Azken Ehiztari, Biltzaile eta Arrantzaleen Komunitateak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,25 KB

Azken ehiztari, biltzaile eta arrantzaleen komunitateak

Azken ehiztari, biltzaile eta arrantzaleen komunitateak: denbora luzez atzerapen kultural gisa ikusi izan dira; guk bi garai bereizten ditugu. Apurketa handiena adierazpen artistiko-simbolikoetan agertzen da.

Kronologia eta periodizazioa

Trantsizioa ekoizle bizimodura jasotzen den unean mugak ezartzea zaila da; aldaketak progresiboak izan ziren eta handiena teknologiaren aldetik izan zen.

Epipaleolitoa

Epipaleolitoa: bizimoduan jarraipena, aldaketak pixkanaka. Barruan hiru tekno-konplexu desberdin dago, kronologikoki eta geografikoki banatuta:

  • Aziliarra (13.7–10.5 ka)
  • Mikroijekidun epipaleolitoa (13.7–11.5 ka)
  • Sauvetiarra (12.8–9.5 ka)

Mesolitoa

Mesolitoa bi alditan bereizten da: zaharra eta berria, teknologia banatuz. Zaharrean maskor-ategiak eta hilerriak agertu ziren; berrian egonkortu egin ziren. Hemen ere hiru tekno-konplexu nabarmentzen dira:

  • Asturiensea (10.3–7 ka)
  • Horztunen eta kamerren mesolitoa (10.3–8.7 ka)
  • Mesolito Geometrikoa (8.6–7.6 ka)

Testuinguru klimatiko eta paleoingurunea

Epipaleolitoa = Izoztaro Berantea (14.7/13.7–11.7 ka): oraindik OIS 2 aldian. Europa iparraldean hiru hotzaldi eta bi beroaldi izan ziren; Europa hegoaldean bi hotzaldi eta beroaldi luzeagoa. Klima-azterketek oso garrantzitsuak dira.

Mediterraneoa vs eremu eurosiberiarra: Mesolitoaren hasieran klima oraindik hotza eta lehorra zen. Mediterraneoan urki eta pinuak agertzen dira; iparraldean urki eta haritzak. Mosaiko paisaia nagusitzen da. Pleistozenoko animaliak desagertzen doaz, baina ez mega-fauna; pixkanaka tamaina ertaineko baso-testuinguruko animaliak nagusitzen dira.

Optimo klimatikoa: gaur egungoa baino euritsuagoa eta beroagoa den egoera dugu, 9 ka inguruan: iparraldean hurritza eta haritza nagusi, Mediterraneoan haritz, lizar eta astigar eraketa. Pleistozenoko fauna definitiboki desagertu da. Europan neolitoa hedatzen hasten da; ondoren hotzaldiei 8.2 ka gertaera bezala egiten zaie erreferentzia.

Erregistro arkeologikoa eta lurraldearen antolaketa

Epipaleolitoa → Magdalen aldiko bizimoduaren jarraipena: okupazioak mantendu ziren baina Ebro inguruan ugaritu ziren. Harpeak protagonismo handiagoa hartu zuten eta aire zabaleko asentamenduak ere agertu ziren. Mugikortasuna pixkanaka jaitsi zen, mugitzeko eremuak txikiagoak bihurtu zirenez. Erregionalizazioa agertzen da: lehengaiak toki gehiagoetan kalitate txikiagokoak bihurtzen dira. Mugikortasun-nolak antzekoak izaten jarraitzen du, kanpalekuen sare bat eratuz.

Mesolitoan barnealdeko okupazioak goratu ziren neurri handiagoan eta intentsitate handiagoz. Gune txikiagoak eta espezializatuagoak sortu ziren, lurraldearekiko lotura handiagoa; taldeak oraindik mugikorrak ziren. Haitzuloek eta harpeek protagonismoa izan zuten, baita aire zabaleko kanpalekuok ere. Mesolitoan harpe-sareak emango dira. Mugikortasun logistikoa nabarmendu zen (dena kanpaleku nagusitik antolatuta) eta egonkortasun maila handiagoa zegoen (kanpamendu egonkorren presentzia eta ez hierarkia nabarmenik). Distantzia luzeko trukeak ugaltzen dira eta lurralde soziala inoiz baino zabalgarria bihurtzen da.

Ondare materiala

Epipaleolitoa → industria litikoa: hiru tekno-konplexu horiek oinarrizko teknologia berdina partekatzen dute; aldatzen dena amaierako produktua da. Magdalen aldiko industriaren jarraikortasuna nabari da.

Ezaugarri nagusiak:

  • Lehengai horniketa-eremua murriztu egiten da (10–40 km inguruan).
  • Suharria alde txarrean bada ere, ez dute lehengaiak urrutitik bilatzera joaten maiz.
  • Materialen ordezkapena %80 ingurukoa izan daiteke.
  • Bizkardun puntuak eta elementu konposituak ugaritu dira; mikrolitizazioa nagusitzen da eta arkua agertzen hasten da Europan.
  • Hezurrezko industria oso urria eta kalitate baxukoa da (salbuespena aziliarra).
  • Egurrezko tresnak ez dira aurkitu enpirikoki, basoko animaliak egon direlako egurrezko tresnak ordezkatu ote dituzten susmatzen da.

Aziliarra eta mikroijekidun epipaleolitoa

Aziliarra Pirinioetako zonaldean nabarmendu zen; mikroijekiduna Mediterraneo osoan eta Ebro inguruan aurkitzen da.

Ukieradun tresnak: bietan bizkardun puntuak eta marruska zirkular mikrolitoak agertzen dira, baita magdaleneko industriarekiko jarraikortasuneko tipo espezifikoak ere.

Hezurrezko tresnak: salbuespen bakarra aziliarra da; arrankazi aziliarra aipatzen da, baina kalitateari buruzko deskripzioak oso negatiboak ziren testuetan—hau da, oso kalitate txarrekoa.

Sauvetiarra

Akademikoki berria denez, soilik 12 aztarnategi baino ez ditu identifikatuak (Pirinio azpialdean); besteek baino beranduago hastea eta bukatzea ditu ezaugarri. Berezitasun nagusia geometrikoen agerpena eta bizkardun puntuen presentzia da, baina kopuruari dagokionez gutxiago dira.

Mesolitoa: material eta estrategia

Mesolitoan aldakortasun txikiagoa dago; baliabide lokalak ustiatzen dira batez ere (%90 inguru), eta kanpotik datorrena amaitutako produktu gisa heltzen da. Produktuen egituran aldaketak eman dira: berriro printza-gaineko tresnak indarra hartu dute, baina bertsio txikiagoetan.

Horztunen eta kamerren mesolitoa eta Asturiensea

Horztun + kamer: Mesolito zaharraren parte dira; Katalunia, Aragoia eta Ebro inguruan kokatzen dira. Aztarnategi ugarienak harpeak dira. Piezen %50–70 hortzunak eta kamerrak izan ohi dira; barnean uharri makrolitoak ere aurkitzen dira (funtzioa ez dago argi). Horztunak eta kamerrak zuhaitzaren prozesaketarekin lotuta egongo dira, agian ehiza-tresna egurrezkoak izan ziren garaian.

Asturiensea: Asturias ekialdetik Kantabriara arteko eremua barne hartzen du (Euskal Herrian azil ondoko mesolitoa). Aztarnategi gehienak kostaldean daude. Tresna-tipologia nagusiak pikots asturienseak eta lapak altxatzeko tresnak dira; komunitate hauek maskorretako gizarteak izan ziren. Hezurrezko tresneria oso eskasa da eta daudenak apal samarrak dira.

Mesolito Geometrikoa

Mesolito berria da, IP eremu osoan ez dago; Kantauriar eremuan gutxiago. Hemen oraindik Mesolito eta beste eremu batzuetan Neolitoa bateraezin moduan agertzen dira, eta gero bi populazioen arteko gatazkak ikus daitezke. Horniketa estrategiak aldatu egiten dira, lehengaiaren jatorria tresnaren arabera aldatzen da. Piezen gehiengoa mikrolito geometrikoek osatzen dute, baina forma aldatzen da: trapezio eta triangelu formakoak agertzen dira orain.

Ondare materiala (jarraipena)

  1. Sauvetiarra → akademikoki berria denez soilik 12 aztarnategi (Pirinio azpialdean). Besteek baino beranduago hasi eta bukatu zuen. Berezitasuna geometrikoen agerpena eta bizkardun puntuen presentzia da, baina kopuruz gutxi dira.

    Mesolitoa → aldakortasunik ez; baliabide lokalen ustiapen esklusiboa %90; kanpotik datorrena amaitutako produktu gisan heltzen da. Produktuen aldaketa: berriro printza gainekoak indarra hartzen dute, baina bertsio txikiagoetan.

  2. Horztunen eta kamerren mesolitoa eta Asturiensea

    Hortzun + kamer: Mesolito zaharraren zati bat, Katalunia, Aragoia eta Ebro inguruan. Aztarnategi ugarienak harpeak dira. Piezen %50–70 hortzun eta kamerrak dira; uharri makrolitoekin batera agertzen dira.

    Asturiensea: Asturias ekialdetik Kantabria mendebaldera (Euskal Herrian azil osteko mesolitoa). Aztarnategi gehienak kostaldean daude. Tresna topikoki pikots asturienseak, lapak altxatzekoak eta maskorrekin lotutako gizarteak izan ziren. Hezurrezko tresneria oso eskasa da.

  3. Mesolito Geometrikoa → Mesolito berria; Kantauriar eremu gehienetan ez dago. Hemen Mesolitoa eta Neolitoa elkarren artean koexistitzen hasten dira; ondorioz bi populazioen arteko elkar-eragin eta gatazkak ikusiko dira. Horniketa estrategiak eta tresnen forma aldatu egiten dira (trapezio eta triangelu mikrolitoak nagusi).

Bizimodua

Epipaleolitoa eta Mesolitoa Magdalen aldiaren jarraipena dira.

Biziraupen estrategiak

Epipaleolitoan espektro zabaleko ekonomia jarraitzen dute, baina garatuagoa. Ehiza estrategiak mantendu egiten dira, baina tokian-tokiko espezializazioak agertzen hasten dira:

  • Kantaurin tamaina ertain–handiko animaliak: oreinak, orkatzak, ekidoak.
  • Mediterraneoan tamaina ertain–txikiko espezieak: orein eta orkatz txikiagoak, untxiak, erbiak.

Bilketa: Holozenoan sartu ahala basoak hedatu eta bilketa areagotu egiten da; fruitu- eta zuhaitz-espezieek Mesolitoan garrantzi handiagoa hartuko dute.

Itsas baliabideen ustiapena: epipaleolitoan gorakada hasten da eta Mesolitoan indartu egiten da; eremuaren arabera arrantzako teknikak desberdinak izan ziren, batez ere egurazko baliabideak erabiliz. Arrantza pasiboa eta aktiboa (kanoak, remo bidezko ibilaldiak) garatu ziren. Maskorren bilketa aztarnak IPn (pikots asturiensearen tresna espezifikoa). Maskortegiak identifikatu dira: J3 Jaizkibidelek adibidez indibidu bat maskor artean lurperatuta agertzen du; dietaren erdia itsas jatorrikoa izan daiteke. Oraindik ez dute sedentarizazio osoa lortu.

Ohitura sozialak

Epipaleolitoa → adierazpen artistikoak: hizkuntza piktoriko berriak (marrak, puntuak) agertu ziren; magdalenekin loturak txikiagoak dira. Labar-artea ez zen nagusi, higigarrietan agertzen ziren adierazpenak nabarmentzen dira (Los Azules, Asturias).

Mediterraneoko eremuetan elementu figuratiboak agertzen dira, baina orokorrean Europako egoerarekin alderatuta urrioagoak dira. Mesolitoan joera bera mantentzen da.

Apaingarriak: Epipaleolitoan gutxi, baina Mesolitoan maskor kopuru handiak eta lepokoak/jantziak agertzen dira.

Hilobiratzeak eta praktikak

Epipaleolitoan hilobiratze puntual batzuk daude ezagunak; adibidez Los Azules-en 50 urteko gizon baten kasua, haitzurrekin lagunduta. Mesolitoan dibertsitatea handiagoa da; Mesolito berriagokoan hilerriak agertzen hasten dira, bizitokietatik bereizita.

Adibide batzuk: Aizpea (Nafarroa) — 30 urteko emakumea harpean bertan lurperatua, zulatu eta harri blokeekin estalia, haturik gabe. Muge/Tajo eta Sado estuarioetan (Portugal) maskortegietan lurperatutako 263–113 indibiduo arteko datuak daude; gehienak banako hilobiratzeak dira, bikoitz batzuk ere agertzen dira. Sexu banaketa nahiko orekatua da eta adin-taldeen banaketa ere orekatuagoa, baina orain hasi dira desberdintasunak antzematen hortan eta dietan.

Entradas relacionadas: