Bahametako Bidaia eta Erresistentzia Fisikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,36 KB

Bahametako Bidaia

Uda honetan lagun batzuekin Bahametara bidaia bat antolatu genuen, hainbat jarduera egiteko eta egun batzuk lasai pasatzeko.
Lehenengo egunean hegazkinean sartu ginen, eta ordu batzuk igaro ondoren, helmugara iristean, gure ekipajea galdu egin zutela esan ziguten, eta etxera joan ginen atseden hartzera. Hurrengo egunean aireportura joan ginen ea ekipajea aurkitu zuten ikusteko.
Gure ekipajea genuela, bainujantzia jantzi eta hondartza batera joan ginen marrazoak, txerriak eta iguanak ikustera. Gero etxera itzuli ginen, eta dronearekin argazki batzuk ateratzea erabaki genuen. Airearen eraginez, drona gerturatu egin zitzaigun eta hanka moztu nuen. Ez zegoen medikurik han, eta Espainia itzultzeko hegazkina hartu behar izan genuen.
Triste sentitu nintzen hain laster itzuli behar izan genuelako, baina han egon ginen eguna oso ona izan zen.

Erresistentzia Fisikoa

Erresistentzia: denbora luzez uzten digun gaitasuna da.

Erresistentzia motak:

  • Anaerobikoa: lan gogor bat egiten dugunean lanaren intentsitateagatik giharretan ez da oxigeno nahikorik iristen. Lan honen adibide bat atletismo 400 metrotako edo igeriketako 200 metrotako proba bat izan daiteke.
  • Aerobikoa: intentsitate txiki edo ertaineko lan bat denbora luzez mantentzea. Energia iturri bezala gluzido eta lipidoak erabili ditzake. Adibide gisa txirrindulari lasterketa bat, maratoi bat, mendi txango bat...

Erresistentzia garatzeko entrenamendu sistema:

  • Lan jarraia:
    • Lasterketa jarraia: denbora luzez, erritmo berdintsuarekin eta geratu gabe korrika egitean.
    • Fartlek: denbora luzez korritzean datza baina erritmo eta intentsitate ezberdinak tartekatuz. Erritmo aldaketak, aldapak, esprinteak eta antzekoak.
  • Entrenamendu osoa: ibilbide bat korrikan egitean datza, non noizbehinka ariketa ezberdinak egiteko geratu egiten gara. Giharrak eta lasterketa jarraia konbinatzen ditu.
  • Aerobik: ariketa azberdinak modu jarrai batean musikaren erritmoan egitean datza. Koreografiak sortu.
  • Lan tartekatua:
    • Interval training: distantzia konkretu bat hartu eta distantzia hori zenbaitetan errepikatzean datza. Seriak egitea bezala ezagutzen da. Adibidez: 200m interval. 200m modu azkarrean eta ondoren atsedena hartuko dugu.
    • Zirkuitu lana: 8 gihartze ariketa ezberdin hartuko ditugu. Lana eta atsedena tartekatzen dira. Honela ariketa bakoitza denbora bat eta ondoren beste denbora tarte bat errekuperatzeko.

Floorball

  • Plastikozko, arinago eta ziurragoa.
  • Hezkuntza munduan arrakasta handia.
  • Talde bakoitzak 6 jokalari.
  • Zelaia 20x40m eta hesi batz inguratuta.
  • Atea 1,15m altuera eta 1,60m zabalera.
  • Zelaiaren atzealdeko marratik 3 metrotara kokatuta.
  • Atezainak ez du stick-arik eta bere gorputz osoarekin geratu dezake pilota.
  • Partiduak 20 minutuko 3 denbora-alditan.
  • Beste modalitatea 4 jokalarirekin.
  • Jokoan zehar falta bat egiten digutenean, hau egin diguten lekutik jaurtiketa libre bate bidez aterako du. Falta larria denean, penaltia.

Jaurtiketa librearekin zigortutakoa:

  1. Stick-a gerriaren gainetik altxatzea.
  2. Pilota hankarekin jokatzea.
  3. Pilota burua edo eskuekin gelditzea.
  4. Erasotzen duen jokalaria area barruan sartzea.
  5. Lurrean etzanda gaudenean, pilota jokatzea.
  6. Aurkaria bultzatzea.
  7. Aurkarian stick-az trabatzea.

Penaltia:

  1. Aurkaria stick-az kolpatu.
  2. Aurkariaren hankartean stick-a sartzea.
  3. Stick-a airetik jaurtitzea.
  4. Arbitroa edo aurkaria iraindu edo jotzea.

Stickarekin kontuz:

  • Gogoratu objektu mingarri bat izan daitekeela.
  • Ezin dela aurkaria stick-az kolpeatu.
  • Istripuak gerta ez daitezen stick-a gerritik gorantz altxatzea galarazita dago.

Nola heldu:

  • Bi eskuekin, ezkerreko eskua muturrean eta eskuina 30cm beherago.
  • Gerria aurrealdera makurtzen da eta belaunak ere flexionatuak.

Entradas relacionadas: