Azterketa Medikoa: Gida Osoa eta Diagnostiko Teknikak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,82 KB
Anamnesia
- Datu pertsonalak.
- Kontsultara etortzeko arrazoia.
- Miaketa espezifikoari buruzko galderak.
- Sintomak (adibidez: astenia, sukarra...).
- Haurtzaroko aurrekariak.
- Aurrekari orokorrak.
- Aurrekari espezifikoak.
Antropometria
- Pisua baloratzeko balantza.
- Garaiera baloratzeko tailimetroa.
- Azalpeko tolesturak:
- Plikometroek neurtzen dituzte, eta hauek dira:
- Trizipitala.
- Subeskapularra.
- Abdominala.
- Suprailiakoa.
- Plikometroek neurtzen dituzte, eta hauek dira:
- Perimetroak zinta metrikoarekin.
Miaketa Medikoa
Tresnarik Gabeko Miaketa
- Ikuskatu begiak erabiliz (larruazalaren kolorea eta itxura).
- Haztatu ukituz eta presionatuz (adibidez: sentsibilitatea).
- Auskultatu entzunez, estetokopioarekin edo ekografoarekin.
- (Adibidez: bihotza).
- Perkusionatu hatzekin kolpatuz, sortzen diren soinu desberdinak entzun. Hutsak soinu tinpanikoa ematen du, eta trinkoak soinu matea.
- Usaindu.
Tresnekin Egindako Miaketa
Irudien Bidezko Diagnostikoa
- Erradiografiak (X izpiak): Gaixotasunen diagnostikorako prozedura ez-inbaditzailea.
- Fluoroskopia (X izpiak + kontrastea): Kontrasteak kaltegarriak ez diren likidoak dira, eta X izpietarako gardenak diren egiturak edo ibilbideak ikustea ahalbidetzen dute. Horrela, organo ez-opakoak ikusgarri bihurtzen dira X izpiak erabiliz. Pazienteak baraualdian etorri behar du.
- Ekografiak (soinu-uhinak):
- Transduktoreak (mikrofono antzeko tresna bat) ultrasoinu-uhinak gorputz edo organo batera igortzen ditu.
- Ikertu nahi den gorputzean talka egiten dute.
- Ondoren, transduktoreak oihartzuna jasotzen du.
- Software batek iruditan bihurtzen du. Gaur egun, sistema batzuk 3D irudiak emateko gai dira.
- Erresonantzia magnetikoak (uhin elektromagnetikoak): Objektu baten barnealdea aztertzen da.
- Tomografiak (3D):
- Eskanerrak dira.
- Irudiak sekzioka erakusten dituen teknika da. Erradiologiako teknika bat da, baina erradiografia bat baino zehatzagoa.
- Software bidez lortzen da X izpiek igorritako 3D irudia. Ehun ez-opakoak ikusteko, kontrastea hartu behar da.
Endoskopiak
- Barrunbe organikoen barnea aztertzeko, laginak hartzeko edo sendaketak egiteko.
- Hodi huts, malgu edo artikulatu baten bidez egiten da. Teknika inbaditzailea da.
- Barnea ikusi ahal izateko, endoskopioak edo fibroskopioak argi-iturri bat du.
- Irudiak monitorean ikusi ahal izateko, berriz, sistema optikoa du (irudi horiek bideoan graba daitezke). Irudiak zuzenean hartzen dira.
- Endoskopio modernoenek ehunetako laginak, gorputz arrotzak ateratzeko eta barrunbeak neurtzeko gehigarriak dituzte.
Biopsiak
- Ehun zati bat diagnostikoa egiteko kirurgikoki ateratzean datza.
- Ehunak trokar batek egindako zuloaz baliatuz, endoskopioaren laguntzarekin eta orratz luzeen bidez hartzen dira.
- Biopsia egin ondoren, teknika histologikoen bidez tratatu ostean, horren egitura mikroskopikoa ikusten da.
Analisi Klinikoak
Helburua: patologia baten diagnostikoan laguntzea da.
Kinada Elektrikoen Neurketa
Azalaren gainean elektrodoak kokatu behar dira. Hauek aktibitate elektrikoa hartzen eta beste aparatu batzuetara bidaltzen dute, parametroen erregistroa egiteko: intentsitatea, iraupena eta maiztasuna.
Erizain Laguntzaileak Egin Beharreko Pausoak
- Gelako tenperatura neurtu, eta aire-korronteak saihestu, segur aski, pazienteak arropa kendu beharko baitu.
- Gela ongi argiztatuta edukitzen saiatu: zenbaitetan, lanpara gehigarria jartzea komeni izaten da.
- Miaketa egiteko beharrezkoa den materiala eta tresneria jartzeko mahai osagarria eduki.
- Material guztia erabiltzeko baldintza ezin hobetan dagoela ziurtatu.
- Esku-ohea izaratxo garbiarekin estali eta pazientea estaltzeko beste bat gorde. Izaratxoa behar den bakoitzean aldatu.
- Mahai gainean pazientearen historiala, eskaera-txartela, errezetak eta beste zenbait dokumentu ordenatuta eduki.
Miaketa Egiteko Pazientea Prestatzea
- Azterketa egin behar zaion pazientea informatu, laguntzeko eta bere larritasuna murrizteko beharrezkoak diren azalpenak emanez.
- Pazienteari arropa kentzeko esan, eta, beharrezkoa izanez gero, arropa kentzen lagundu.
- Esku-ohean nola jarri behar duen adierazi, miatu behar den zona kontuan hartuta. Jarrerak birpasatuko ditugu.
- Pazientea izaratxo batekin estali, eta miatu behar den zona bakarrik utzi agerian.
- Miaketan zehar, medikuaren ondoan egon behar du, medikuari behar duen materiala emateko.
Miaketa bukatu ostean, pazienteari janzten eta esku-ohetik jaikitzen lagundu.