Baionako hitzarmena 1945

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,52 KB

1. Etapa: Erregimen frankistaren hasierako urteak (1939-1950



Erregimena ezarri zenetik, 1939tik 1950era. Garai horrek hainbat faktore sorta bildu zituen: 1. Birrindutako herrialdea eraberritu behar zuten. 2. Sistema político berria egonkortu behar zuten. 3. Nazioarteko gertakarien eta gatazken araberako kanpo polítika egin behar zuten.

Nazoiarteko polítika: bakantzea


Espainiaren jarrera Bigarren Mundu Gerran:

Espainiak Bigarren Mundu Gerran ez zuen jarrera bacará erakutsi. Gerrak aurrera egin ahala, jarrera aldatu egin zuen. Hasiera batean, Espainiak neutral azaldu zuen bere burua ver egoera ekonomiko latza zela eta. Gerra Ardatzaren Aldecoa atera zenean, 1940 erdialdean, Francok elkarrizketak izan zituen alemaniarrekin eta italiarrekin, baina ez ziren adostasunera iritsi. Azkenean Frantziarekin eta Britainia Handiarekin zituen merkataritza interesek pisu handiago izan zuten. 1941ean, tropa, alemaniarrek Sobietar Batasuna inbaditu ondoren, Espainiak parte artesa erabaki zuen, eta tropak, Dibisio Urdina ezaguna, bidali zituen, Leningradoko fronte errusiarrrera: komunismoaren kontra eta Alemaniaren alde borrokatzera. Aliatuek lehen garaipenak lortu zituztenean eta Estatu Batuak gerran parte hartzeko sartu zenez, Espainiak beligerantziarik ezaren jarrera hartu zuen berriro, eta Ardatzeko potentziei laguntzeari utzi zion. 1943. Urtean, Mussolinik Italian behea jo zuenean, eta AEBek blokeo ekonimikoaren mehatxua egin zutenean, Espainiak neultraltasun hitzarmena sinatu zuen, eta aliatuen alde agertu zen. Mundu gatazka amaitu zenean, nazioarteko erkidegoak zalantza izan zuen Espainiaren jarrera gorabeheratsuak zirela medio, eta erregimen faxistaren zuen lotura zela tarteko, nazioarteko bakantzea agindu ziori. 1947ko gerra hotza hasi zenean, nazioarteko erkidegoaren presioak amore eman zuen, eta frankismoa mendebaldeko blokeari hurbildu citación lihenengo aldiz, antikomunismo erabakigarriari esker.

Barne polítika: Autarkia urteak

Erregimena finkatu zeneko hasierako urte horietan, frankismoak estatu política diktatoriala eta autarkia izaerako economía política ezarri zituen. Horretarako, ahalik eta gehien murriztu zituen kanpo harremanak, eta auto-hornikuntza ekonomiari bide eman zion .

Politika:

Erregimen frankistak urte horietan praktikatu zuen estatu antidemokratikoa izan zen; izan ere, adierazpen askatasun oro ukatu zuen, eta, besteak beste, ez zuen ezta konstituziorik ere. Azpimarratzekoa da aldi honen hasieran, falanfisten eragina nabaria izan zela politikaren arloan. Haatik, eragin eta egoera hori aldatuz joan ziren pixkanaka-pixkanaka, militarrek, katolikoek eta monarkikoek susmo txarra hartu baitzioten. Urte horietan, Francok hainbat lege xedatu zituen: - Gorteen Legea (1942). - Espainiarren Forua (1945). - Erreferendum Nazionalaren Legea (1945). - Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzari buruzko Legea (1947). Itxiraz, irekitasunaren aldeko legeak ziruditen, baina practican jarri zituztenean, argi geratu zen erregimernaren irudia hobetzea eta kanpo bakantzea arintzea besterik ez zutela bilatzen.

Ekonomia:

Frankismoaren hasierako urteetan, economía politikak bi ezaugarri nagusi izan zituen: 1. Estatuak sektore eta prozesu ekonomiko guztietan hartzen zuen esku. 2. Autarkia izan zen nagusi. 1941ean, INI sortu zuten (Industria Institutu Nazionala). Hainbat helburu zituen: 1. Enpresa espainiarrrak indartzea eta sustatzea. 2. Buraskitasun ekonomikoa lortzea. 3. Kanpo harremanak eta trukeak ahalik eta gehien saihestea. Ekonomian política horren ondorioak ez ziren uste bezalakoak izan. Arrazoiak: 1. Lehengai gabezia zegoenez, ekoizpenak ez zuen laguntza handirik jaso. 2. Prezioen kontrolak eta errazionamenduen liburuxkek merkatu beltza sortzea ekarri zuten: estraperloa-

3. 1 Oposizioaren bilakaera


Erregimen frankistaren oposizioak hainbat erresistentzia bide aukeratu zituen, eta zenbait garai izan zituen.

Oposizioa, gerra zibilaren eta munduko gatazkaren ondoren

Erregimenaren hasieratik bertatik, oposizioa Egon bazegoen, bai Espainia barnean, bai kan poan. Oposizio horretako kideak gera zibilean galtzaile izandakoak ziren, eta baita hasiera batean frankismoarekin bat egin bazuten ere, geroago bere laguntza baztertu zioten taldeetakoak ere (frankismoa izaer pertsonalista eta diktatoriala hartzen ari Bautzen). -

Barne oposizioa:

Indar errepublikazaleen artean, gerrillari taldeak osatu zituzten (maki izenez ezagunak). Alderdi komunistako militarrek eta jarraitzaileek osatzen zituzte taldeak, eta gerra zibilarekin jarraitzen saiatu ziren. 1946- eta 1948. Urteen bitartean. Zapalkuntza gogorra ekin zuten horien aurka eta oposizioko talde horietako gehienak desegin ziren. Jazarleen aldeko taldeen artean, falangisten sektorerik gogorrena zegoen batetik, eta bestetik, monarkikoak, Joan Borboikoaren irudiaren inguruan bildutakoak eta antolatutakoak, monarkia berritzeko helburuarekin. Azkenean, oposizio monarkikoak erregimenarekin adostasunera iritsi zen: Joan Borboikoaren oinordeko Joan Karlosek Franco ordezkatzeko heziketa izatea lortu zuen. -

Kanpo oposizioa:

Munduko gatazka bere azkenetara iritsi zenean eta aliatuek irabaz zezaketela pentsatzean, oposizio hori indartu eta berrantolatu egin zen. Oposizioak pentsatu zuen, Alemaniako eta Italiako erregimen totalitarioek behea jo zutenean, Espainia ere hondoratu egingo zela. Hala, 1945ean, gobernu errepublikazalea antolatu zuten erbestean, alderdi sozialistetako, anarkistetako, eta nazionalistetako ordezkariek osatua. Haatik, erregimenaren aurkako oposizioko taldeen arteko desberdintasun sakonek sinbolikoa eta eraginkortasun gutxikoa bilakatu zuten gobermuaren lana.

Oposizioaren egonkortzea 50eko hamarkadan

Faktore sorta baten eraginez, 50eko hamarkada arteko oposizioak eraginkorra izateari utzi zion: kanpoan erregimen frankista onartzea, oposizio egonkorrik ez izatea (monarkikoak aldendu egin zirelako) eta Alderdi Komunistaren eta gainerako oposizioko taldeen ahultzea. Egoera hori zela eta, bi talde berri egonkortu ziren: 1. Langileen mugimendua: 40ko hamarkadan dagoeneko antolatu zituzten zenbait greba garrantzitsu, lehen grabak antolatu zituzten gehien industrializatutako hiri guneetan: 1946an Katalunian eta 1947an Euskal Herrian. Gertaera horiek errepikatu egin ziren 1951 eta 1956an: kale liskarrak gertatu ziren, langile samaldak lanetik kanporatu zituzten. 2. Ikasleen mugimendua: Hauek jarrera liberalazo bat aldarrikatu zuten. Saio horren ondorioz ere hainbat eta hainbat nahasmendu eta kale istilu sortu ziren.

60ko hamarkadako oposizioko talde berriak

60ko hamarkadan, ekonomiaren garapenak aldaketa soziokultural ugari ekarri zituen, eta horrek ondorioak izan zituen eta protesta ekitaldi gehiago, eta oposozioa are gehiago hedatu zen, bai Espainia bornean, bai kanpoan. - Munnicheko Batzarra: 1962an, oposizioko indar guztiak (kanpokoak zein barnekoak) Munichen bildu ziren, sistema antidemokratikoa salatzeko, jarrerak batzeko eta fronte bateratua osatzeko. - Langileen mugimendua: Ekonomia garatzen ari zenez, langileen mugimendua geroz eta gehiago politizatzen joan zen, eta, beraz, greba eta manifestazio ugaritara deitu zuten. Sindikatuak ere sortu zituzten, esate baterako, Comisiones Obreras- Langile Batzordeak. Klandestinitatean sotu zuten, erregimeneko sindikatu ofizialetik kanpo. -Unibertsitateko mugimendua. Erregimena Unibertsitateko kontrola galtzen zihoan heinean, unibertsitate munduan, sistemaren aurkako kritikarako jarrera zabaldu zen. Hala, katedradun aurrerakoienak kargutik kendu zituzten, eta protestak gogortu egin ziren. - Elizak ere oposizio nabarmena egin zuen urte horietan. Apaizteriako eta elkarte laikoetako sektori bat erregimenetik urruntzen hasi zen, Vatikanoko II. Kontzilioaren berrikuntza giroak bultzaturik, eta diktaduraren aurkako jarrera kritikoagoak hartu zituen.
5. HEGO EUSKAL HERRIA FRANCOREN DIKTADURA GARAIAN
5.1 Gerraoste eta erregimenaren hasierako urteak
Gerra zibilaren ondoren, euskal gizartea bi zatitan banaturik geratu zen: 1. Erregimen berri babesten zutenak: militarrak, falangistak, tradizionalistak eta enpresa klaseko kideak. 2. Erregimenaren aurkakoak: nazionalistak, komunistak eta sozialistak.

Gizartea:

Erregimenaren hasierako urteetan, gizareko zati handi batek, batez ere frankismoaren aurka zeudenek, eskubide eta ideia zapalketa ikaragarria pairatu zuten, eta euskal culturaren adierazpen oro debekatu zuten.

Politika:

Errepublika garaian sortutako erakunde guztiak desegin zituen, baita 1936ko Autonomia Estatutua ere.

Ekonomia:

Bizkaiak eta Gipuzkoak beren Kontzertu Ekonomikoak galdu zituzten: Arabak eta Nafarroak, berriz, jazarleekin bat egin zutenez, ez zituzten galdu, baina aplikatu ere ez zituzten aplikatu.
Jarduera politikoari begira, eusko jaurlaritza osoa erbestean zegoen, J.A. Agirre buru zuela. Mundu gerran aliatuekin lotura diplomatikoak sortu zituen batez ere AEBkin kanpo parte-hartzeak diktadura frankista amaituko zuela pentsatuz, oker pentsatuz, baina. Testuinguru horretan, Euskal indar politikoek eta gainerako indar político espainiarrek Baionako Ituna sinatu zuten 1947an, Errepublika eta Autonomia Estatutua lehengoratzeko heburuarekin.
Ekonomiari dagokionez ere, gerraosteko urte horiek oso gogorrak izan ziren, bai gerrak zuzenean ekarritako ondorioengantik, bai Estatuak inposatutako autarkia egoeragatik.

Entradas relacionadas: