Baionako Hitzarmena (1945) eta Euskal Autonomiaren Aldeko Borroka

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,51 KB

Baionako Hitzarmena (1945): Euskal Autonomiaren Aldeko Borroka Frankismoaren Aurkako Testuinguruan

1945eko martxoaren 31n argitaratutako Baionako Hitzarmenak, Eusko Jaurlaritza legitimizatu eta demokraziaren alde borrokatzeko xedea zuen. Frankismoaren lehen etapan eta II. Mundu Gerraren amaieran kokatuta, Frantzian erbesteratutako euskal oposizioak (Alderdi Komunista barne) idatzi zuen testu hau. Espainiarrei, bereziki euskaldunei, zuzendutako testu publiko honek erregimenaren aurkako iritzi nabarmena erakusten du.

Hitzarmenaren Egitura eta Edukia

Sarrera batez eta bost artikuluz osatutako hitzarmenak, Frantzian erbesteratutako euskal oposizioa aurkezten du hasieran. Bost artikuluetan, etorkizuneko aldaketei uko egin gabe, adostutako puntuak laburbiltzen dira:

  • 1. eta 2. artikuluak: 1936ko Estatutuak sortutako Euskal Gobernua berresten da, Jose Antonio Agirre lehendakari zela, eta gobernu honenganako konfiantza osoa adierazten da, betiere helburu sozial-politikoak bat datozen bitartean.
  • 3., 4. eta 5. artikuluak: Demokrazia ezarri ondoren, Euskal Herriaren nahiak askatasunez defendatzeko aukera, gobernuarentzako erakunde aholkulari baten sorrera (arau berezi batez arautua), eta frankismoaren eta demokraziaren aurkako edozein mugimenduren kontrako jarrera azpimarratzen dira.

Testuinguru Historikoa

Testua 1945ean argitaratu zen, Frankismoaren lehen etapan eta II. Mundu Gerraren amaieran. Gerra Zibilaren hasieran (1936ko uztailaren 19an), Nafarroa eta Araba nazionalen esku geratu ziren, Bizkaia eta Gipuzkoa, berriz, ez. 1936ko urriaren 7an, Errepublikako Gorteek Euskal Autonomia Estatutua (Elgetako Estatutua) onartu zuten, eta Eusko Jaurlaritza eratu zen, Jose Antonio Agirre lehendakari zela. 1937an, nazionalak Bilbon sartu zirenean, Estatutua deuseztatu eta Eusko Jaurlaritzak ihes egin zuen.

1940an, alemaniarrak Frantzian sartu ziren, eta erresistentzia euskal erbesteratuen artean jarraitu zuen. Baionako Hitzarmena, erbesteratutako euskal oposizioak eta errepublikaren aldeko indar espainiarrek sinatu zuten. Frankismoak nazioarteko onespena lortu zuenean (1947), euskal oposizioarentzat urte gogorrak hasi ziren.

Ondorioak

Baionako Hitzarmena garrantzitsua da garaiko egoera politiko eta soziala ulertzeko. Francoren heriotzak (1975) eta trantsizioak demokrazia ekarri zuten. Baionako Hitzarmenaren helburua bete zen, baina Elgetako Estatutuaren ordez, 1979an Gernikako Estatutua onartu zen.

Entradas relacionadas: