernatu zuen. Suárez berretsi zuten. Gobernu berrian EEE sartu zen. UCDk krisi ekonomikoa konpondu behar zuen. 1973an, petrolioa garestitu zen. Krisia lehertzean, pesetaren debaluazioak mesede egin zien esportazioei, turismo diru-sarrei eta atzerriko inbertsioei, eta ondorioak arindu zituen. Fuentes Quintanak Moncloako Itunak bultzatu zituen.

Aukera izan zen kontsentsu zabalaren bidez herrialdearen arazoak gainditzeko. Itunek bi helburu zituzten: ekonomia erreformatzea eta erreforma politikoekin jarraitzea, adierazpen-askatasuna bermatzeko. Kredibilitatea galdu zuten. Konstituzio demokratikoa zen lehentasuna. Batzordea adostu zen. 1978an, konstituzioa erreferendum bidez bozkatu zen. Balio gorenak askatasuna, nazioaren subiranotasuna, monarkia parlamentarioa eta autonomia-eskubidea ziren.

Entradas relacionadas: