Baionako Hitzarmena (1945-03-31)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,85 KB
21.Baionako hitzarmena
Sarrera
Aurrean daukagun testua, lehen mailako testu politiko informatiboa da. Egilea kolektiboa da, Frankoren aurka borrokatu zuten erakunde politiko eta sindikal batzuetako ordezkariek idatzi zueten eta euskal gizarteari zuzenduta dago. 1945eko martxoaren 31an argitaratu zen eta gaia, erbesteratuta zeuden hainbat erakunde politiko eta sindikalek Esukal Gobernuarekin bat egitea zen.
Laburpena
Gerra Zibila eta II Gerra Handia bukaturik, Euskaditik ihesik, Frantzian aurkitu zuten hainbat indar politiko eta sindikaleko ordezkariak. Euskadiko gobernuarekiko loturak mantentzeko hartutako erabakiak, dokumentuan azaltzen dira:
Altxamenduaren aurka gauzatu zuten batura berristea, Errepublikak Autonomia Estatutua onartu ostean eratu zen Euzko Jaurlaritza eta bere Lehendakariarekin batera.
Herria ordezkari gisa, bere gain hartzen zituen neurrian, Jaurlaritza horrekiko konfiantza eta kolaborazioa.
Behin Frankoren diktadura amaituta eta demokrazia berrezarrita, haiek Euskal Herriak era librean erabakitzea errespetatuko zuten.
Erakunde bat eratuko zuten, Eurko Jaurlaritzari bere eginkizunetan laguntzeko.
Sinatzaileek Frankismoaren aurkako mugimendu eta monarkiaren berrezarpen aldeko guztien aukra egingo zuten borroka.
Testu iruzkina
Testu inguru historikoa
1936ko uztailean altxamendua sortzean Errepublikak arin onartu zuen Euskadiko Estatutua: 1936ko urriak 5ean Eusko Jaurlaritza sortu eta Jose Antonio de Agirre lehendakari izan zen eta abertzale eta ezkertiarrek koalizazio gobernua osatu zuten. Estatutua bakarrik Bizkaian egon zen indarrean.
Gerra Zibila amaitzean 1937.Urtean Bizkaian eta 1939an Espainian, errepresioa oso gogorra izan zen. Gerra eta gero, Eusko Jaurlaritza Parisen ezarri zen Mundu Gerraren ondorioz sakabanatu arte. Beste zenbait Ameriketara joan ziren bertan euskal etxe asko zeudelako.
J.A. Agirrek, ihesaldi luzea egiteko behara zuen. Naziek konkistaturiko Europan harrapatuta gelditu zen eta urtebete behar izan zuen Amerikara iristeko. Euskal Gobernuko kideen dispretsioa gertatu eta desagertu zen. Kaos horretan, Manuel de Irujok, EAJ-PNV, Euskadiko Batzar Nazionala sortu zuen eta akordio politiko-militarra sinatu zuen De Gaulle jeneralaren Frantziarekin baina ez zuen ondorio politikorik izan.
Euskadiko Batzar Nazionalaren jarduera 1942an amaitu zen, Agirrek gobernuaren agintea berriro hartutakoan; orduan, faxismoaren borrokatzen ziren nazio aliatuen zerbitzuan jarri zen. II.Mundu Gerraren azken fasean, Eusko Jaurlaritzak Gernika bataila antolatu eta tropa alemanen aurka borrokatu zen 1945ean, Bordeletik hurbil, garaileen esparruan kokatzeko.
Aldi berean, Frankoren aurkako indar politiko eta sindikal guztiek Baionako Paktua sinatu zuten; bertan beraien arteko batasuna eta Agirreren Gobernuarekiko konfiantza berretsi zuten, diktaduraren aurkako borrokan.
Testu ingurua testuarekin erlazionatu
Hitzarmen hau PNV, ANV ,PCE, PSOE, PRF, EMB, UGT, ELA eta CNTko ordezkari batzuek sinatu zuten. Baionan bildu ziren akordio batera heltzeko. Dokumentu honetan ondorengoa adierazten da:
Indar politiko eta sindikalek bat egin zuten 1936ean sortutako Eusko Jaurlaritzarekin.
Herria ordezkari gisa, bere gain hartzen zituen neurrian, Jaurlaritza horrekiko konfiantza eta kolaborazioa.
Behin Frankoren diktadura amaituta eta demokrazia berrezarrita, haiek Euskal Herriak era librean erabakitzea errespetatuko zuten.
Erakunde bat eratuko zuten, Eurko Jaurlaritzari bere eginkizunetan laguntzeko.
Sinatzaileek Frankismoaren aurkako mugimendu eta monarkiaren berrezarpen aldeko guztien aukra egingo zuten borroka.
Une hartan faxismoaren aurka borrokatzen ziren nazio aliatuen aurrean ezinbestekoa zen euskal indak politiko guztiek bat egin eta azaltzea, erabateko sistema demokratikoa defendatzeko.
Balorazioa
1945-1947 bitarteko urteak itxaropenik handienetakoak izan ziren, frankismoaren aurkako oposizioaren artean. Irujo, berriro ere Espainiako Errepublikako Gobernuko ministroa izan zen eta Agirrek berrantolatu zuen bere Gobernua, 1936ko indar politiko berak bilduz.
Diktadurari amaiera emateko, sindikatuek greba orokorra antolatu zuten 1947an.
Urte horretan Gerra Hotza hasi zen, mundua elkarren aurkako bi blokeetan banatuta gelditu zen; kapitalista eta komunista. Faktore hori oso lagungarria izan zen Frankoreen erregimen antikomunistarentzat.
Akordio ekonomiko eta militarrak zirela eta, Frankoren sistemaren nagusitasuna erabatekoa izan zen Franko hil arte, 1975 arte. Baionako paktuen sinatzaileek euren egitasmo politikoak ez dituzte betetzen ikusiko diktadorea desagertu arte.
Baionako Paktuaren testua garrantzi handia dauka. II. Gerra handiaren irabazleen laguntzaren zain zeuden Frankismoa ezabatzeko. Askatasun demokratikoak berreskuratzea izan zen gehien importa zitzaiena. Baina ez zen nazioarteko laguntza azaldu eta Frankok 40 urte iraun zuen agintean.